(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak % 0,5 egin du behera 2012ko bigarren hiruhilekoan astelehena, 2012.eko uztailak 30


Aldi horretan urteko lehen hiruhilekoan baino jaitsiera txikiagoa izan du, % 0,7koa izan zena


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiaren Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,5 egin du behera 2012ko bigarren hiruhilekoan (lehen hiruhilekoan % -0,7koa izan zen), Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen Nafarroako hiruhilekoko kontabilitate-datuen aurrerapenaren arabera.

Nafarroako ekonomiaren Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,5 egin du behera 2012ko bigarren hiruhilekoan (lehen hiruhilekoan % -0,7koa izan zen), jakinarazi du gaur goizean Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak. Urteko bigarren hiruhileko honen Foru Komunitateko ekonomiaren bilakaeraren berri eman du.

Nafarroaren urte arteko hazkundea % -1,4koa da; Espainiakoa, berriz, % 1,0koa, Nafarroako Estatistika Institutuak gau argitaratu dituen Nafarroako hiruhileko kontabilitate-datuen aurrerapenen arabera.

Bigarren hiruhileko honetan Nafarroako ekonomiak izandako bilakaerari buruzko informazioa eman dio. Goicoechea kontseilariak adierazi duenez, bizitzen ari garen egoera ekonomia oso konplikatua da eta Nafarroako ekonomiaren bilakaerak bizitzen ari garen unea adierazten du. Gainera, aipatu du, "datuek aurtengorako proiektatutako joera berresten dutela, hau da, hiruhilekoen arteko BPGa gutxiago jaitsiko zela eta gehiago jaitsiko zela urte artekoen kasuan urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz".


Krisia hasi zenetiko datuak aztertuz gero, ikusten da Nafarroako Foru Komunitateak hazkunde-datu hobeak dituela, azken hiru hiruhilekoak salbu. Une hauetan, Nafarroako hiruhileko BPGa 2007ko azken hiruhilekoaren antzeko mailetan dago; Espainiakoa, berriz, portzentajeari erreparatuz, 4 puntu azpitik dago.

Goicoechea kontseilariak adierazi duenez, aurkeztutako datuak, beste faktore batzuen artean, barne-eskaera ahuletik datoz eta "gastua osatzen duten guztien ahultasunagatik eta, jakina, bertan beharrezko finkapen fiskalaren ahaleginaren eragina nabaritzen da". Bestalde, azpimarratu du krisiak sektore guztiak zigortzen diharduela eta industria-ekoizpena eta zerbitzuen sektoreko jarduera-indizea kaltetzen ari direla.

Kontseilariak adierazi duenez, "gaur aurkezten dugun datu zehatzetik haratago, zalantzaz betetako egoera batean jarraitzen dugu, errekuperazioari mehatxu egiten dioten arrisku garrantzitsuekin", eta Nazioarteko Moneta Funtsak egindako azken proiekzioak aipatu ditu . Funts horrek 2012rako Espainiarako hazkunde-aurreikuspenak behetik berraztertu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa