(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren Lehendakari Yolanda Barcinak Incita bisitatu du, Artican asteartea, 2012.eko otsailak 21


2009an sortutako enpresan 160 langile daude eta ekitaldi honetan 7,5 milioi euroko negozio-bolumena du


Barcina Lehendakaria Incitara egindako bisitan

Barcina Lehendakaria, Incitako zuzendari nagusi Gorka Jiménezekin, erdian baita ere, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Gabriel Morote eta Administrazio eta Finantza Departamentuko zuzendari Vanesa García. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Lehendakariak Berrikuntza eta Teknologia Aplikatuen Institutu Zientifikoaren egoitza (INCITA) bisitatu du gaur goizean , Artican. Han bertako zuzendari nagusi Gorka Jiménezek egin dio harrera, enpresako beste zuzendaritzako kide batzuekin batera, eta enpresaren jardueraren berri eman diote.

Incita Iruñean sortu zen 2009an finantza-erakundeetarako IKTetan erakunde aditu gisa. Une honetan jada 160 langile ditu eta ekitaldi honetarako 7,5 milioi euroko negozio-zifra aurreikusten du. Hasierako bere orientazioa merkatuan finantza-sektorea bazen ere, enpresak sektore publiko eta industrialari ere irtenbideak eskaintzen dizkio (produktua+zerbitzua).

Incitak hazkunde kuantitatibo azkarra izan du, horrenbestez, 2009 eta 2012. urte hasieraren artean; hala adierazten du plantillaren igoerak (% 130ean), bere bezero-kopuruaren igoerak (% 80), negozio-bolumenaren hazkundeak (% 210) eta enpresa-garapenak, Iruñeko konpainia bat izatean, egoitza propioarekin (2010ean inauguratutakoa eta bertan izan zen Ikerketa Zientziaren ministro Cristina Garmendia). Madrilen Negozioa Garatzeko Bulego bat du, Bilbon beste bat estreinatu du eta Bartzelonan nahiz Miamin (AEB) bi merkataritza-ordezkaritza ditu.


Barcina Lehendakaria Incitara egindako bisitaren une batean

Barcina Lehendakaria Incitaren zuzendari nagusi Gorka Jiménezen azalpenak jasotzen, enpresara egindako bisitaren une batean. ( irudia handitu )

Igoera kuantitatibo horrekin batera, Incitak hazkunde kualitatiboa izan du teknologia, enpresa eta gizarteko sarea garatzen laguntzeko xedea hobeto lortzeko asmoz eragin teknologiko handia duen jarduera baten bidez. Jarduera honek ezagutzak eta patenteak sortzea bilatzen du, bai eta unibertsitateen nahiz negozio-eskolen prestakuntza-eskaintza sustatzea ere. Enpresak ildo estrategiko propio batean zehazten duen ideia da, "I+G+ b2 (berrikuntza ezartzea): software factory".

Proiektuen eta aitorpenen garapena

Aipatu behar da azken urtean CDTIk (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarena menpe dagoen Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa) zentralizatutako lehen core banking ikerkuntza eta garapen proiektua enkargatu ziola eta cloud computing bidez kudeatutakoa; horrekin batera, Europako lehen Banku Egiaztatze Zentroa (CAB) ikertu eta garatzeko proiektua ere agindu zion. Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Zentro Nazionalak, berriz, Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna Kudeatzeko Sistema Integrala (SIGSAL) agindu zion.

Urte horretan bertan, Incitak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuen Kolonbian Assenda enpresarekin, Carvajal Taldekoa, merkatu latinoamerikarrean bankuen irtenbide teknologikoak merkaturatu eta integratzeko. Bestalde, Incitak berretsi zuen lehen kudeaketa-lanak abian jarri dituela TBS Taldearekin fusionatzeko, hura irentsiz. Talde horretan 200 langile daude eta Gobernu elektronikoaren irtenbideetan, tele-medikuntzan eta tele-laguntzan eta telefono mugikorraren bidez ordaintzeko baliabideetan buru diren bederatzi herrialdeetan merkaturatuta dago. Korporazio-operazio hau etorkizunean berretsita, Incita Nafarroako lehen enpresa bihurtuko zen teknologia propioarekin, bolumenari eta nazioarteko sarrerari dagokionez.

2011n zenbait aitortza eta sari jaso zuen; hala, Red Herring Top 100 Global sari ospetsuetan mundu-mailan etorkizun handieneko 100 enpresa teknologiekoen artean sartu zuten. Incitaren sortzaile eta zuzendari nagusi Gorka Jiménez, berriz, "Espainiako urteko ekintzaile onena" izendatu zuten 2011ko Aster Sariek, urtero ESIC Business&Marketing School-ek antolatzen duena. Bestalde, Incitak UNE-ISO/IEC 27001:2007 (Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak, SGSI) ziurtagiria jaso zuen 2011ko urrian.

Aipatu beharra dago, azkenik, enpresak jarduera-lerro bati eusten diola Gizarte Erantzukizuneko esparruan; helburu horri begira, Ilundain Haritz Berri Fundazioarekin hitzarmenak sinatuta ditu, Kalitatearen Espainiako Elkarteko kide da, ESICen lan egiten du, 2011-12 denboraldiko Navarra Basket Klubaren babesle da eta bere zuzendari nagusi Gorka Jiménez Moderna Fundazioaren nagusietako bat da, CEINeko kontseilari independentea da eta Enpresario Zirkuluko kide.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa