(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak La Carolinaren ohorezko domina jaso du Antso VII erregeak Tolosako Naben batailan izandako parte-hartzeagatik
astelehena, 2012.eko uztailak 16


Goicoechea lehendakariordeak nabarmendu du Nafarroako ezkutuaren kateek zortzigarren urteurrena ospatzen den almohaden aurkako batailaren epika oroitzen dutela


Goicoechea kontseilaria La Carolinaren ohorezko dominarekin Tolosako Naben batailaren VIII. mendeurrenean emandakoa.

Goicoechea kontseilaria La Carolinaren ohorezko dominarekin Tolosako Naben batailaren VIII. mendeurrenean emandakoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Foru Komunitateak La Carolina-ko (Jaen) Udaleko ohorezko domina jaso du gaur goizean Nafarroako Antso VII erregeak Tolosako Naben batailan Miramamolin al Nasir errege almohaderen aurka izandako parte-hartzearen oroimenez. 1212ko uztailaren 16an gertatu zen, duela zortzi mende.

Nafarroako ordezkari moduan ekitaldian lehen lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak parte hartu du; bere diskurtsoan Nafarroako milurteko historia eta bere ezkutuaren kateek Tolosako Nabekin duten lotura sinbolikoa aipatu ditu. Jakina denez, nolabaiteko tradizio batek Foru Komunitatekoaren ezkutua identifikatzen duten kateak almohade erregearen hesia babesten zutenekin lotzen dituzte eta errege nafarrak hartu zuena oldarraldian. Ekintza hori erabakigarria gertatu zen kristauen alderdiak garaipena lor zezan, historialarien arabera.

"Gaur bada inor gure ezkutua Bataila gertatu baino lehenagokoa dela esaten duenik. Han irudikatzen dena ez direla kateak bloka baten barrak baizik edo ezkutuaren errefortzua. Baina gure ezkutuaren jatorria edozein izanda ere, zalantzarik ez dago une jakin batean historiak eta haren ikurrak bat egin nahi izan zutela eta, harrezkero, Nabetako kateak dira gure Foru Komunitatearen iragan historikoa eta egungo errealitatea irudikatzen dituztenak", Goicoechea lehendakariordearen hitzetan; Tolosako Nabei buruz nafarrek gordetzen duten oroimena "gure historiaren eta gure izaeraren elementu aipagarri"-tzat jo du Goicoecheak.

Nafarroako Gobernuko ordezkariak gogora ekarri du "Tolosako Naben batailak Iberiar Penintsulako kristau erreinuen indarrak batzea ekarri zuela, Elizaren babesaz, Errekonkistak aurrera egiteko eta musulmanen menderaldia murrizteko. Bateratze horretan Nafarroak parte hartu zuen Antso VII. Azkarra bere erregearen ekintza heroikoaren bitartez, eta bertan garrantzi erabakigarria izan zuen beste nafar bikain batek: Toledoko artzapezpiku Rodrigo Ximénez de Rada-k eta bataila bultzatzeko Inocencio III.aren buldaren sustatzailea".

Tolosako Naben ospakizunen programak gizalegezko eta izaera militarra izan du, eta bertan zeuden ere: kanpainako meza bat, ohoreen konpainiaren Guzman el Bueno X Infanteriako Brigadaren gerra-bandaren desfilea, bandera igotzea, aire-erakustaldia Ataque I Helikoptero Batailoiaren eskutik eta ohorezko dominak jartzeko ekitaldi instituzionala; domina horiek Nafarroak ez ezik, Gaztela Mantxa eta Aragoiko autonomia erkidegoek ere jaso dituzte; azken horien Erdi Aroko Garai bateko erreinuek ere batailan parte hartu zuten, Defentsa Ministerioa eta Jaengo artzapezpikua.

Tolosako Nabak eta Nafarroa

XIII. mendearen hasieran, Nafarroako erreinua egoera kritiko bat pasatzen ari zen. Iberiar Penintsulako iparraldeko erreinu kristauak etengabeko liskarretan murgilduta zeuden eta Nafarroak bere independentzia babestu nahi zuen ondokoen aurrean; ondoko horiek Gipuzkoa, Araba eta Durangaldeko kontrola kendu zioten. Liskar horiek areagotu egin ziren almohade inperioak hegoaldetik aurrera egin ondoren. Zenbait urtetan, Nafarroak eta Aragoik aldian behin aliantzak bilatuko zituzten Islamarekin Gaztelaren pisuari aurre egiteko, baina musulmanen garaipenek kristauak gurutzada batean batu zituen.

Nafarroako Antso VII.ak arrangurak ahaztu eta erasoan parte hartzea erabaki zuen Gaztela, Aragoi, Portugal era Europako gurutzatuekin batera. 1212ko uztailaren 16an garaipen argia lortu zuten almohaden aurka Tolosako Naben eremuan (Jaen); bertan Nafarroako erregea nabarmendu zen armada kristauaren atzera-egitea saihestuz Miramamolín al-Nasir kalifaren hesiaren aurkako eraso batekin; eraso horrek, hain zuzen, borrokaren geroa erabakita utzi zuen.

"La Batalla"-k ("Bataila"), garai hartan esan zitzaion moduan, Peninsulan musulmanek izandako boterearen gainbeheraren hasiera ekarri zuen. Antso VII.a Azkarraren arrakastak diru-sarrera handiak eman zizkion Nafarroako Koroari eta, horri esker, erreinuaren lurralde-osotasuna finkatu ahal izan zuen; horrekin batera, gaztelarrek eta aragoitarrek okupatutako guneak errekuperatu ahal izan zituen, San Vicente de la Sonsierra eta Burgui, esaterako.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa