(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Burlatako adinekoen udal-zentro berria ireki du asteartea, 2012.eko otsailak 14


Herriko Udalak eta Nafarroako Gobernuak batera finantzatu dituzte 600.000 euro inguruko obrak


Barcina Lehendakaria Burlatako Udaleko adinekoen zentroaren inaugurazio-ekitaldi ofizialean ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak, Juan Carlos González Burlatako alkateak lagunduta, Burlatako Udaleko adinekoen zentro berria ireki du gaur goizean. Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egin dute zentroa. Bi instituzioek batera finantzatu dituzte 600.000 euro inguruko obrak, bakoitzak 300.000 euro ordaindu du instalazioen kostu osoari aurre egiteko.

Barcina Lehendakariak guztiak zoriondu ditu zentroa abian jartzeagatik. Diseinatzeko orduan Burlatako adinekoek ere zuzenean parte hartu dute proposamenak eta iradokizunak eginez. Horiei zera opatu die: "zentroan bizitzako gauza onak partekatzetik datozen poza eta bizigarriak aurkitzea". Burlatako San Blas abesbatzaren emanaldiak amaiera bikaina eman dio ekitaldiari.

Zentro berriari esker, herriko adinekoen elkarte eta taldeek jarduerak eta programak garatzeko lekua izango dute, eta jarduera soziokulturalak, aisirako eta giroa sortzeko jarduerak, prebentziorako eta terapeutikoak direnak gauzatzeko programa orokorra sortzea bultzatuko da, azken urteetan nabarmen hazi den Burlatako adinekoen taldearen erabateko garapenera eta sustapenera bideraturikoak. Herriko Gizarte Zerbitzuen txosten baten arabera, herriko biztanleen % 20,52 60 urtetik gorakoa da. Zentroko instalazioak erabili ahal izateko, ez da beharrezkoa talde bateko bazkide izatea.

Ezaugarriak

Adinekoentzako Udal Zentroak 700 m2 ditu eta Burlatako erdigunean dago, San Juan Bautista elizaren ondoan. Etxebizitzen eraikin baten beheko solairua eta sotoa hartzen dituen lokal handi batean dago.  Gainera, oinezkoentzako plaza publikoa dauka, zentrora sartzeko eta taberna-kafetegiaren atondo gisa erabiltzen dena. Zentroak oholeztaturiko terraza bat du plazan.

Lehendakariak Burlatako zentro berriko yoga ikastaroko parte-hartzaileei egin die bisita ( irudia handitu )

Proiektuaren asmoa zentroa erabiliz adinekoen arteko komunikazioa eta horien auzokide eta inguruarekiko harremana lortzea izan zen. Zentroa tabernaren gune publikoak, irakurtzeko eta jokoetarako aretoak, arretarako bulegoek, komunek eta tabike mugikorren bidez hiru gela txikiagotan bana daitekeen erabilera anitzeko gela handi batek osatzen dute. Sotoan beste lau gela independente egin dira.

Burlatako Gizarte Zerbitzuen txosten baten arabera, 60 urtetik gorakoen kopuruak gora egin duenez eta Lantzeko hiribildua kaleko eraikinaren tarteko solairuan dagoen adinekoentzako udal-zentroaren instalazioko hutsegiteak direla-eta, zentro berri bat eraikitzeko beharra mahaigaineratu zen.
 
Zentro berriak 440 metro koadro izango ditu beheko solairuan eta 175 metro koadro sotoan. Zentroak eta tabernak sarrera bana izango dute Arropa garbitzaileen kalearen eta Maistren kalearen artean dagoen plazan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa