(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Iratiko Etxeak inauguratu ditu, zonalderako turismoko erreferentzia-gune berria astelehena, 2012.eko uztailak 23


Eskatutako 2,8 milioi euroko inbertsioa PLEak, Nafarroako Gobernuak eta Salazarko haraneko batzordeak kofinantzatu dute


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Iratiko Etxeen inaugurazio-ekitaldiaren buru izan da gaur goizean Otsagabian (Salazarko harana). Etxe horiek Iratiko oihanean turismo eta ingurumeneko jarduerentzat informazio eta sustapeneko zentro bihurtzeko izango dira; basoko espazio hori 100.000 pertsonak bisitatzen dute urtero eta Europan ondoren kontserbatuta dagoen bigarren pagadi-izeiditzat jotzen da.

Zentro hori eraikitzeko eta haren ingurunea egokitzeko 2.835.434,50 euro inbertitu da. Obrak kofinantzatu dituzte: 2011-2013 biurteko horretan zehar Nafarroa buru den Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) % 65 batean: Nafarroako Gobernuak 918.000 euro jarri du eta gainerako diru-kopurua, Salazarko haraneko batzordeak.

Lehendakariarekin batera inaugurazioan izan dira: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; Jaurrietako alkate eta Salazarko haraneko batzordearen jarduneko lehendakari Jose Angel Cambra; eta Pays de Soule-ko (Frantzia) batzordeko lehendakariorde Bernard Harcoury. Salazar eta Aezkoa haranetako tokiko agintariak ere bertaratu dira.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian gogora ekarri du Nafarroako baso-ondareak zer garrantzi duen eta, bereziki, Iratikoak; gaur inauguratutako ekipamendua "anbizio handiko proiektua dela azpimarratu du balio oso handiko natura-mailako ondare hori balioan jartzeko, helburu bikoitz batekin: eskura dauden baliabideak eta haien erabilera publikoa era ordenatuan kudeatzea, eta zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak eskaintzea, turistaren bisita behar bezalakoa egin dezaten".

Lehendakariak gogora ekarri du ere, Abodiko mendilerroan eta Orbaitzetako Fabrikan jarduerak abian daudela, eta Salazarko haranak egindako eskaerari Gobernuak laguntza emango diola zin egin du Irati natura-parkea izenda dezaten.

Mugaz gaindiko proiektu baten zati diren bi eraikin

Gaur inauguratutako ekipamenduak bi eraikin ditu. Basozainen Etxea izenekoak 921,57 metro ditu, hiru solairutan banatuta dago eta hainbat espazio barnean hartzen ditu ostalaritza-zerbitzurako eta dendarako; goiko solairuan, berriz, kulturako eta dibulgaziozko jarduerak daude (hitzaldiak, erakusketak eta bilkurak). Ukuiluen Etxeak 453,8 metro ditu eta turismo-aktiborako nahiz taldeak hartzeko materialak gordetzeko erabiltzen da. Ingurunean egindako jardueren barnean aparkalekuak handitu dira.

Iratiko Etxeak zonaldearen turismo-garapenerako Salazarko harana eta Pays de Soule (Pirinio Atlantikoetako Departamentua) arteko mugaz haraindiko proiektuaren barnean daude; haren barnean sartzen da ere Soule udalerriko frantseseko eraikinak birgaitzea eta bi eskualdeen arteko lankidetza turismo-produktuaren eta lurralde-kudeaketaren arloan. Proiektu horrek 3,86 milioi euroko aurrekontua du eta % 65ean Feder funts europarrek finantzatzen dute Espainia-Frantzia-Andorra lurralde-lankidetzarako programaren barnean (Poctefa).

Inaugurazio-ekitaldian Otsagabiako Dantzariek emanaldia eskaini dute eta aizkolariek erakustaldi bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa