(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun bat enpresak, erakundek eta partikularrek bat egin dute “buelta eman nahi diogu” kanpainarekin asteartea, 2012.eko maiatzak 22


Gizarte osoari irekitako ekimenaren helburua krisi ekonomikoa gainditzeko ahaleginak eta ekimenak batzea da


Kanpainaren kartela

`Buelta eman nahi diogu´ kanpainaren kartela.

Ia ehun bat enpresak, erakundek eta partikularrek bat egin dute "buelta eman nahi diogu" kanpainarekin ekimen horren ibilbidearen lehen egunean. Nafarroako Gobernuak eta enpresario nafarrek sustatutako ekimen honen xedea egungo krisi ekonomikoa gainditzeko ahaleginak eta ekimenak batzea da.

Zehazki, gaur eguerdira arte 56k bat egin dute kanpainarekin eta, hala, atzo bat egin zuten kanpainaren sustatzaile diren 37 enpresari batu zazkie. Babes berriak enpresa txiki eta ertainetatik datoz gehienbat eta zerbitzuen sektoreko langile autonomoen aldetik. Beste erakunde batzuek ere bat egin dute, esaterako: Nafarroako Industria Elkartea, Kazetarien Elkartea, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoa eta Lekunberriko Udala.

Bat-egiteak

Bat egin duten zenbaitek ekimenari ekarpenak egin dizkiote, eta haietan "buelta emateko" era partikularrean hartzen ari diren neurrien edo abian dituzten proiektuen berri ematen dute, edo bestela, beren iradokizunak egiten dituzte egoera hobetu dadin. Gogoratuko denez, www.queremosdarlelavuelta.com webgunearen bidez kanpainan parte har daiteke.

Bat-egite berriak, alfabetoaren araberako hurrenkeran, honako hauek izan dira: ABR XXI Estudio Juridico; AFIGG. Gestion Gastos SL; Aguisi-Etxea SL; Alejandra Nicosia; Álvaro Goñi Alegre; Analitics21; Andrea Perez de Zabalza Polite; Arpa aholkularitza-abokatuak; Ático SL Aholkularitza; Nafarroako Industria Elkartea; Nafarroako Kazetarien Elkartea; Lekunberriko Udala; Benessera.com; Cargo Services Pamplona AS; Urbasa Urederra landetxea; "Castigado contra la pared" blog-a; Cocoworking; Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoa; Miravalles-El Redín ikastetxea; Conasa; Discom. Telekomunikazio Sareak; Dunya Fashion; Endo Comunicacion SL, Reyno de Navarra Conor Sese txirrindularitza-taldea; Francisco Paredes Pérez, Varazdin Fundazioa, Laneratzeko Adecco Fundazioa, Gap´s, Navarra SL Aholkularitza eta Kontrol Taldea; Gesinor Taldea; Inerzia Taldea ; Ikanos Aholkulariak SL; Inthemiddle; Irumold SL; Javier Iribarren Goñi; Leku Ona jatetxea eta landako apartahotela; Liquen Arquitectura; Madergia; Mapfre AS; Maria Puy Escobar; Maria Rosa Domínguez; Mercedes Corretgé Arrastia; Komunikaziorako Miscelánea Acciones; Nasei Ingeniaritza SL; Naxan Export SL; NC encomunicacion; Negocios en Navarra; Sat Bikain; Zerbitzuak& kudeaketa; Sofeven SL; Stands Navarra SL; Tamara Ros; Teófilo Asensio Tamames; Tesincor SL; Tomás Aranguren Erdozain eta Acme Garraioak.

Gizarteari zabaldutako ekimena

"Buelta eman nahi diogu" kanpaina gizarte osoari zabaldutako ekimena da, eta haren helburua da gizarteaz jabetzen ari den "ezkortasun, tristura eta paralisi" egoerari buelta emateko ahalegin, baliabide eta ekimenak batzea. Horregatik, Nafarroako Gobernuak eta enpresa sustatzaileek herritar, langile,enpresario, elkarte eta hainbat eragile soziali gonbita luzatzen diete abian jartzen dituzten ekimen guztietan izan daitezen eta haiek parteka ditzaten Nafarroako ekonomiaren eta enpleguaren susperraldirako oinarriak jartzen ahalegintzeko. Ekimen honen helburua da herritar nafar guztiek krisialditik ateratzeko lur honetan egiten ari diren lan guztiaren bozgorailu bihurtzea, eta gizarte osoaren aurrean eredugarri izan daitezen.

Ekimena, gainera, arlo publiko eta pribatuaren artean lotura horiek estutzeko asmoz sortu da, krisiaren aurkako neurriak hartzeko guztiok konpromisoa har dezagun, eta egoerari buelta ematea bilatzen duten proiektu nahiz ekimen berrien bultzatzaile izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa