(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2011n erretiroa hartutako edo hildako 574 funtzionario omendu ditu astelehena, 2012.eko otsailak 13


Barcina Lehendakariak funtzionarioen lana eskertzeaz gain, nabarmendu ditu haien profesionaltasuna eta Nafarroako herritarrei emandako zerbitzuan eredugarri izatea


Omendutako bati diploma eta intsignia bat ematen

Barcina Lehendakaria, Jiménez lehendakariordea alboan duela, omenduetako bati diploma ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo gaur buru izan da Nafarroako Gobernuak iaz erretiroa hartu edo hildako Foru Erkidegoko Administrazioaren 574 funtzionariori egin zaien omenaldian.

1985. urtetik egiten den ekitaldia "Baluarte" Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorium-ean egin da, eta bertan izan dira lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez Alli eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguílaz Gogorza.

Bere agerraldian, Nafarroako Lehendakariak funtzionarioei urte hauetan guztietan egindako lana eskertu die eta aitortu die, Foru Erkidegoaren aurrerabidean laguntzeaz gain, eredugarriak direla lan-gaitasunean eta herritarrei zerbitzua emateko orduan.


Aretoaren ikuspegi orokorra

Omendutako funtzionarioak eta laguntzaileak. ( irudia handitu )

Funtzio publikoaren defentsa

Barcinak nabarmendu du ere, Nafarroak beti bere funtzionarioen zerbitzuak beharko eta baloratuko dituela, eta enplegatu publikoei aipua kendu nahi dieten guztiekin bere desadostasuna agertu du. Izan ere, funtzionario gehienekiko miresmena erakutsi du, egunero-egunero Foru Erkidegoaren ongizate eta garapenaren mesedetan beren profesionaltasuna eta buru-belarri aritzea erakusten dutelako.

Hala ere, Lehendakariak azpimarratu du aldaketa-garai hauetan funtzio publikoaren defentsa onena Administraziotik bertatik sortu behar dela ahalik eta eraginkortasun handienarekin, bikoiztasunak kenduz eta baliabide ekonomikoen kudeaketa onarekin.

Alde horretatik, Barcinak iragarri du laster batean Nafarroako Gobernuak lan egiten ari den neurrien berri emango duela Foru Administrazioa eraginkorragoa izan dadin.

Intsignia eta diploma bana

Omenaldia jaso duten funtzionarioek intsignia ba jaso dute Foru Erkidegoaren ezkutuarekin eta baita diploma bat ere; diploma horretan Nafarroako Gobernuaren aitorpena ageri da beren lana egikaritzen buru-belarri aritzeagatik eta erakutsi duten profesionaltasungatik.

Gaur goizean omendutako 574 enplegatu publikoetatik, 306 emakumezkoak dira eta 268 gizonezkoak. Halaber, haietako 20 hil egin dira beren lan-bizitza amaitu gabe edo jada erretiroa hartu ondoren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Omenduen zerrenda
Lehendakariaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa