(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Castejonetik Cadreitara Prestazio Handien Trenaren eraikuntzarako obra-kontratua sinatu du astelehena, 2012.eko abuztuak 6


Azpi bidegune horrekin hastean, Nafarroako korridorearen %20,75 egikaritzen ariko dira


Obra-kontratuaren izenpetzea

Nagore, Zarraluqui kontseilaria eta Molina, Castejon eta Cadreita arteko obra-kontratuaren sinaduraren unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Acciona Infraestructuras S.A. eta Obras Especiales de Navarra S.A. enpresek osatzen duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (ABEE) Castejon eta Cadreita arteko Prestazio Handien Trena (PHT) eraikitzeko obra-kontratua izenpetu dute gaur. Testua Luis Zarraluqui, Sustapeneko kontseilariak, eta Jaime Molina, Acciona-Obenasa ABEEko kudeatzaileak errubrikatu dute Castejoneko Trenaren Museoan.

Horietaz gain, ekitaldian Ignacio Nagore, Obra Publikoetako zuzendari nagusia, Yolanda Manrique Castejoneko alkatea eta Acciona eta Obenasa enpresetako zuzendaritzako hainbat kide izan dira.

Kontseilariak gogorarazten du Exekutiboak azpi bidegune horren eraikuntza, 6.195 metrokoa, pasa den ekainaren 27ko bilkuran esleitu zuela 28,46 milioi euroren truke, lizitazio-prezioa baino %30 gutxiagoan, eta obrei irailean ekitea aurreikusten dela.

Azpi bidegune hori Nafarroan eraikiko den bigarrena da, pasa den hilean hasi baitziren Cadreita-Alesbes arteko azpi bidegunea eraikitzeko obrak. Horrela, udazkenean, Nafarroan PHTaren eraikuntzari dagokion ibilbide osoaren (69,89 kilometro) %20,75 egikaritzen ariko dira, Sustapen Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren eta ADIFen artean adostutako hitzarmenean jasotzen denaren arabera.


Kontseilaria eta Castejoneko alkatea Castejoneko Trenaren Museoan

Zarraluqui kontseilaria eta Manrique alkatea Castejoneko Trenaren Museoan. ( irudia handitu )

Gaur izenpetutako kontratuak ez du Foru Administrazioko aurrekontu orokorretan inolako gasturik eragingo, interesen ordainketaz soilik arduratuko baita, ez eta zorpetzeko gaitasunean ere, Nafarroako Gobernuaren eta Sustapen Ministerioaren artean sinatutako hitzarmenaren arabera.

Gogoratu behar da proiektu hori Europar Batasunak 2011ko urrian onartu zuen Europa Barneko Trenbideen Oinarrizko Sarearen atal dela, Mediterraneoaren eta Atlantikoaren arteko komunikazioak erraztuko dituen konexioa. Beraz, obra horiei Europa mailan lehentasuna ematen zaie eta Eurokako Erkidegoaren baterako finantzaketa bermatuta du.

Jarduera horretarako aurreikusitako urteko kuota 5 milioi eurokoa da 2012rako, 12,2 milioikoa 2013rako eta 11,1 milioikoa 2014rako.

Trazadura

Castejon eta Cadreita arteko azpi bidegunea Castejoneko udalerrian hasten da eta Cadreita-Alesbes azpi bidegunean amaitzen da. Plataforma UIC nazioarteko zabalera izango duten bi trenbideentzako dimentsionatuta dago, Nafarroako Autopistari (AP-15) paralelo igaroko dena bide horren ekialdetik.

Obra horiek egikaritzeak lurren mugimendu handia (2.000.000 metro kubiko baino gehiagoko indusketak, 1.300.000ko lubetak eta 1.300.000ko hondakindegien eraketa egingo dira) eta hainbat azpiegituren eraikuntza eragingo du, besteak beste, 135 metroko tunel artifiziala, goiko hiru pasabide eta beheko bi pasabide lau landabide eta NA-134 errepidea (Ebro Ardatza) gainditzeko eta Valtierrako eta bere adarretako egungo loturaren aldaketa; horrek seigarren goiko pasabide bat egokitzea esan nahiko luke.

Halaber, plataforma eraikitzeak Red Eléctrica Española-ren (REE) goi-tentsioko linea elektrikoen 1,2 kilometro aldatzera behartzen du eta horrek 4,28 milioi euroko gastu gehigarria eragiten du. Horregatik, Castejon-Cadreita arteko azpi bidegunea eraikitzeko obrak bi fasetan gauzatuko dira. Bigarren fasea birjarpen-lanak amaitzean hasiko dira. Horiek gauzatzeko REE-ak behar duen denbora ez da zenbatuko ABEEak lanak efektiboki bukatzeko duen 28 hilabeteko epean

.

PHTaren Nafarroako korridorea

Castejon eta Iruñeko eskualdearen arteko PHTaren bidegunea bost azpi bidegunetan banatu zela gogorarazi behar da: Lehenengoa, Castejon- Alesbes, era berean, beste bitan banatu zen: Castejon–Cadreita (1-1) eta Cadreita–Alesbes (1-2). Azken hori COMSA S.A.U ABEEari eta Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresari esleitu zitzaien 29.703.040 euroren truke, zeinari ere, lizitazio-prezioaren %30eko murrizketa aplikatzen zitzaion eta 28 hilabeteko egikaritze-epea izango zuen.

Gauzak horrela, egungo datara bitartean, Nafarroako Gobernuak 62,44 milioi euroko obrak esleitu ditu (1.2. azpi bidegunea, 1.1 azpi bidegune eta REE-ren birjarpena) Cadreita-Castejon bidegunearen eraikuntza-proiektuaren aurrekontuaren gain %30eko beherapenarekin.

Nafarroako korridoreko gainerako bideguneei dagokienez, azpimarratu behar da irailetik aurrera ezagutuko dela ‘euskal Y-aren’ konexioarekiko alternatiben azterketa. Bestetik, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) idatzi du Zaragozarekin konektatuko duen bidearen proiektua

.

Salgaien garraioa

PHTaren eraikuntzarekin, Nafarroa Madril eta Europa erdigunearen arteko trenbide-korridore laburrenaren atal izango da eta Frantzian zehar Europako erdigunearekin eta kontinenteko iparraldeko portu nagusiekin lotzen duen ardatzean sartuta egongo da; horrek Nafarroako enpresei nazioartekotzeko eta esportazioen hazkunderako aukerak eskainiko dizkie. Horretaz gain, Nafarroako sare logistikoak eta Foru Komunitatean lanpostu berriak sortuko dituzten industria berrien ezarpena sustatuko duela ere aurreikusten da.

Zentzu horretan Nafarroa nagusiki esportatzailea den komunitatea da. 2011. urtea 2.799,9 milioi euroko merkataritza-saldo positiboaren itxi zuen, eskualdeko BPGd-aren %15a, hain zuzen ere. Foru Komunitatea estaldura-tasarik (esportazioak inportazioen gain) handiena duen Espainiako eskualdea da, zehazki, 152,9.

2011n, Nafarroak Espainiako indar esportatzailearen %3,8ko pisua izan zuen, BPGd-aren arabera dagokionaren (%1,6) bikoitza baino gehiago eta bere salgaien eta zerbitzuen %83,5 Europara esportatu zuen (%75,5 Europar Batasunera eta gainerako %8a integratu gabeko Europako herrialdeetara).

Xedea Europa duten salgaiak PHTen bidez garraiatu daitezke, bai zuzenean herrialde hartzailera edo bai Itsasoz Mediterraneoko nahiz Kantauriko portuekin lotuz.

Nafarroako Gobernuan eskuragarri dauden azken datu horien arabera, Nafarroak ekoizten dituen salgaien %0,68 (331.699 tona) baino ez du esportatzen trenbidez, Espainiaren kasuko %1,01aren edo %17,10eko Europako bataz bestekoaren aurrean.

Bestetik, Nafarroak errepidez garraiatzen du bere salgaien %99,32 (48,2 milioi tona). Azpimarratu behar da Espainian errepide bidezko garraioaren pisua %91,48ra jaitsi dela eta itsas garraioarena %4,29koa dela. Gainerakoa, trenbidez ere garraiatzen dela kontuan hartuta, hegazkin eta hodi bidezkoa da. Europaren kasuan, errepideak hartzen du %72,50a; trenbide bidezko salgaien garraioa aipaturiko %17,10ekoa da; ibaiko garraioa %5,6koa; eta, hodi bidez, %eta 4,8 garraiatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa