(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Elkarteak 7,4 milioi euro eman dizkio Nafarroari garapenerako 17 proiektutan erabiltzeko
asteazkena, 2012.eko otsailak 8


Espainiako eta Frantziako Pirinioen inguruko eskualdeen lurralde-lankidetzarako erakundea Iruñean elkartu zen atzo


Transcripción textual del video

Nafarroako hainbat organismo eta erakundek 7.474.954 euro jasoko dituzte guztira Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatzen dituen Europako funtsetatik, Espainiako eta Frantziako Pirinioen inguruko beste eskualde batzuekin elkarlanean arituz, 17 garapen-proiektu finantzatzen laguntzeko.

Iruñeko harresia

Nafarroak 2,5 milioi euro jaso ditu Iruñeko harresiaren erakargarritasun turistikoa handitzeko

Nafarroako hainbat organismo eta erakundek 7.474.954 euro jasoko dituzte guztira Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) kudeatzen dituen Europako funtsetatik, Pirinioen inguruko Espainiako eta Frantziako beste eskualde batzuekin elkarlanean arituz, 17 garapen-proiektu finantzatzen laguntzeko.

Nafarroa diru-laguntza jaso duten 17 proiektutatik bederatziren buru edo sustatzailea da, eta mugaz gaindiko beste zortzi garapen-ekimenetan bazkide gisa parte hartzen du Pirinioetako Lan Elkarteko beste eskualde batzuekin batera.

CTPk, atzo, Espainiako, Frantziako eta Andorrako Pirinioen inguruko eskualdeetan egingo diren 38 proiektutarako eman zituen 30 milioi euroren zenbatekotik 7,4 milioi euro dagozkio Nafarroari.  Laguntzak POCTEFA 2007-2013 laguntzen programaren bigarren deialdia da. Deialdi horretara 91 hautagaitza aurkeztu ziren 81 milioi euroko finantzazioa eskatuz. 

Horixe jakinarazi dio Gobernuari gaur goizean Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilari eta eledunak, Instituzioekiko Harremanetarako Gobernuko arduraduna den aldetik, Jauregian egin duten ohiko bilkuran.

Nafarroak Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza duenez iragan urritik, deialdi honetako lankidetzarako proiektuen programaziorako bilera Nafarroako Artxibategian izan zen, Iruñean.

Nafarroak 11 milioi euro jaso zituen lehen deialdian

Gogorarazi behar da lehen deialdian (2009. urtean) gainerako laguntzak eman zirela (aurrekontuan guztira jasotako 168 milioi euro) 95 lankidetza-proiekturarako. Nafarroak, horietatik, 11 milioi euroko 23tan parte hartzen du.

Bi deialdietan diru-laguntzak jaso dituzten proiektuek ekonomia eta enplegua, ikerketa, ingurumena, turismoa eta kultura, lurraldearen antolamendua eta abar bezalako alorretan jarduerak burutu dituzte.

Pirinioetako Lan Elkartearen helburu nagusia mendien bi aldeetan gune integratua, iraunkorra eta lehiakorra sustatzea da, instituzio publiko, enpresa, erakunde pribatu eta elkarte zibilen arteko lankidetzari esker.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroa partaide duten Pirinioetako Lan Elkartearen 17 proiektuak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa