(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri ditu Gizarteratzeko Errentaren eta Laneratzeko Laguntzen Foru Dekretuaren Proiektuaren zirriborroak herritarrek parte hartzeko asteartea, 2012.eko maiatzak 22


Pertsona onuradunak zenbait betebehar betearaztearen mende izango dira, eta familia-unitateko kideek beren gizarteratzea eta laneratzea laguntzeko egin beharko dituzten jarraibideak eta jarduerak arautuko dira


Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak gaur goizean aurkeztu du, Gizarteratzeko Errenta arautzen duen foru-dekretuko proiektuaren zirriborroa eta Laneratzea eta Enplegagarritasuna Hobetzea ezartzen duen foru-dekretuaren zirriborroa. Lehenengoa benetan gizarte.bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat da, eta bigarrena, lanpostua galdu eta beren langabeziako prestazioak agortu dituztenentzat, baina lan-merkatura itzultzeko gaitasun osoa dutenak. Zirriborro horiek jendaurrean jarriko dira orain, horiekin lotutako taldeek, alderdi politikoek, profesionalek eta herritarrek beren irizpenak egin ditzaten.

Gizarteratzeko errenta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez izapidetuko dira. Laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza, berriz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez izapidetuko dira beste edozein erregistrotan bezala, edo Departamentuan bertan.

Gizarteratzeko Errenta

Gizarteratzeko Errenta prestazio ekonomiko bat da, alde batetik, funtsezko beharrak betetzeko, eta bestetik, bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzeko. Gaur aurkezten den dekretuaren proiektuaren zirriborroa arautzen duen1/2012/Foru Legearen, urtarrilaren 23koa, araudiaren garapena da. Gainera, otsailaren 4tik, Foru Agindu batek aparteko berritzeak eta aparteko hipotesiak arautzen ditu, Nafarroak behin betiko dekretuaren onespena ez duen bitartean.

Gizarteratzeko Errenta bermatutako prestazio bat da. Hura jasotzeko, honako baldintza hauek ezartzen dira: 25 urte baino gehiago izatea baina 65 urte baino gutxiago; Espainian legearen barnean bizitzea; eta Nafarroan erroldatuta egoteaz gain, eskaera aurkezten den egunaren aurretik gutxienez 24 hilabetez jarraian bertan bizi izan dela egiaztatzea. Nolanahi ere, adin, errentaren araberako diru-sarrera eta beste aparteko hipotesi batzuk ere onartzen dira, egoera konplikatuetan dauden pertsonen sarbidea errazteko.

Torres kontseilariak azaldu duenez, prestazioaren zenbatekoa 641,40 euroren artean (pertsona batentzat) eta 962,10 euroren artean dabil (bost pertsona edo gehiagoko familia-unitateentzat). Sei hilabeteko hasierako aldi baterako ematen da eta sei hilabeteko aldietan berritu daiteke gehienez ere 24 hilabetera arte, nahiz eta jasotzeko aldia gaindi dezaketen aparteko hipotesiak ere badiren.

Dekretuak gizarteratzeko errentaren onuradun diren pertsonek bete beharreko baldintzak ezartzen ditu. Haien artean, Nafarroan era eraginkorrean eta jarraian bizitzea jasotzen den aldi guztian zehar, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile moduan alta emanda jarraitzea edo dagokion Inkorporatzeko Akordioa izenpetu eta betetzea.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Departamentuak ere dagozkien jarduera eta berrazterketak egingo dituzte gizarteratzeko errenta hori ematea eragin zuten egoerei eusten zaiela egiaztatzeko.

Eskubidea galtzea ezartzen duten hipotesiak jasotzen dira baita ere, haien artean: erabiltzailearen bizi-baldintzak aldatzea, Nafarroatik kanpo bizitzen jartzea edo Gizarteratzeko edo Laneratzeko Akordioa ez betetzea. Akordio horren edukia da, hain zuzen, dekretuaren gai garrantzitsuenetako bat, garatzeko zain geratu baitzen.

Onuradunaren familia-unitatearen egoerak erabakiko du Gizarteratzeko Akordioa izenpetzea edo, hala badagokio, Laneratzeko Akordioa. Akordio horiek ezarriko dituzte familia-unitateko kideek egin beharreko jarraibide eta jarduerak beraien gizarteratzea eta laneratzea errazteko (okupazio-zentroetara joatea, hezkuntza eta prestakuntzako ezagutza berriak eskuratzea eta, hala badagokio, prestakuntza eta enplegurako sarbidea izatea).

Dekretuak ere jasotzen ditu, gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonen zuzeneko kontratazioko diru-laguntzak, berriki Barcina Lehendakariak aurkeztutakoak; 3.800 euroko laguntzarekin, neurri horrek sustatzen du enpresa eta tokiko erakundeek gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak kontrata dezaten

Laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza

Laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzea, halaber, bermatutako prestazio bat da. Aldian behin ematen den laguntza da eta lanik ez eta langabeziako prestaziorik ez dutenentzat da; haren xedea lan-merkatura itzul daitezen da, eta laguntza hori ez da gizarteratzeko errentarekin bateragarria.

DFren proiektuak ere sartzeko baldintzak ezartzen ditu: 45 urte baino gehiago izatea eta 65 baino gutxiago, Nafarroan erroldatuta egotea eta eskaera aurkezten den egunaren aurretik gutxienez 24 hilabetez jarraian bertan bizi izan dela egiaztatzea. Nolanahi ere, salbuespen batzuk ere finkatzen dira, adibidez, seme-alabak beren kargu dituzten 30 urte baino gehiagoko eta 45 urte baino gutxiagokoek jaso dezaten uztea.

Laguntza, oro har, hilean 641,40 eurokoa izango da, nahiz eta zenbatekoa igoko den familiako kide-kopuruaren arabera 833,82 euro arte beren kargu hiru edo seme-alaba gehiago badaude edota adin txikikoak hartuta badaude. 12 hilabeteko hasierako aldi baterako emango dira, eta sei hilabeteko aldietan berritu ahal izango da, gehienez ere 24 hilabetera arte. Nolanahi ere, laguntzak jaitsi egingo dira hamahirugarren hilabetetik aurrera.

Onuradunak diren pertsonek zenbait betebehar bete beharko dituzte, esate baterako: Nafarroan era eraginkorrean eta jarraian bizitzea, enpleguaren bilaketa aktiboa egitea, edo dagokion Laneratzeko Akordioa izenpetu eta betetzea.

Aurreko kasuan bezala, akordio hori dekretu honetan garatzen da behar den moduan, onuradunaren berariazko konpromisoa jasoz akordio honen sinaduraren bitartez, hau da, egokiak iruditzen diren jarduerak egingo dituela bere gizarteratzea, prestakuntza eta enpleguaren bilaketa errazteko edo komunitatearen garapena errazteko. Alde horretatik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ibilbide pertsonalizatuak egingo ditu eta, hasiera batean, sei hilabete baino gutxiagokoak izango dira.

Laguntza hori jasotzen duten pertsonen zuzeneko kontratazioa jasotzen dira, halaber, bai eta hitzarmenak izenpetzeko aukera ere laguntzen onuradunek parte har dezaketen komunitate-intereseko jarduerak garatzeko erakundeekin ere.

Azkenik, onuradunaren egoera egiaztatzeko jarduerak eta bere konpromisoen betetze-maila jasotzen dira, bai eta kautelaz bertan behera uzteko edo laguntza-eskubidea galtzeko jarduerak ere.


 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa