(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIN sozietate publikoak 216 enpleguko eta 6 milioi euroko inbertsiodun 102 enpresa sortzen lagundu zuen 2011n
asteartea, 2012.eko otsailak 28


Enpresa berrien sorrerak % 70 eta % 58 egin zuten gora 2009an eta 2010ean sortutakoekin alderatuta, hurrenez hurren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak (CEIN) 2011an Foru Erkidegoan 102 enpresa berri sortzen lagundu zuen. Horiek 219 lanpostu sortu dituzte.

Horixe adierazi du gaur goizean Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak sozietate horretako ekintzaileen arloak iragan ekitaldian izan dituen emaitzen balantzea aurkezterakoan. Aurkezpenean izan da, baita ere, Pablo Romera CEINeko zuzendari kudeatzailea.

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa sozietate publikoak (CEIN) 102 enpresa berri sortzen lagundu zuen 2011n Foru Erkidegoan. Horiek 219 lanpostu berri sortu dituzte.

Horixe adierazi du gaur goizean Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak sozietate horretako ekintzaileen arloak iragan ekitaldian izan dituen emaitzen balantzea aurkezterakoan. Aurkezpenean izan da, baita ere, Pablo Romera CEINeko zuzendari kudeatzailea.

2011ko enpresa berrien sorrerak % 70 eta % 58 egin zuen gora 2009an eta 2010ean sortutakoekin alderatuta, hurrenez hurren.

Sortutako enpresen % 24,5 berritzaileak dira (horrek esan nahi du merkatuan produktu, zerbitzu edo kudeaketa-sistema edo ekoizpen berritsuak gehitzen dituztela) eta % 46tako talde sustatzailea emakumeek osatzen dute. Enpresari berrien batez besteko adina 37 urte dira.

Enpresa berriek egindako inbertsioa osoa 6,3 milioi euro baino gehiagokoa da, hau da, batez beste enpresa bakoitzeko 62.148 euro inbertitu dira.

Jarduera-sektoreei dagokienez, negozio berrien % 60 zerbitzuen sektorekoak dira, atzetik daude merkataritzaren sektorekoak (% 26), nekazaritzako elikagaien sektorekoak (% 8) eta IKTekin loturikoak (% 7).

Metodologia biziak

Emaitza horiek lortzeko, eta enpresa eratu aurreko fasean ematen den aholkularitza-zerbitzuari esker, CEINek 627 enpresa proiektutaz arduratu zen eta beste 116 negozio- eta bideragarritasun-proiektu burutzen lagundu zuen.  Horietatik 102 enpresa berri bihurtu dira (% 87).

Aurreko ekitaldiko berritasun nagusietako bat enpresa berritzaileak sortzeko lanerako metodo aitzindaria abian jartzea izan zen. CEINek diseinatu zuen eta metodologia biziak izenekoen ereduan du oinarria. Horren emaitzek ziurgabetasun-maila handiagoa ematen dute metodo tradizionalek baino.

"Enpresei bizkor ekitea" metodologiaren azken helburua ekintzailea albait azkarren bere ideian lanean hastea da, merkatuan probatuz (bezero, hornitzaile, bazkide eta abar posibleekin). Horrek egiaztatzen lagunduko du produktuak edo zerbitzuak funtzionatuko duen ala ez eta, hala ez bada, jatorrizko hipotesiak berregiten dira merkatuaren errealitatera egokitzeko.

Hamarkada bateko balantzea 

Emaitzen aurkezpenean, azken hamarkadako CEINen jardueren balantzea eman da ezagutzera, enpresa berriak sortzeari buruzkoa.

Azken 10 urteetan (2002-2011) sozietate publikoak 8.200 proiektu baino gehiagori aholkularitza eskaini die eta 1.117 negozio- eta bideragarritasun-plan egin ditu.

Gainera, Nafarroan 964 enpresa sortzen lagundu zuen, eta horien bidez 1.984 enplegu eratu ziren. Horien % 19 berritzaileak izan ziren eta % 51k emakume bat zuen talde sustatzailean. Enpresa horiek egindako inbertsio osoa 85 milioi euro baino gehiagokoa da. Horrek esan nahi du batez beste 88.290 euro inbertitu zirela enpresa bakoitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
CEIN: enpresen sorreraren balantzea 2011n
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa