(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak bi lehendakariorde eta lau kontseilari berri izango dituen Foru Gobernuaren birmoldaketa aurkeztu du
ostirala, 2012.eko ekainak 22


Kargu berriez jabetzeko ekitaldia bihar, larunbata, goizeko 11:00etan egingo da Nafarroako Jauregian


Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina hedabideen aurrean agertu da gaur eguerdian Gobernuaren birmoldaketaren berri emateko. Hala, Lourdes Goicoechea kontseilaria lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria izango da, eta lau kontseilari berri izendatuko dira hutsik gertatzen diren departamentuak betetzeko, bai eta eskumenak berrantolatzeko ere zenbait departamentutan. Sánchez de Muniáin kontseilariak Gobernuko bigarren lehendakariordetza hartuko du.

Barcina Lehendakariak ezagutzera eman dituen izendapen berriak honako hauek dira:

- lehen lehendakariordea eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria: Lourdes Goicoechea Zubelzu.

- Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilaria: Javier Morrás Iturmendi.

- Landa Garapen,  Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria: José Javier Esparza Abaurrea.

- Gizarte Politikako kontseilaria: Jesús Pejenaute Grávalos.

- Sustapeneko kontseilaria: Luis Zarraluqui Ortigosa.

Lehendakariak Nafarroako Aldizkari Ofizialak bihar argitaratuko dituen izendapenen dekretuak sinatuko ditu gaur. Izendapen horiekin Foru Gobernu berria osatuko da, eta bihar ekingo dio bide berriari kargu berriez jabetzeko ekitaldiarekin, hiru kontseilari sozialistek gobernutik irten ondoren eta orain arteko lehendakariorde ekonomiko Álvaro Miranda ordezkatu ondoren.

Yolanda Barcinak, gainera, zuzendari nagusien mailan departamentuen arteko eskumenen berrantolaketaren berri eman du. Hala, lehen lehendakariorde berriak, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuaz gain, bere eskumenei Industriari eta Enpleguari lotutakoak gehituko dizkio; eta Esparza kontseilariak Lourdes Goicoechearen esku jada geratuko ez diren bi arloez arduratuko da, Landa Garapenaz eta Ingurumenaz, Toki Administrazioaz gain, egun Lehendakaritzako Departamentuko titularraren menpean zegoen zuzendaritza nagusia.

Lehendakariak asteazken honetan iragarri zuen moduan, aste honetako Gobernu Bilkuran erabakitako aurrekontuaren doikuntza neurriak eta enplegurako politika aktiboen sustapena azaltzean, kontseilari berriek berehala lan egingo dute beren departamentuetako egitura organikoak osatzeko, unitateak eta zuzendaritzako kideen postuak murrizteko xedearekin, horrek eman beharra duten zerbitzuaren kalitateari eragin gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Javier Morrás Iturmendi-ren biografia
José Javier Esparza Abaurrea-ren biografia
Jesús Pejenaute Grávalos-en biografia
Luis Zarraluqui Ortigosa-ren biografia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa