(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak AENORen 25. urteurreneko ospakizunari itxiera eman dio asteartea, 2012.eko maiatzak 22


Espainiako Normalizazio Erakundeak 2.000 ziurtagiri baino gehiago eman ditu Foru Komunitatean


Barcina Lehendakaria AENORen ekitaldian.

Barcina Lehendakaria ekitaldira bertaratutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Iruñeko Planetarioan egin den ospakizunari itxiera eman dio gaur arratsaldean Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENOR) 2011n bete zuen bosgarren urteurrena dela eta.

Ekitaldian AENOReko lehendakari Manuel López Cachero-k eta Nafarroako elkarteko zuzendari Emilio Flamarique-k esku-hartu dute, eta bertan izan dira ere agintariak, enpresako ordezkariak eta Foru Komunitateko AENOReko kideak.

Espainiako Normalizazio Erakundea 1986an sortu zen erakunde pribatu gisa eta irabazi-asmorik gabe. 21 egoitza ditu Espainian eta etengabeko presentzia du 12 herrialdetan. Nafarroako bulegoa 2004ko otsailean zabaldu zen, eta 2009ko irailetik egoitza berria du Iruñean.


Barcina Lehendakaria AENORen ekitaldian.

Lehendakaria eta gonbidatuetako batzuk. ( irudia handitu )

2.000 ziurtagiri baino gehiago Nafarroan

AENORek 66.000 ziurtagiri inguru eman ditu orain arte, eta haietatik 2.000 Nafarroan. Azken kopuru horretatik 897 Kalitateko Kudeaketa Sistemari dagokio, ISO 9001 nazioarteko arauaren arabera, eta 249 Ingurumena Kudeatzeko Sistemari, ISO 14001 arauaren arabera.

Gainera, baso-azalerako 223.944,44 hektarearen iraunkortasuna ziurtatu du, hau da, AENORek Espainian ziurtatutako azalera guztiaren % 15. Nafarroa, horrekin, ziurtatutako baso-azalera handieneko bigarren komunitatea da.

Gogora ekarri behar da AENORek 1991n eman zuela lehenengo ziurtagiria Foru Komunitatean; Condesa Taldeko Zalain Transformados enpresari eman zitzaion. Nafarroako Gobernuko zenbait unitatek ere ziurtagiri hori jaso dute.

Nafarroak era aktiboan parte hartzen du UNE arauak egiteko garaian. Zehazki, ia 170 lan-talde, normalizazioko batzorde tekniko eta azpibatzordeen parte da honako arlo hauetan: nanoteknologia, biomasa, energia eolikoa edo transgenikoak. Haietako biren buru da eta beste bat koordinatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa