(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak lankidetzarako protokoloak sinatu ditu Alinter Alimentación eta Harivenasa enpresekin Nafarroan bi lantegi berri jartzeko ostirala, 2012.eko maiatzak 25


Bi enpresen artean 49 lanpostu sortuko dira eta 24 milioi euroko inbertsioa egingo dute  


Transcripción textual del video

 

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet prentsaurreko honetan egoteagatik eta agertutako interesagatik. Bertan enpresako bi proiektu berri abian jartzeari buruzko informazioa emango dugu; bata nekazaritza-sektorearen esparruan eta bestea nekazaritzako elikagaien industrian, eta haien lankidetza-protokoloak oraintxe sinatu ditugu Nafarroako Gobernuaren eta Harivenasa eta Alinter Alimentación enpresen artean.

Gaur aurkezten ditugun proiektuak adibide argiak dira, ikusteko nola indarrak batuz, itunak eginez eta helburu komunak bilatuz proiektu garrantzitsuak eta enpresa berriak aurrera atera ditzakegun Komunitate honentzat hain estrategikoak eta funtsezkoak diren sektoreetan, bi proiektu horiek kokatzen diren sektoreetan bezala.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria Alinter Alimentación eta Harivenasa enpresetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak lankidetzarako protokoloak sinatu ditu Alinter Alimentación eta Harivenasa enpresetako ordezkariekin; nekazaritzako elikagaien bi enpresa dira eta lantegi berriak ireki nahi dituzte Funes-en eta Noain-en, hurrenez hurren. Bien artean 49 lanpostu sortuko dira eta 24 milioi euroko inbertsioa egingo dute.

Krisi ekonomikotik irteteko ahaleginak eta ekimenak batzeko xedez Nafarroako Gobernuak sustatutako "Buelta eman nahi diogu" kanpainaren barnean kokatzen den sinadura-ekitaldian, parte hartu dute ere: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea-k; Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel-ek; Alinter Alimentación-eko ordezkari Fernando Orlando-k eta Francesco Rossi-k eta Harivenasako ordezkari Ramón López-ek e Ignacio Zabaleta-k.

Protokoloek Alinter Alimentación eta Harivenasa enpresak abian jartzeari bultzada ematen diote. Berriki, Nafarroako Gobernuak Foru Intereseko Proiektu izendatzeko erabakia hartu zuen eta, horri esker, beharrezko administrazio-izapideak arinduko dira abian jarri ahal izateko. Sinatutako protokoloek Nafarroako Gobernuaren eta bi enpresen arteko lankidetzarako jarraibideak finkatzen dituzte, eta haietan araudian jasotako diru-laguntza eta pizgarri fiskalekin laguntzeko Gobernuaren borondatea ezartzen dira.


Protokoloen sinadura

Barcina Lehendakaria Alinter Alimentación eta Harivenasa enpresekin lankidetzarako protokoloak sinatzen. ( irudia handitu )

Alinter Alimentación, 16 milioiko inbertsioa eta 40 lanposturen sorrera

Alinter Alimentación berriki sortutako enpresa berri bat da, eta saldak, kremak eta saltsak brick eran egiteko lantegi bat sortzeko asmoa du Funes-en.

15.950.000 euroko inbertsioa da eta bi fasetan garatuko da: 9.950.000 euroko lehenengoa 2013ko azken hiruhilekoan abian jarrita izan daiteke, eta 22 lagun kontratuko ziren. Bigarren faseak 6.000.000 euroko inbertsioa eskatzen du, 2015. urte amaierako abian jartzea aurreikusten da eta beste 18 langile kontratatuko ziren.

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du inbertsio horiek gauzatzea ahalbidetzen duten izapideak arintzeko. Gainera, indarrean dagoen laguntzen araudiaren arabera, Alinter Alimentación-ek itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jasoko luke ibilgetu finkoan egindako inbertsioko kostuaren %10eko baliokidea dena, hau da, aurreikuspenen arabera, 1,6 milioi euro ingurukoa. Protokoloan ezartzen da ere, enpresak I+Gerako, energia aurrezteko, enplegua sortzeko eta prestakuntzarako pizgarriak jaso ahal ditzakeela, araudiaren arabera beti ere. Laguntza horiei ohiko pizgarri fiskalak gehitu behar zaizkie egindako inbertsioengatik: % 10 aktibo finko materialetan egindako inbertsioengatik, lursailak kanpoan utzita, urtean kuota likidoaren % 35eko mugarekin egindako inbertsioetarako behin jarduera hasita dagoela.

Harivenasa, nekazaritzako elikagaien proiektu integrala

Harivenasa enpresa Artaxona eta Harivasako nekazaritza-kooperatibak sortu du. Olo-malutak egiteko lantegi bat jarriko du Noaingo udalerrian eta, horretarako, 8.250.476 euroko inbertsioa egin beharko da; kopuru horretatik, 3.500.000 euro enpresa nafarrekin kontratatuko da. Lantegia berria 2012ko ekainean eraikitzen hasiko da, eta 2013ko lehen hiruhilekoan ekoizten hastea aurreikusten da. Lehengaia Artaxonako nekazaritza-kooperatibak emango du, eta 600 hektarea oloko azalera lantzea aurreikusten du.

Enpleguari dagokionez, Noaingo lantegi berriak bederatzi lanpostu sortuko ditu zuzenean eta zonaldean daudenak mantentzen lagunduko du

Gaur sinatutako protokoloan, Nafarroako Gobernuak ere proiektu honi lagundu eta bertan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu du indarrean dagoen legeriaren arabera. Araudi horrek dioenez, Harivenasa-k inbertsioaren kostuaren % 35eko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jaso dezake, 2.887.666 euroren baliokidea dena. Gainera, enpresa pizgarri fiskalez balia daiteke inbertsioagatik, eta hori gauzatu ahalko zen enpresak jarduera hasi arte aktibo finko material berrietan egindako inbertsioen % 10ean, lursailak kanpoan utzita. Jarduera hasi ondoren egiten diren inbertsioengatik % 10eko kenkaria izango du, urtean kuota likidoaren % 35eko mugarekin. Bestalde, enpresak enplegua sortzeagatik eta prestakuntzagatik dauden laguntzak ere jaso ahal izango ditu, bai eta Sozietateen gaineko Zergatik kengarriak diren kenkari fiskalak izateko ere indarrean dagoen araudiaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa