(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Santas Reliquias 0 eta 3 urte arteko haurrentzako ikastetxera egin du bisita astelehena, 2012.eko otsailak 6


Nafarroako Gobernuak 1,1 milioi euroko obraren kostuaren erdia finantzatu du gutxi gorabehera


Eskuz egindako opariak eman dizkiote Lehendakariari ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakaria San Adriango Santas Reliquias Haur Hezkuntzako ikastetxera joan da. Iragan irailean jarri zen abian, ikasturtearen hasierarekin batera. Bisitan, José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak, Emilio Cigudosa García herriko alkateak eta María Jesús Navarro Resano ikastetxeko zuzendariak hartu dute parte. Ekitaldian izan dira, baita ere, Alberto Catalán Higueras Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Conchi Ruiz Hezkuntza zinegotzia.

Mintzaldien ostean, Lehendakariak eta alkateak opariak trukatu dituzte (Nafarroako armarria, markoan ipinita, eta San Adriango historiari eta tradizioei buruzko liburu bat). Gainera, ikastetxeko neska-mutilen bikote batek eskuz egindako bi lan eman dizkiote Lehendakariari opari gisa: paperezko eguzki bat eta loreontzi bat, haurren eskuen formadun paperez egindako loreak dituena. Ekitaldia amaitzeko, eta ikastetxean zehar ibili aurretik, Lehendakariak, alkateak eta ikastetxeko zuzendariak John F. Kennedyren esaldi baten aipua den testu hau agertzen duen oroipen-plaka desestali dute: "Haurtzaroa munduko baliabiderik garrantzitsuena eta etorkizunaren itxaropenik onena da".

Ikastetxeak Nafarroako Gobernuak emandako 528.721 euroren finantzazioa jaso du, eraikinaren kostu osotik (1,1 milioi euro)..


Ekitaldira joan direnak, eraikinaren kanpoaldean ( irudia handitu )

Ikasleak 73 haur dira

Haurrentzako ikastetxeak herriko 73 haur ditu aurtengo ikasturtean, 0 eta 3 urte artekoak, eta ehun bat ikaslerentzako lekua dago. Eraikina Udalaren partzela batean eraiki dute eta 1.029 metro koadroko azalera erabilgarria dauka.

Instalazioei dagokienez, bost gela bikoitz, jantokia, sukaldea, askotariko zerbitzuetarako gunea, adierazpen artistikorako tailerra, bileretarako gela, garbitegia eta aulkitxoen gunea dauzka. Gainera, atseden orduetarako, kanpoan patio zabal bat dago.

Ikastetxeko langileak zazpi hezitzaile dira, eta ren zuzendaritzapean lan egiten dute. Horiez gain, sukaldeko langileak (2), garbiketa egiten dutenak (3) eta mantentze-lanetako langileak (1) daude. Ikastetxea 7:45etik 16:30era egoten da zabalik.

Eraikinaren proiektua Javier Barcos eta Manuel Enriquez arkitektoek idatzi dute, eta obren enpresa esleipenduna UTE LMB Sergado izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa