(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Sakanako enpresariekin bildu da asteazkena, 2012.eko maiatzak 23


Bilerak, Sakanako Enpresarien Elkarteak antolatua, eskualdeko jarduera ekonomia dinamizatzeko oinarriak jarri nahi ditu


Barcina Lehendakariak Sakanako enpresariekin izandako bilera

Barcina Lehendakariak eta Goicoechea kontseilariak Sakanako enpresariekin egindako bilera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bilera izan du gaur Sakanako 11 enpresarirekin eskualdeko garanpen ekonomiko eta soziala sustatzeko. Bilera Sakanako Enpresarien Elkarteak antolatu du eta bertan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea ere izan da.

Inguruko industria sektoreak pairatzen duen egoera zailaz hitz egin da bilkuran. Sakanako Enpresarien Elkarteak adierazi duenez, bailarak azken 5 urtetan bere industria sarearen %15-a galdu du eta %22 inguruko langabezia tasa dauka.

Bestalde, Sakanako industria sarea mantentzeko beharra, enpresa egitasmo berriak erakartzeko beharra eta eskualdeko ingurunea hobetzeko beharra azaldu dute enpresariek. Beste neurrien artean, ondorengoak proposatu dituzte: Sakanako enpresa txiki eta ertainei laguntza pertsonalizatua eskaintzea I+Gan egindako inbertsioa handitu eta euren errentagarritasuna hobetzeko, langileen etengabeko prestakuntza eta enpresen internazionalizazioa euren lehiakortasuna hobetzeko. Enpresariek, gainera, bailararen irudia hobetzeko egokitasunaz hitz egin dute, horretarako enpresari, sindikatu eta erakunde publikoen arteko elkarrizketa soziala sustatuz.


Barcina Lehendakariak Sakanako enpresariekin izandako bilera

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria Sakanako enpresariekin bildu dira. ( irudia handitu )

Bileran, ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko abian jarri diren neurriak azaldu dizkie Barcina Lehendakariak enpresariei. Egitasmo honek 33,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du enpleguaren politika aktiboetarako, inbertsio pribatua laguntzeko eta Nafarroarentzat estrategikoak diren proiektuak bizkortzeko.

Lehendakariak nabarmendutako neurrietako bat kontratazio mugagaberako laguntzak dira. 4.800 eurorainoko diru-laguntzak jasotzen ditu langabetuei kontratu mugagabea egiten zaien bakoitzeko edo mugagabean bihurtzen den behin-behineko kontratu bakoitzeko. Neurriak 4,6 milioitako aurrekontua du, 2.000 eta 2.200 lanpostu finantzatzeko. Honez gain, kontrataziorako kenkari fiskalak eta gizarteratzeko errenta jasotzen dutenen kontrataziorako laguntzak jarri dira abian.

Era berean, Nafarroako Gobernuak, hainbat finantza erakunderekin elkarlanean, kreditua errazago emateko abian jarritako ekimenen berri jaso dute enpresariek. Besteak beste, Europako Inbertsio Bankuaren maileguak eta ekintzaileentzako mikrokredituak.

Bileran izan dira Sakanako Enpresarien Elkarteko lehendakari eta Aldakin taldeko jabe Francisco López de Alda; elkarteko lehendakariorde eta Nasipa Dinescon taldeko jabe Miguel Luis Ezquerra; Lacunza Kalor Group-eko zuzendari kudeatzaile José Julián Garciandilla; Embutidos y Patés Arbizu-ko Patxi Goicoechea; TMI-ko Tomás Muñoz; Egain-ko jabe Ignacio Lizarraga; Transportes Guicanbe-ko Javier Zelaia; Cementos Portland Valderribas-ek Olaztin duen lantegiko zuzendari nagusi José Antonio García; Sunsundegui-ko zuzendari nagusi José Ignacio Murillo, Industrial Barranquesa-ko zuzendari naguri Luis Álvarez de Eulate, eta Industrias Barga-ko jabe Juan José Burillo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa