(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4 milioi euro aurreztu du farmaziako fakturan urteko lehen bost hilabeteetan asteartea, 2012.eko ekainak 19


Oinarri aktiboko errezetak % 70 inguru dira, duela urtebete % 29,2 zirenean


Osasun-zentro bateko barnealdea.

Nafarroako Gobernuak 4,07 milioi euro aurreztu du urteko lehen bost hilabeteetan farmaziako gastuan. Aldi horretan, Osasunbideak 60,6 milioi euroko gastua egin du, iaz aldi berean egin zena baino % 6,29 gutxiago, nahiz eta errezeta-kopuruak % 1,65 gora egin duen.

Aurreikuspenen arabera egiten den aurrezte hori, Nafarroako Gobernuak eta Osasun eta Kontsumo Ministerioak abian jarritako neurriei esker etorri da farmaziako prestazioari eusteko: botiken prezioaren jaitsiera, botikaren erabilera arrazionalizatzeko estrategia (botiken erabilera egokia edo kostu txikiagoko irtenbide terapeutikoaren aukera) edo botika generikoen sustapena eta oinarri aktiboko errezetak.

Horri dagokionez, apirilean oinarri aktiboz emandako errezeten portzentajea % 69,02 izan zen. Urtebete lehenago, portzentajea % 29,23koa zen eta urtarrilean % 17,12koa. Lehen mailako arretan emandako errezetak kontuan hartuta, portzentajea % 72,89ra jaisten da. Aipatu behar da Nafarroan, maiatzean 1,09 milioi errezeta banatu zirela. Generikoak errezeta guztien % 37,7 da, iaz baino 12 puntu gehiago.

Aipatu beharra dago 2010. urtean farmaziako gastua handitzeko joera alderantzikatu zela. Urtea % 2,09ko jaitsierarekin amaitu zen. 2011n, aurreztea % 6,78ra igo zen (8,5 milioi euro).

Neurriak

2010ean eta 2011n, Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Osasunbideak bi arau atera zituzten, eta haiek farmaziako gastua kontrolatzen asko lagundu dute: martxoaren 26ko 4/2010 Errege Dekretuak botika generikoen prezioa jaitsi zuen eta beherapen garrantzitsua ezarri zuen markadun botika zehatz batzuetan; 9/2011 Errege Dekretuak, berriz, zenbait neurri sartu zuen farmaziako prestazioen arloan. Eragin handieneko bat oinarri aktiboko errezetaren derrigorrezkotasuna zen. Nafarroan garatzeko Osasunbideko zuzendari-gerentearen 1936/2011 ebazpena argitaratu zen; haren bidez, nahitaez bete beharreko jarraibideak eman ziren oinarri aktiboko botiken eta izendapen generikoko osasun-produktuen errezetak emateko.

Azken neurri hori 2011ko azaroaren 1ean sartu zen indarrean eta, harrezkero, laborategiek beren borondatez markadun botiken prezioak jaitsi dituzte prezioa txikienera arte; izan ere, Errege Dekretu berriarekin prezio txikienean ez badaude, behar terapeutikoa dagoenean soilik finantzatzen dira. Ebazpenak farmaziako gastuaren beste jaitsiera bat ekarri zuen, 2011ko apiriletik ikusten baitzen 2010eko bigarren hiruhilekoan indarrean sartu ziren zenbait neurriren eragina moteldu egin zela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Farmaziako gastuaren bilakaera
Generikoen bilakaera
Oinarri aktiboko errezetak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa