(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu 14 erakunde eta elkarte artistikorekin ostirala, 2012.eko apirilak 20


Foru Gobernuak guztira 1.441.299 euroko gastua egiteko konpromisoa hartu du 2012an egingo diren 2000 kultur ekitaldiak gauzatzeko


Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui, Nafarroako erakunde artistikoetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia-k lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu gaur goizean Baluarten 14 erakunde eta elkarterekin. 1.441.299 euroko inbertsioa da guztira, eta 2012. urtean Foru Komunitatean 200 kultur ekitaldi egiteko erabiliko da.
Sinatutako hitzarmenek ondorengo kopuruak ematen ditu aipatzen diren erakunde eta elkarteen alde:

1) Operaren Lagunen Gayarre Elkartea: 280.257 euro
2) "El Colectivo" Nafarroako Antzerki Eskola: 273.876 euro
3) Nafarroako Ganberako Opera: 249.800 euro
4) Iruñeko Ganberako Abesbatza: 207.350 euro
5) Nafarroako Ganbera Abesbatza: 125.000 euro
6) Musika eta Arte Eszenikoen Nafarroako Foroa (Echarren Kantu Eskola): 75.567 euro
7) Nafarroako Abesbatzen Federazioa: 72.811 euro
8) Nafarroako Amateur Antzerki Federazioa: 30.502 euro
9) Atena Psicoballet fundazioa: 30.000 euro
10) Nafarroako Oreka zirku-eskola: 28.810 euro
11) El Tajador gazte-elkartea: 25.427 euro
12) Hierba Roja: 20.099 euro
13) El Vértigo de la Trapecista kultur elkartea: 15.298 euro
14) Haizea Dantzaren Aldeko Nafarroako Elkartea: 6.500 euro

Zuzeneko laguntza jaso ez, baina beren proiektuen zati bat Nafarroako Gobernuaren programa propioen barnean sartzen diren erakundeak. Honako hauek dira:


- Diego Gómez musika-elkartea
- La Ortiga TDS elkartea
- La Pamplonesa
- Barañáin abesbatza
- Kon Moción elkartea

Finantzatutako ekitaldien barnean berrikuntzak izango dira: zirku-ziklo bat, dantza garaikideko jaialdiak, jazz-kontzertuak, haur-opera, dantza- eta argazki-ekoizpenak eta pop/rock jaialdi bat. Ekitaldi horiek Foru Komunitate guztian egingo dira, eta haietako batzuk Nafarroako Gobernuko Kulturaren beraren programetan sartuko dira. Jakina denez, hitzarmenak sinatu dituzten talde artistikoak lehiaketa bidez aukeratu zituzten Departamentuak sortutako hiru epaimahairen bitartez. Nabarmendu behar da talde horietako seik ez zutela orain arte inolako diru-laguntzarik jaso Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentutik.

Laguntza horiei esker, elkarte onuradunek kultur ekitaldien zenbait programa abian jarri ahal izango dute: antzerki-zikloak, zirkua, genero lirikoko kontzertuak, ahots-musikako eta herri-musikako zikloak, bai eta dantza-jaialdi batzuk ere. Programazio horiek, Nafarroako Gobernuak garatzen dituen bere programei lotuta, osatuko dute 2012rako eskaintza artistikoa.

Lehiaketa publikoko deialdian 47 elkarteri dagozkion 55 proiektu artistiko aurkeztu ziren. Haietatik, 19k lortu zuten diru-laguntza lortzeko gutxieneko puntuazioa. Deialdiaren oinarriek adierazten zuten laguntzaren zenbatekoa elkarteak eskatutakoaren berbera izango dela, baldin eta ekitaldiaren aurrekontuaren % 70 gaindituko ez balu eta deialdiari emandako aurrekontu guztiaren % 20 gaindituko ez balu.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
1AGAO.doc
2testua ENT.doc
3NafarroakoGanberakoOpera.doc
4NafarroakoAmateurAntzerki FederazioaAurkezpena.doc
5IruñekoGanberakoAbesbatzaAurkezpena.doc
6testuaATENAhitzarmenasinatzean.doc
7 El Vértigo de la Trapecista.doc
8 oreka.doc
9 CCNNGAren aurkezpena.pdf
10 Hierba Roja.doc
12 Musika eta Arte Eszenikoen Nafarroako Foroa.pdf
13HAIZEA.doc
14AbesbatzenFederazioa.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa