(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Rajoy presidenteak Nafarroak egindako ahalegina aitortu du, defizita gehien murriztu duen erkidegoa asteazkena, 2012.eko otsailak 29


Barcina lehendakariak bilera instituzionala izan du gaur eguerdian Moncloan Espainiako Gobernuko presidentearekin


Rajoy eta Barcina

Rajoy presidenteak Barcina Lehendakariari Moncloako eskaileretan egin dion ongi-etorrian ( irudia handitu )

Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoy-k Nafarroak egindako ahalegina positiboki baloratu du, erkidego hori baita iaz defizit publikoa gehien murriztu zuena. Hala helarazi dio Rajoy-k Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinari, gaur, 13:00ean, elkarrekin Moncloan egin duten bileran, Espainiako Gobernuko presidentea Autonomia Erkidegoekin izaten ari den bilera-txanden barnean.

Gogora ekarri behar da, Foru Erkidegoak iaz bere defizit publikoaren % 39a murriztu zuela; beste erkidego guztiek ildo horretan egindako ahalegina % 0koa izan zen eta Estatuko Administrazio Orokorrak % -10,8koa.

Barcina Lehendakariak egiaztatu ere Mariano Rajoy-k zer kezka duen Europar Batasunak Espainiari aurten adieraziko dion defizit-kopuruaren inguruan; datu hori baloratzen ari dira berriz, eta horretarako biek desio bera izan dute, hau da, Bruselak egungo aurreikuspen ekonomikoak aintzat har ditzala

Foru Erkidegoko defizit publikoan Pirinioetako Autobiaren (A-21) gastua kontatzeko orduan Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren artean dagoen desadostasunari dagokionez, Barcina Lehendakariak azaldu du gai tekniko bat dela eta lehenbailehen konpon dadin espero duela


Barcina eta Rajoy

Nafarroako Lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidenteak izan duten bileraren une bat. ( irudia handitu )

Inbertsioa energia berriztagarrietan eta ETAren amaiera

Ia ordu eta erdi iraun duen bileran, Espainiako Gobernuko presidenteak, energia berriztagarrien arloan I+G+b-n egindako inbertsioari laguntzeko konpromisoa hartu du; sektore hori Nafarroako BPGaren % 6 da eta 5.000 pertsona baino gehiagok egiten du lan bertan.

Bi presidenteek ETA desagertzeko beharrari buruz ere hitz egin dute, eta biktimen aitorpen morala egon dadila. Ildo horretan, Mariano Rajoy-k Yolanda Barcinari ziurtatu dio Nafarroak talde terroristaren amaiera kudeatzeko orduan partaidetza aktiboa izango duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa