(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Belaguako portuan elur-bisutsetatik eta elur-jausietatik babesteko langa berriak jartzeko proiektua egiten ari da
asteartea, 2012.eko maiatzak 15


Astiz kontseilariak Neguko Bidezaintza Planaren balantzea aurkeztu du. Planak duela 30 urtetik erregistratu ez diren izozte luzeei egin die aurre


Transcripción textual del video

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak Belaguako portuan elur-bisutsetatik eta elur-jausietatik babesteko langa berriak jartzeko proiektua egin du, Izaba eta Frantzia lotzen dituen errepidean. Horretarako, aurten 389.365 euro bideratuko ditu, eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak egindako zehaztapen teknikoak hartu ditu aintzat.

Astiz kontseilariaren arabera, ekimenari esker El Ferial eta La Contienda eski-pistetan segurtasunez ibiltzeko aukera hobetuko da. Horretarako, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari proposamena egin dio Erraitzeko portuan, 360 metrotan zehar, elur-bisutsetatik babesteko langak eta Lakorako muturrean, 787 metrotan zehar, elur-jausietatik babesteko langak jartzeko. 

Errepidearen argazkia

Belaguako portuko errepidea (NA-137), El Ferial eski-estazioaren ondoan. ( irudia handitu )

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak Belaguako portuan elur-bisutsetatik eta elur-jausietatik babesteko langa berriak jartzeko proiektua egin du, Izaba eta Frantzia lotzen dituen errepidean. Horretarako, aurten 389.365 euro bideratuko ditu, eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak egindako zehaztapen teknikoak hartu ditu aintzat.

Neurriaren berri eman du Anai Astiz Medrano Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak, 2011-2012ko Neguko Bidezaintza Planaren balantzea aurkeztu duenean, gaur goizeko prentsaurrekoan.

Astiz kontseilariaren arabera, ekimenari esker El Ferial eta La Contienda eski-pistetan segurtasunez ibiltzeko aukera hobetuko da. Horretarako, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari proposamena egin dio Erraitzeko portuan, 360 metrotan zehar, elur-bisutsetatik babesteko langak eta Lakorako muturrean, 787 metrotan zehar, elur-jausietatik babesteko langak jartzeko. 

Zehazki, aurten, Lakoran, 350 metrotan zehar elur-jausietatik babesteko langak jartzeko asmoa dute, otsailean bi elur-jausi gertatu baitziren. Lan horiek eta dagoeneko jarrita dituzten tarteen konponketek eta mantentze-lanek 389.365 euroko inbertsioa eragingo dute.

Horrez gain, Astizek adierazi du Departamentua lanean ari dela, Kontserbaziorako Zerbitzuaren aurrekontuaren arabera, neguko bidezaintzari lotuta Zaraitzuko hainbat eskaerari ere erantzuteko.

Neguko Bidezaintza Planaren balantzea

Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak 2011ko azaroaren 1etik 2012ko apirilaren 30era arte burutu den Neguko Bidezaintza Planaren balantzea aurkeztu du gaur goizean.

Astiz kontseilariaren arabera, kanpainan zehar errepideak beste urte batzuetan baino gutxiagotan kaltetu ditu elurrak, prezipitazio gutxiago izan direlako.

Hala ere, azpimarratu du erregistratu diren gutxieneko tenperaturak beste kanpaina batzuetakoak baino askoz txikiagoak izan direla denboraldi jarraitu batez. Ez da halakorik gertatu duela hogeita hamar urtetik; orduan kalteak eragin zituzten tenperatura baxuek Belate eta Almandozko tuneletan, N-121-A errepidean.

Astiz kontseilariak, halaber, trafikoko polizia-baliabideen eta Kontserbaziorako Zerbitzuaren arteko koordinazio egokia nabarmendu ditu. Horren ildotik, Foruzaingoak, Nafarroako Larrialdi Agentziak eta Guardia Zibilak egindako lana eskertu du. Iragan kanpainako herritarren eta hedabideen lankidetza ere azpimarratu du.

17.470 orduko lana

Astiz kontseilariak aurkeztutako datuen arabera, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko neguko bidezaintzako taldeek 17.470 orduko lana burutu dute kanpaina osoan zehar. Otsaila izan zen hilik gogorrena: 11.458 orduko lana egin zuten (ordu guztien % 65) eta kanpainaren 182 egunetatik 55 egunetan gogotik egin zuen elurra.

Kontserbazio-zentroei dagokienez, iragan neguan jarduerarik gehien izan duena Agoizkoa izan da, 99 egunez jardun baitira errepideetan, eta horren atzetik Irurtzungoa, 57 egunez aritu dira errepideetan eta 56 egunez autobietan. Bestalde, Tuterako kontserbazio-zentroak egun gutxien egin ditu esku hartzen.

Urtarrilean eta otsailean egin ziren prebenitzeko eta zaintzeko lanik gehienak. Agoitzen 24 egunez aritu ziren urtarrilean lanean.  Alderantziz, azaroa izan zen hilik lasaiena, Agoitzen bi egunez aritu ziren lanean.

Gorabeherarik esanguratsuena otsailaren 9an gertatu zen, goizaldean. Elur-pikorren prezipitazioa eta tenperatura oso baxuak izan ziren (-10 ºC Aralarko San Miguelen). Fenomeno hori ez da aurreikusten erraza, eta ondorioz, bidetik hainbat atera ziren izotza zegoelako Leitzarango (A-15), Sakanako (A-10) eta A-1 autobietan.

Belaguako portua, NA-137 errepidean, kanpainako 182 egunetatik 17 egunetan egon zen itxita.

Aurrekontua, gatza eta ekipoak

2011-2012ko Neguko Bidezaintza Planaren aurrekontua 2,92 milioi eurokoa izan da. Zenbateko horretatik 0,59 milioi euro Belaguako protokolorako izan dira, beste bost hilabetez luzatu baita. Gatz kopuruari dagokionez, 13.976 tona erabili dira.

Gainera, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak 335 teknikarik eta langilek osatutako taldea eta 214 ibilgailu izan ditu Nafarroako bide-sarea osatzen duten 3.921 kilometroetan neguko eguraldiaren eragin kaltegarriei ahal den neurrian aurre egin eta horiek eraginak arintzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2011-2012ko Neguko Bidezaintza Planaren balantzea
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa