(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

22 urteko gazte bat eta adingabeko hiru pertsona hil dira haien autoa Tuterako La Mejanako ubidera erori ondoren ostirala, 2012.eko abuztuak 24


Istripuaren lekuko baten abisua jaso da SOS Nafarroa – 112 telefonoan 23:46an


Vehículo siniestrado

Ezbeharra izandako autoa. ( irudia handitu )

22 urteko gazte bat eta adingabeko hiru pertsona (13, 12 eta 10 urtekoak), guztiak gizonezkoak eta Tuterako herritarrak, hil egin dira bart haien ibilgailua La Mejanako ubidera erori ondoren, Erriberako hiriburuan.

Hildakoak NA-7693 BC matrikuladun Citroen Xantia urdina autoa gidatzen zuen 22 urteko MNE eta autoaren atzeko eserlekuetan zihoazen hiru adingabeak dira. Haietako bi, 13 eta 10 urtekoak, anaiak ziren. Guztiak era auzokoak ziren eta adiskideak.

Istripua Kristoko errepidearen 0,900 kilometro-puntuan gertatu da. Istripuaren lekuko baten abisua jaso da SOS Nafarroa – 112 telefonoan 23:46an

Gorpuak Nafarroako Larrialdietarako Agentziako uretako erreskate-taldeak erreskatatu ditu. Sos Nafarroak ere bidali zituen: ohiko anbulantzia bat eta beste medikalizatu bat, Tuterako suhiltzaileak, psikologo bat familiarrei arreta emateko eta Tuterako udaltzainak.

Hildakoen gorpuak 05:15ak aldera eraman dituzte Iruñeko Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura, eta bertan egingo zaie autopsia. Atestatua Tuterako Instrukzioko 3. Epaitegira igorri da jada. Foruzaingoa ezbeharra zerk eragin zuen ikertzen ari da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa