(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Nafarroako Volkswagenen araztegi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian izan da astelehena, 2012.eko uztailak 23


Eguneko 1.845 turismoren baliokide den ekoizpeneko hondakin-urak garbitzeko ahalmena izango du


Barcina Lehendakaria lehen harria jartzeko unean.

Barcina Lehendakaria araztegiko lehen harri jartzen, Esparza kontseilariaren, Goicoechea lehendakariordearen, Oltza eta Iruñeko alkateen eta Volkswageneko zuzendaritzako kideen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria Yolanda Barcina Nafarroako Volkswagenen araztegi berriaren lehen harria jartzeko ekitaldian izan da. Araztegi horrek eguneko 1.845 turismoren baliokide den ekoizpeneko hondakin-urak garbitzeko ahalmena izango du, egungo instalazioak baino 445 gehiago, 80ko hamarkadan eraiki zena.

Iruñeko Landaben industrialdean dagoen Volkswagen-en fabrikan egindako ekitaldian, honako hauek izan dira, gainera: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza eta Nafarroako Volkswageneko zuzendari nagusi Patrick Danau.


Barcina, Goicoechea eta Danau.

Barcina Lehendakaria, Goicoeceha eta Danauren alboan, ekitaldian zehar. ( irudia handitu )

Instalazioari esker, proiektatutako pintura-tailer berriarekin batera, ur-kontsumoa % 11,3an murriztuko da, isuriak % 20,3an eta energia-kontsumoa, % 15,04 elektrizitate-kontsumoa eta % 20,68 gas naturalarena. Araztegi fisiko-kimikoa da, sektorean daudenen antzekoa, nahiz eta aurrerapen batzuk dituen, nikelarekin hondakin-urak bereizteko tratamendua, esaterako.

Volkswagenen fabrika Nafarroako industria-sareko pieza oso garrantzitsua da. Zuzenean 4.500 pertsonari lan ematen die eta, automobilgintzako sektorean bakarrik, haren inguruan egun bat enpresak lan egiten dute, 8.000 lanpostu inguru sortzen dituztenak. Hau da, haren mende dago, era zuzenean edo zeharka, Nafarroako BPGaren % 4,5.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa