(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Espainiako ontzien gaikako bilketaren buru da osteguna, 2012.eko uztailak 26


Nafar bakoitzak edukiontzi horian estatuko batez bestekoa baino % 76 gehiago sartu zuen eta, urdinean, autonomia erkidegoetako batez bestekoaren bikoitza baino gehiago


Transcripción textual del video

2011. urtean, hurrenez hurren, biztanle bakoitzeko edukiontzi hori eta urdinetan ontzi arin eta paperezko nahiz kartoizko ontzi gehien jaso zituen autonomia erkidegoa izan zen Nafarroa. Ecoembes-ek emandako datuen arabera, nafar bakoitzak batez beste ontzi arinen (plastikozko ontziak, latak, brik-ak) 19,9 kilo sartu zuen edukiontzi horian, Espainiako gainerako lekuetan baino % 76 gehiago. Edukiontzi urdinean sartutako paperezko eta kartoizko ontzien batez bestekoa, berriz, 39,3 kiloko izan zen biztanleko urtean, estatuko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago (% 112).

Hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak.

Hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak.

2011. urtean, hurrenez hurren, biztanle bakoitzeko edukiontzi hori eta urdinetan ontzi arin eta paperezko nahiz kartoizko ontzi gehien jaso zituen autonomia erkidegoa izan zen Nafarroa. Ecoembes-ek emandako datuen arabera, nafar bakoitzak batez beste ontzi arinen (plastikozko ontziak, latak, brik-ak) 19,9 kilo sartu zuen edukiontzi horian, Espainiako gainerako lekuetan baino % 76 gehiago. Edukiontzi urdinean sartutako paperezko eta kartoizko ontzien batez bestekoa, berriz, 39,3 kiloko izan zen biztanleko urtean, estatuko batez bestekoaren bikoitza baino gehiago (% 112).

Nafarroako Ecoembes-en 2011ko Emaitzen Txostenetik ateratako datu horiek gaur aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Nafarroako Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza-k eta Ecoembes-ko korporazioko komunikazio-zuzendari Antonio Barrón-ek.

Txosten horrekin bat etorriz, iaz ontzien 20.983 tona birziklatu ziren Nafarroan dauden gaikako 4 fabriketan (Gongora, Cárcar, Azkoien eta Tutera). Horrek adierazten du Nafarroan ontzien % 69ko birziklapeneko kuota orokorrera heltzen dela, eta zifra horrek estatuko batez bestekoa gainditzen du.

Gainera, nafarrak gero eta gehiago jabetzen dira birziklatzeak zer garrantzi duen eta ingurumena ere zaindu egin behar dela. Hala, Ecoembes-en 2011ko Monitore Azterketaren arabera, herritarren % 95ak ziurtatzen du edukiontzi horian bereizketa egiten duela eta % 96ak edukiontzi urdinean, hau da, Espainia guztian kontzientzia handiena duten herritarrak dira.

Birziklapenarekiko konpromisoa

Guztira, Nafarroan 278 enpresak laguntzen diote ontziak birziklatzeko kateari Puntu Berdea izenekoan parte hartuz; era horretan, merkatuan jartzen dituzten ontziak birzikla daitezke haiek hondakin bihurtzen direnean.

Haietatik, legez prebentzio-plan bat egitera behartuta dauden 59 enpresak egin dute. Horren emaitza da, 153 neurri hartu direla hondakin gutxiago sortze aldera merkatuan ontziratutako produktuak jartzeagatik. Neurri horiek ontzien garrantzia murrizteko hartu dira bereziki, eta baita material birziklatuak erabiltzeko, berrerabilpena handitzeko eta ingurumenean eragin txikiagoa duten ontziak erabiltzeko ere.

Esparza kontseilariak adierazi duenez, "datu horiek adierazten dute inplikatuta dauden eragile guztien konpromisoa (herritarrak, Udalak, Mankomunitateak, enpresak, Nafarroako Gobernua eta Ecoembes) Foru Komunitatean egunez egun `birziklapenaren gizartea´ izenekoa finkatu eta areagotzeko" eta azpimarratu du Nafarroan urte askoan egindako ahaleginaren emaitzak direla.

Ecoembes-ko korporazioko komunikazio-zuzendari Antonio Barrón-ek nabarmendu duenez, birziklapenaren bidez herritarrek gure ingurunea babesteko era aktiboan parte hartzen dute. Alde horretatik, herritarrei gonbita luzatzen die sistema horretan parte hartzen jarrai dezaten, eta gogora ekarri zien "keinu sinple batekin, gaikako bereizketarena, ontziak zabortegi baten buka dezaten ekiditen dela, era horretan energia-kontsumoa murriztuz eta negutegi-efektuko gas-isuriak murriztuz. Gainera, hondakin horiek herritarrentzako produktu erabilgarri berrien lehengai gisa balia daitezke".

Estatu-mailan, ontzien % 68 birziklatzea lortu da, hau da, merkaturatzen diren 10 ontzitatik 7 birziklatzen dira; datu horrek Europako Batzordeak jarritako helburuak nabarmen gainditzen ditu, 13 puntu baino gehiagotan (% 68 % 55aren aurrean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa