(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETAren terrorismoak Nafarroan utzitako ondorioen kontaketa “zorrotz eta zehatza” egingo du asteazkena, 2012.eko ekainak 27


Foru Gobernuak gaur eman du ezagutzera Javier Marrodán kazetariak zuzenduko duen proiektu hori, Espainiako Terrorismoko Biktimen Egunaren hirugarren edizioaren ospakizunarekin bat etorriz


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak aurtengo udan ekingo dio, azken mende erdian zehar Nafarroan ETAren terrorismoak utzitako ondorioen berreraikitze "zehatza"-ri. Era horretan, etorkizunean edozein pertsonak liburuan gertakarien "ibilbide oso eta zorrotza" aurkitu ahal izango du.

Nafarroako Gobernuak aurtengo udan ekingo dio, azken mende erdian zehar Nafarroan ETAren terrorismoak utzitako ondorioen berreraikitze "zehatza"-ri. Era horretan, etorkizunean edozein pertsonak liburuan gertakarien "ibilbide oso eta zorrotza" aurkitu ahal izango du.

Kontaketak atentatuei –hildakoekin edo ez– arreta berezia jarriko die, baina beldurrarazteak, mehatxuak, terrorismoaren aurkako erantzun sozialak, hauteskundeen emaitzak edo urte hauetako politika ere aipatuko ditu

Lana, hasiera batean, izaera dibulgatzailea duen liburu batean zehaztuko da, nahiz eta biltzen den materialak ere euskarri ezberdinetan bideoak edo dokumentalak egiteko balio dezakeen.

Bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek gaur eman dio Nafarroako Gobernuari proiektu horren berri, eta Yolanda Barcina Lehendakariak "EAE eta Nafarroaren etorkizuna" izeneko mintegiaren hasierako hitzaldian aurreratu zuena. Mintegi hori San Pablo CEU Fundazio Unibertsitateko Terrorismoko Biktimen Nazioarteko Behatokian antolatu zuen Madrilen, marxoaren 21 eta 22an.

Ekimenak informazio zehatza batuko du, gertakariei itsatsita, izen-abizenekin, eta dagokion testuinguruarekin, ondoren ordenatu eta era erakargarrian editatzeko, azken berrogeita hamar urteetako eguneroko bizimodua nolakoa izan den agerian geratuz. Kronologia zabala izango da, biktimei eta lekukoei egindako elkarrizketa pertsonalak eta gertakari aipagarri guztien argazkiak. Material gaia antolatuko da, nolabaiteko ordena kronologikoari eutsiz.

Javier Marrodán kazetariak koordinatutako taldea

Ikerketa burutzeko lau pertsonaz osatutako talde bat sortuko da. Ia hogei urtez (1988tik 2007ra) Diario de Navarra egunkarian lan egin zuen Javier Marrodán Ciordia kazetaria izango da koordinatzailea. Denbora-tarte horretan terrorismoari eta biktimei lotutako hainbat informazio idatzi zuen. Denbora horretan ETAk Nafarroan izandako historiari buruzko doktoretza-tesia ere egin zuen. Nafarroako terrorismoaren kapitulu bat jasotzen duen liburu baten egilea ere bada: ‘Regreso a Etxarri Aranatz’ ,2004 (`Etxarri-Aranatzera itzulera´, 2004). 2008an, Tomás Caballero fundazioaren aginduz, "40 días rojos" ("40 egun gorri") izeneko erakusketa eta liburua prestatu zituen. ETAk Nafarroan egindako eta heriotzak utzitako atentatuen inguruko ibilbidea dira. Gaur egun, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea da, Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza Proiektuen Departamentuan.

Marrodánekin batera hiru kazetari gaztek lan egingo dute eta kolaborazio zehatzak eskatuko zaizkie iragan hurbileko gertakariak gertutik bizi izan dituzten edo haiei buruz ikertu dutenen pertsonei. Talde hori 2012ko irailaren 1ean hasiko da lanean. Liburuaren edukia (testua eta argazkiak) 2014ko udaberria baino lehen amaituta egongo da.

Kontaketa egiteko, ikerketa egingo duen taldea zenbait iturriz baliatuko da: indarkeria zuzenago pairatu duten pertsona batzuekin elkarrizketak; ETAk Nafarroan egindako hainbat krimeni buruzko epaiak; hemeroteka eta bibliografia; Nafarroan lan egin duten argazkilari profesional gehienek urte hauetan zehar ateratako argazkiak; eta Estatuko Segurtasun Indarrek egindako diligentziak gertakari aipagarria batzuk direla eta (atentatuak, atxiloketak…).

1960ko ekainetik 2010eko urrira arte

Proiektua une historiko batean hasten da, duela berrogeita hamar urtetik lehenengo aldiz, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainian ez dagoenean beste pertsona batzuk hiltzen duen pertsonarik era ezberdin batean pentsatzen dutelako, eta Foru Komunitatearen historia hurbileko kapitulu hori behar bezalako oinarririk gabe itxi ez dadin.

ETAk hil zuen lehen pertsona Begoña Urroz Ibarrola haurra izan zen. Donostiako Amarako geltokian hil zen 1960ko ekainaren 27an, maleta batean ezkutatuta zegoen lehergai batek eztanda egin ondoren. ETAren jarduera kriminalak presio handia jarri zion gizarte nafarrari eta berrogei hildako, hainbat zauritu, kalte material kalkulaezinak… utzi zituen.

Proiektuak azpimarratuko du indarkeria ez dela bonba edo pistoletara mugatu; azpiko edo beldurrarazte publikoa egin zaie ezberdin pentsatzen zutenei udaletan, kultu taldeetan, elkarteetan, ikastetxeetan, bizilagunen komunitateetan, edo herriko jaietan, eta ondorioak izan ditu: iritziak ezkutatzea, bizkartzainek babestuta bizitzea, beldurra… Kontaketak ere gogora ekarriko du 2010eko urriko komunikatura arte, non `indar armatuaren´ amaiera iragartzen zen, ETAk nola estortsio egiten zien enpresario eta profesionalei, enpresarioak nola bahitzen zituen, nola erakundeen funtzionamendua aldatzen zuen eta nola hipotekatzen zuen gizarte oso baten bizikidetza.

Proiektuak aitortzen du "ezinezkoa" dela zenbatzea terrorismoak Nafarroan utzitako kalte pertsonal, sozial eta materialak, baina iritzi du "egokia dela iragan hurbila jasota geratzea denborak edo interesatutako pertsona batzuek eta partzialak direnek, gertatutakoaren larritasuna kentzen hasi baino lehen". "Etorkizuneko herritarrek gogoan izan behar dute urte gehiegitan izan bazirela beraiek pentsatzen ez zuten bezala pentsatzeagatik hiltzea justifikatuta zegoela irizten zutenak. Hainbat eta hainbat pertsonaren heriotzak zentzua izango du, baldin eta bakea oinarri sendoen gainean eraikitzen bada, erailak izan ziren memoria eta idealei traizio egin gabe", defendatzen du Nafarroako Gobernuaren ekimenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa