(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak “1512. La conquista de Navarra. Historia y Derecho” liburua aurkeztu du Madrilen osteguna, 2012.eko maiatzak 17


1212 eta 1512 mendeurrenei buruz Nafarroako Gobernuak sustatutako hamar argitalpeneko bildumaren barnean dago


Floristán, Barcina eta Galán

Barcina Lehendakaria, Floristán (ezkerrean) eta Dalán (eskuinean) alboan dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak "1512. La conquista de Navarra. Historia y Derecho" ("1512. Nafarroako konkista. Historia eta Zuzenbidea") liburua aurkeztu du asteazken honetan, arratsaldez. Liburua Nafarroaren konkistari buruzkoa eta ondoren Gaztelaren barnean nola sartu zen, horri buruzkoa da.

Lázaro Galdiano Fundaziioaren egoitzan egindako ekitaldian egileek ere parte hartu zuten: historialari nafar Alfredo Floristán-ek, Alcaláko Unibertsitateko Historia Modernoaren kateraduna denak, eta Mercedes Galán-ek, Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbideko Historian irakasle denak.

Bertan izan ziren ere, eledun eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Madrilgo Gobernuko ordezkari Salvador Estébanez ere.

Argitalpena Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitatearekin, Diario de Navarrarekin eta Caja Navarra-Banca Cívicarekin lankidetzan argitaratutako hamar liburukiren barnean sartzen da, aurten ospatzen diren mendeurrenei buruzkoak direnak: Navas de Tolosako batailaren (1212) zortzigarren mendeurrena eta Nafarroako konkistaren (1512) bosgarrena eta hark ondoren monarkia espainiarrean izan zuen sarrera.


Bertaratutako jendea

Lázaro Galdiano Fundazioako aretoa jendez gainezka. ( irudia handitu )

Liburuek hiru mende horietako Nafarroako bizimodua hainbat alorretatik (historikoak, politikoak, kulturalak, etnografikoak eta erlijiosoak) aztertzen dute

Nafarroako Unibertsitateko irakasle edo doktoreek (Alfredo Floristán salbu, Alcaláko Unibertsitateko katedraduna) prestatutako liburu bakoitzak 100 orrialde inguru ditu. Era horretan, haietako bakoitzean jorratutako gaiari buruzko dibulgaziozko laburpena bilatu nahi izan da, zehaztasun historikoa haren dibulgaziozko izaerak eskatzen duen arintasunarekin bat eginez

Jesús María Usunáriz-ek koordinatutako bildumak Nafarroako historiografiaren gai klasikoak gaur egun ikertzen ari diren beste gai batzuekin nahasten ditu. Oro har, herritarrentzat gai ezezagun samarrak dira, iraganeko Nafarroako gizon eta emakumeen bizimoduei eta sentitu nahiz jarduteko erei buruz

Bilduma

Liburuak astean behin erosi ahal izan dira Diario de Navarrarekin, iazko martxoaren 12tik maiatzaren 14ra. Bilduma honako liburu hauek osatzen dute:

1212. La batalla de Las Navas de Tolosa ocho siglos después (1212. Navas de Tolosako bataila zortzi mende geroago)

Julia Pavón Benito eta Íñigo Arzoz Mendizábal

Creer (siglos XIII-XVI) (Sinetsi. XIII-XVI mendeak)

Ángeles García de la Borbolla eta Jesús María Usunáriz Garayoa

Festejar (siglos XIII-XVI) (Ospatu. XIII-XVI mendeak)

Javier Ilundáin Chamarro eta Pablo Orduna Portús

Amar y convivir. Matrimonio y familia en Navarra (siglos XIII-XVI) (Maitatu eta elkarbizi. Nafarroako ezkontza eta familia. XIII-XVI mendeak)

Rocío García Bourrellier eta Jesús María Usunáriz Garayoa

Odiar. Violencia y justicia (siglos XIII-XVI) (Gorrotatu. Indarkeria eta justizia. XIII-XVI mendeak)

Mikel Berraondo Piudo eta Félix Segura Urra

Ser mujer (siglos XIII-XVI) (Emakume izatea. XIII-XVI mendeak)

Julia Baldó Alcoz eta Amaia Nausia Pimoulier

Hablar en Navarra. Las lenguas de un reino (1212-1512) (Hitz egitea Nafarroan. Erreinu baten hizkuntzak. 1211-1512)

Concepción Martínez Pasamar eta Cristina Tabernero Sala

Leer y escribir. Humanismo y literatura en la Navarra del siglo XVI (Irakurri eta idaztea. Humanismoa eta literatura XVI. mendeko Nafarroan).

Carlos Mata Induráin

Recordar 1212/1512. La memoria (Gogoratu 1212/1512. Memoria)

Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta eta María del Mar Larraza Micheltorena

1512. La conquista de Navarra. Historia y Derecho (1512. Nafarroako konkista. Historia eta Zuzenbidea)

Alfredo Floristán Imízcoz y Mercedes Galán Lorda

Liburu bakoitzaren 1.500 ale argitaratu dira, eta kopuru horretatik 1.200 Diario de Navarrari eman zaizkio jendearen artean astean behin banatu eta saltzeko 5 euroan. 150 ale Nafarroako Gobernuarentzat dira eta beste 150 Caja Navarrarentzat. Era berezian, bildumaren hamargarren zenbakiaren kasuan (1512. La conquista de Navarra. Historia y Derecho) 3.000 ale argitaratu dira.

Nafarroako Gobernuak 65.000 euro jarri du guztira eta Caja Navarrak 30.000 euro. Bi kopuru horien batura 95.000 euro da, eta zenbateko horretatik Diario de Navarrak 72.000 jaso du, hamar liburukiak egin eta inprimatzeko erabili direnak. Gainerako 23.000 euroak liburuen egileei ordaintzeko erabili da. Guztira, hemeretzi egilek parte hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa