(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak AUTELSI saria jaso du Gobernu Irekia ekimenagatik astelehena, 2012.eko otsailak 20


Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Gizartearen Espainiako Elkarteak ematen du saria


Nafarroako Gobernu Irekiaren logotipoa

Nafarroako Gobernu Irekiaren logotipoa

Nafarroako Gobernuak AUTELSI saria jaso du berriki gizarte- eta ingurumen-konpromisoaren kategorian Gobernu Irekia ekimenagatik. Ekimenaren asmoa Gobernuaren jardunaren gardentasuna eta erabakitzeko eta kontrolatzeko prozesuetan herritarrei parte hartzeko aukera ematea sustatzea da.

Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Gizartearen Espainiako Elkarteak urtero ematen ditu sariak eta Espainian informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektoreko sari garrantzitsuenak dira.

Nafarroako Gobernuak hirugarren aldiz jaso du AUTELSI sari bat. Aurreko biak 2004an ("012Infolocal Navarra" ekimenagatik) eta 2009an (AVANTIUS Nafarroako Prozesuen Kudeaketa Sistemagatik) lortu zituen, biak ere sektore publikoko proiektu edo ekimen teknologikoen kategorian.

Sariak banatzeko ekitaldia datorren martxoaren 1ean izango da eta, aurreikusi denez, Roberto Jiménez Alli lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak jasoko du saria.

Erabiltzaile profesionalen elkartea

Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Gizartearen Espainiako Elkartea (AUTELSI) irabazi asmorik gabeko erakundea da eta telekomunikazioen eta informazioaren teknologien erabiltzaile profesionalen ordezkaria.

Haren helburua Espainian informazioaren gizartea garatzea da, eta telekomunikazioen zerbitzuekin loturiko gaien inguruko ezagutzaren azterlan, ikerketa eta hedapen objektiboa sustatzea.

2004tik AUTELSI sariak ematen ditu bost kategoriatan (gizarte- eta ingurumen-konpromisoa, informazioaren gizartearen garapena, produktibitatea hobetzeko berrikuntza teknologikoa, sektore publikoa eta IKTen dibulgazioa eta hedapena), baita sari bana bi pertsonari ere haien ibilbideagatik eta sektorearen garapenean emandako babesagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa