(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PLEak Nafarroa buru den mugaz haraindiko lankidetzarako bederatzi proiekturi 10,3 milioi euroko diru laguntza eman die astelehena, 2012.eko ekainak 4


Barcina Lehendakariak ekimen bakoitzeko erakunde-arduradunekin lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditu gaur


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, mugaz haraindiko proiektuen buru diren erakundeez inguratuta. ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) 10.380.000 euro baino gehiago jarriko du Nafarroako erakunde eta enpresak buru diren mugaz haraindiko lankidetzarako bederatzi programatarako. PLEa kudeatzen duen FEDER Europako funtsetik etorritako laguntza horiek proiektuen inbertsio guztiaren (ia 16 milioi eurokoa) % 65 dira.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak, PLEko lehendakari izaeraz, proiektuen erakunde-arduradun bakoitzarekin bederatzi lankidetza-hitzarmen izenpetu ditu gaur, Iruñeko San Bartolomé gotorlekuan egin den ekitaldian.

Ekimenek zerikusia dute besteak beste, turismo-sektorearekin, jarduera ekonomikoaren garapenarekin, ondarearekin, kulturarekin, ikerketa biomedikuarekin, eco-ekonomiarekin, hezkuntzarekin eta IKTen bultzadarekin.


La Presidenta de Navarra y el alcalde de Pamplona suscriben el convenio de colaboración.

Nafarroako Lehendakaria eta Iruñeko alkatea Fortius proiektuaren hitzarmena izenpetzen. ( irudia handitu )

Proiektuen buru dira: Navarra Deporte y Ocio (Transarlas) eta Navarra de Suelo y Vivienda-Nasuvinsa (Zone 31-64) enpresa publikoak, CRANA (Eneco2) Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa eta Miguel Servet (Biomed-Pirineos) fundazio publikoak, Iruñeko Udala (Fortius), Eugiko Kontsejua (Yelmo), Leireko monasterioa (Virila), Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioa (Infomat) eta IKT-ATANA Nafarroako Enpresen Elkartea (Transtic).

Ekitaldian honako ordezkari hauek izan dira: Navarra Deporte y Ocio-ko finantza-zuzendari Ramón Urdiain; Nasuvinsa-ren ordezkari Idoia Madariaga; CRANA fundazioko lehendakari Andrés Eciolaza; Miguel Servet fundazioko zuzendari José María Roig; Iruñeko alkate Enrique Maya; Eugiko Kontzejuko (Esteribar) lehendakari Maite Errea; Leireko monasterioko priore Óscar Jaunsaras; Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioko lehendakari Juan Las Navas eta ATANAko lehendakari Miguel Ángel Latasa. PLEko idazkari nagusi Cristina Arcaya ere bertan izan da.

Erakunde horiek jasoko dituzten laguntzak PLEak kudeatzen duen Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboko (POCTEFA) bigarren deialdiaren barnean daude. Hura Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta EAEko autonomia erkidegoek osatzen dute, Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualde frantsesek eta Andorrak.

 

Proiektuak Transarlasen xedea da, Baretous (Akitania) eta Erronkariko ibarretan eski-jarduera eta mendiko beste jarduera batzuetarako mugaz haraindiko espazio bateratua bat sortzea. Eski-estazioetan jada badiren baliabideen inguruan antolatuta izango da eta elurraz haratago doan eskaintza batekin aberastua. Navarra Deporte y Ocio buru den proiektuak 807.311,20 euroko kostua du, guztira, eta kopuru horretatik 524.752,28 euro FEDER laguntzetatik dator.

Zone 31-64, Pirineo Mendebaldeko jarduera ekonomiko arloetan ikerketa- eta errekuperazio-lanei buruzkoa da. "Ohikoak ez diren" jarduerak arakatu nahi ditu jarduera ekonomikoko arloetan ezagutzaren ekonomian lankidetza, berrikuntza eta parte-hartzearen alde egiteko, eta espazio horiek leku lehiakorragoak izan daitezen. Nasuvinsa da proiektuaren buru eta 1.904.587,06 euroko aurrekontua du; kopuru horretatik 1.237.981,59 euro Europako funtsek ematen du.

Fortiusen xedea da, Pirinioetako mendebaldeko zonaldearen erakargarritasun turistikoa handitzea Iruñea eta Baionako (Akitania) sendotutako ondarea balioan jarriz. Ekintzak elkarrekin antolatuko dira interpretazioaren, artearen, gastronomiaren eta aisialdiaren inguruan eta, gainera, sendotutako ondareari lotutako negozio-ideia berriak bilatuko dira. Iruñeko Udala buru den proiektuak 4.790.067,69 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik 3.113.544 euro FEDER laguntzetatik dator.

Yelmoren helburua da, Eugi eta Banca (Akitania) udalerrien artean dagoen mugaz haraindiko harremana hobetu eta finkatzea bi udalerrien industria-ondarea balioan jarriz eta interes historikoko eta ingurumen-intereseko ibilbide bat sortuz. Eugiko Kontzejua da proiektuaren buru eta 1.135.239,64 euroko aurrekontua du; kopuru horretatik, 737.905,77 euro Europako funtsak jartzen du.

Virilaen helburua Leiren eta Urruñan (Akitania) organoaren garapeneko bi interesgune sortzea da, tresna horren zabalkunderako sare bat sortzeko xedearekin. Leireko monasterioak organo eta kantu gregorianoaren goi-mailako prestakuntza zentro bat izango du, eta Urruñako zentroa hastapenaz eta zabalkundeaz arduratuko da. Leireko monasterioa buru den proiekturako 796.999,96 euro dago, eta kopuru horretatik 518.049,97 euro FEDER Europako funtsak jarri du.

Biomed-Pirineosen helburua da, Pirinioetako mugaz haraindiko espazioan erreferente izango den ikerketa biomedikoaren sare bat sortzea da Europa mailako ikerketa lehiakorren proiektuak sustatzeko. Miguel Servet fundazio publikoa buru den proiektuan, gainera, Midi Pyrénées eskualdeko frantseseko hiru zentrok, EAEko bik eta Aragoi nahiz Errioxako batek parte hartzen dute. 3.084.523,44 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik 2.004.940,23 FEDER Europako funtsak jarri du.

Eneco2ren helburua da, Pirinioetako eskualdean eko-ekonomia sustatzeko tresnak garatzea eta enpresa txiki eta ertainen artean mugaz haraindiko lankidetza garatzea. Kontua lankidetzak sustatzea da, enpresa txiki eta ertainak eta eragileak hauteman eta bereizgarri izatea, tresnak diseinatzea ETE bakoitza eko-ekonomia aldera orienta dadin eta enpesei laguntza eman ahal izateko. CRANA Fundazio Publikoa da proiektuaren buru. 1.379.335,38 euroko aurrekontua du, eta kopuru horretatik 896.568 Europatik dator.

Infomatek bi helburu ditu: alde batetik, Nafarroako Gobernuaren ondareari dagokion Goñi Etxea eraikina zaharberritzea, Pitillas-en dagoena; bestetik, obran emango den prestakuntza ahalbidetuko duen metodologia didaktiko bat ezartzea. Nafarroako Eraikuntzaren Lan Fundazioa buru den proiektua da, 1.193.970 euroko aurrekontua du eta kopuru horretatik 776.080,50 euro Europako funtsek jartzen du.

Transticen helburua da, IKTei bultzada ematen laguntzea, ETEei tresna eta irtenbide onenak hauteman eta zabalduz, IKTen sektoreko irakasleen prestakuntza hobetuz, berrikuntza erraztuz eta mugaz haraindiko truke ekonomikoak areagotzea dakartzan tresnak garatuz. ATNA da proiektuaren buru, 877.234 euroko aurrekontua du eta kopuru horretatik 570.202,10 euro FEDER funtsetatik dator.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa