(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak bat egin du Kanpoan dauden Nafarren Egunaren 24. ospakizunarekin larunbata, 2012.eko maiatzak 26


Besteak beste, herri kirolen erakustaldia, zaldi ikuskizuna eta anaitasun bazkaria egin dituzte


Nafarroako Lehendakaria Kanpoan dauden Nafarren Egunera bertaratutakoekin.

Nafarroako Lehendakaria Kanpoan dauden Nafarren Eguneko partaideekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bat egin du gaur Kanpoan dauden Nafarren Egunaren 24. edizioarekin. Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarren urteroko batzarra Ultzaman burutu da aurten. Besteak beste, herri kirolen erakustaldia, artisau azoka, zaldi ikuskizuna eta anaitasun bazkaria egin dituzte.

Ekitaldiok Nafar Etxeen Federazio Nazionalak antolatu ditu Nafarroako Gobernuarekin eta Ultzamako Udalarekin elkarlanean eta bailara osatzen duten hamalau herrialdetako hirutan burutu dira: Arraitz, Larraintzar eta Zenotz.

Bertaratutakoekin izan dira, halaber, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea; Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Rosa Mary Ibáñez; eta Ultzamako alkate Patxi Pérez.


Kanpoan dauden Nafarren Egunaren bazkaria.

Kanpoan dauden Nafarren Eguneko bazkaria. ( irudia handitu )

Egitaraua

Jardunaldia goizeko 10.30etan hasi da Arraitzen Ultzamako Aralar musika eskolak eskainitako trikitixarekin. Ondoren, elizkizuna izan dute, bailarako abesbatzak girotua, eta ospakizunari hasiera ofíziala eman zaio suziriaren jaurtiketarekin. Udalerriko alkate Patxi Pérez-ek piztu du suziria aurten.

Jarraian, mami eta postre dastaketa izan dute eta ondoren Zenotz aldera joan dira zaldi ikuskizuna ikustera.

Anaitasun bazkaria Larraintzarreko frontoian egin dute, herri kantuz eta Buru DJ-aren musikaz girotua. Bazkal ostean, herri kirolen erakustaldia izan dute Álvaro Morrondo eta Pikabearekin, artisau azoka eta Mendi abesbatzak Ultzamako kultur-etxean eskainitako kontzertua.

Kanpoan dauden Nafarren Eguna 1989. urtetik ospatzen da. 24 urte hauetan, ondorengo udalerritan burutu da: Corella, Lizarra, Erriberri, Zangoza, Tutera, Iruña, Baztan, Viana, Lumbier, Azkoien, Erronkari, Tafalla, Agoitz, Lodosa, Los Arcos, Otsagabia, Milagro eta Auritz.

Nafarroako 14 etxe eta elkarte daude Espainian, Asturias, Bartzelona, Burgos, Logroño, Madril, Euskadi (Barakaldo, Bilbo, Gasteiz eta Arrasate), Santander, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragozan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa