(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen master class-a Amir Muhammad-ekin `Punto de Vista´ Nazioarteko I. Mintegiaren barnean osteguna, 2012.eko otsailak 23


Sánchez de Muniáin kontseilaria izan da saio akademikoen irekiera-ekitaldian


Mintegiaren saio akademikoen irekiera-ekitaldiko irudia. ( irudia handitu )

Gonbidatutako zinegileei zuzendutako atzera begirako proiekzioen ostean (atzo, otsailak 22ean hasi zen), Punto de Vista Mintegiak gaur goizean, 10:00etan, lehen master class-a burutu du Amir Muhammad zuzendari malaisiarrarekin. Ondoren, Muhammad eta Sylvain Georgerekin eztabaida bat zabaldu da "Saiakerako Zinema eta Konpromisozko Zinema"-ren inguruan. Arratsaldean, parte-hartzaileek bi zuzendarien lan batzuen proiekzioekin gozatu ahal izango dute, eta proiekzio horiek jendearentzat zabalik ere izango dira.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna izan da gaur goizean Punto de Vista Mintegiko saio akdemikoen irekiera-ekitaldian. Bertan 79 profesionalek parte hartzen dute, eta haietatik 66 ikus-entzunezko sektorekoak dira eta beste 29 ikasle unibertsitarioak. Kontseilariak INAACeko arduradunek egindako ahalegina eskertu du; izan ere, "muga ekonomikoak izan badituzte ere, Punto de Vista Lehen Mintegi hau arrakastatsua izaten ari da oso, bai izena eman duten pertsona-kopuruagatik, bai eta master class-ak egin behar dituzten hizlarien kalitate handiagatik ere".

Ikus-entzunezko Arteetako eta Zinemtografiaren Nafarroako Institutuko zuzendari Koldo Lasa eta Punto de Vista Mintegiko zuzendari artistiko Josetxo Cerdan izan dira, baita ere, master class-aren aurreko irekiera-ekitaldi honetan.

Aurreratu genuenez, programak otsailaren 24an jarraituko du Sylvain George-rekin egingo den master class-arekin eta bi zinegilerekin egingo den ondorengo eztabaidak "larrialdizko poetikak" izango du hizpide. Arratsaldean, beren bi film emango dira eta 20:00etan jendeari zabaldutako (sarrera doan) X Films Proiektuaren beste edizio bati ekingo zaio; bertan aurten gonbidatutako hiru zuzendariek egindako lan batzuk aurkeztuko dira (Oskar Alegría, Diana Toucedo eta Jorge Tur), eta baita Usue Arrieta nahiz Vicente Vázquez-ek osatutako WEAREQQ kolektiboaren Goitik Behera, Behetik Gora pieza ere, X Films 2011koa.

Larunbatean, otsailak 25, X Films 2012ko proiektuak aurkezten jarraituko da. 13:00ean, mintegiari amaiera emango zaio film baten proiekzioarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa