(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilaria Nekazariaren EBeko Ministro Kontseiluan parte hartzen ari da astelehena, 2012.eko uztailak 16


Esparza kontseilaria Nekazariaren EBeko Ministro Kontseiluan parte hartzen ari da


Esparza sailburuak Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantzako Ministro Kontseiluan parte hartu du, Arias Cañete ministroarekin batera

Arias Cañete ministroa eta Esparza sailburua Dacian Ciolos Nekazaritza komisarioarekin solasean, Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantzako Ministro Kontseiluaren batzarra hasi aurretik ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-k Bruselan parte hartu du gaur Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministro Miguel Arias Cañeterekin batera Europar Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza Ministroen Kontseiluan. Bilkuraren buru Zipreko Nekazaritza, Natura Baliabide eta Ingurumen ministro Sofoclis Aletraris eta EBeko Nekazaritza Komisario Dacian Ciolos izan dira; Ziprek du seihileko honetan Europar Batasuneko lehendakaritza. Foru Komunitateak, berriz, aldi horretan bertan Espainiako Autonomia Erkidegoen ordezkaria da Nekazaritza eta Arrantza Ministro Kontseilu horretan.

Aztertu diren gaien artean, Zipreko lehendakaritza berriak datozen sei hilabeteotarako lan-programaren berri eman du, eta mahai gainean dagoen gai garrantzitsuetako bat Nekazaritza Politika Bateratuaren erreforma da. Espainiaren aldetik, alor horretako eskaera nagusien artean honako hau ageri da: Espainiako nekazaritzaren dibertsitate klimatiko eta produktiboan hartzen diren neurriak hartu ahal izateko malgutasuna; planteamendu horrek Nafarroaren babesa du. Era berean, gure herrialdeak administrazio-kudeaketan sinplifikazio handiagoaren alde egiten du, laguntza-hartzaileentzat burokrazia-zama arintze aldera, eta horren aldekoa da, halaber, Foru Komunitatea.

Europako ministroek ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudiaren Proposamenaren inguruan ere eztabaidatu dute; hura Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bidezko garapen-laguntzari buruzkoa da eta, zehazki, bertan jasotzen diren arriskuak kudeatzeko neurriei buruzkoa. Horri dagokionez, ordezkaritza espainiarrak Espainian jada jarritako nekazaritza-aseguruen sistemaren jarraipenaren alde egin du; izan ere, egungo proposamenak planteatzen duenak baino estaldura-maila handiagoa du.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Araudiaren proposamena, nekazaritza-produktuen Merkatuen Antolaketa Bateratua sortzen duena, merkatuen nahaste-egoeretarako aparteko neurriak jasotzen dituena, Nekazaritza eta Arrantzako Europar Batasunen Ministro Kontseiluan aztertutako beste gaietako bat izan da. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioko proposamenak honako honen aldeko apustua egiten du: neurri horiek muga ez daitezen nekazaritza eta abeltzaintzako produktu zehatz batzuetara, baizik eta era guztietako produktuak estal ditzan.

Testuinguru horretan, esnekien merkatuari buruz eztabaidatu da. Zehazki, pasatzen ari den egoera zaila aipatu da, 2009ko krisiaren antzekoa, prezioen jaitsierak bereizarazten duena eta horrek erregai nahiz pentsuen igoerarekin kontrastatzen du, eta sektorearen defentsan berehala premiazko neurriak hartzea eskatzen du. Espainiako ordezkaritzak bere kezka agertu du, alde batetik, esne-sektoreak bizi duen desoreka handiko egoeragatik, eta bestetik, azken hilabeteotan prezioek izandako jaitsiera-joeragatik. Alde horretatik, Poloniaren eskaera babestu du erreferentziazko prezioak berrazter daitezen, bai eta esportazioen itzulketak aldi baterako berriz sartzea ere.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-rentzat Foru Komunitateak hurrengo hilabeteetan Nekazaritzaren Europar Batasuneko Ministro Kontseiluen parte-hartzeak aukera handia eskaintzen dio, batetik, Europa mailan bertatik bertara Nafarroarentzat garrantzi berezia duen sektore bati buruzko planteamenduak eta eztabaidak entzuteko; bestetik, Espainiako eta Nafarroako nekazari eta abeltzainen eskari eta proposamenak entzunarazteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa