(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 41.230 eurorekin finantzatuko du ANFASen etxebizitza-zerbitzua asteartea, 2012.eko abuztuak 28


Pejenaute kontseilariak gaur bisitatu du ANFASek adimen-urritasuna duten haur eta gazteentzako nahiz haien anai-arrebentzako antolatutako Iruñeko Hiri Kanpamentua


Pejenaute kontseilaria haurrekin eta ANFASko ordezkariekin solasean ANFASen hiri-kanpamentura egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 41.230 eurorekin finantzatuko du ANFASen etxebizitza-programa. Programa horren helburua adimen-urritasuna duten pertsonei beren etxe propioarenaren ahalik eta etxe antzekoena ematea da, haien beharrei egokituta, beren autonomia eta gaitasunak garatu ahal izateko eta beren ongizate fisiko ongizate emozionala bermatuko diena. Kopuru hori, zehazki, babestutako etxebizitza finantzatzeko izango da Barañainek emandako laguntzarekin.

ANFASek bi etxebizitza-modalitate kudeatzen ditu, bideratuta dauden pertsonen profilaren arabera eta pertsona horiek aurkezten dituzten laguntza-beharren arabera: babestutako etxebizitza Barañainen laguntzekin eta Zangoza nahiz Tafallako babestutako etxebizitzak.

Barañaingo etxebizitzak ostatu, mantenu eta laguntza-zerbitzu etengabeko zerbitzua eskaintzen die adimen-urritasun arina, autonomia-maila handia eta baliabide pertsonalen barietate zabala garatzeko gaitasuna duten pertsonei, bereziki etxeko bizi-eremuan, komunitatearen erabileran eta autodeterminazioan. Etxebizitza hori lau pertsonentzat da eta urtean 365 egunez zabalik izango da.

Zangoza eta Tafallako babestutako etxebizitzek, berriz, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: laguntza, ostatu, mantenu, arreta, etengabeko laguntza eta autonomia pertsonalaren sustapeneko zerbitzuak. Zerbitzu horiek, alde batetik, adimen-urritasuna duten zonaldeko pertsonentzat dira, eta familiako etxean egon ezin direnak baldintza sozio-familiar edo laguntza-baldintza egokiak ez izateagatik; bestetik, adimen- urritasuna izan eta zerbitzu horren beharra duten beste zonalde batzuetako pertsonentzat.

2010eko erdialdera, Tafalla eta Zangozako etxebizitzak ANFAS elkartearen eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren artean izenpetutako kontratuaren bidez finantzatzera pasa ziren.

Kontseilariak ANFASko hiri-kanpamentura egindako bisita

Bestalde, Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute-k ANFASek Iruñean antolatzen duen hiri-kanpamentua bisitatu du gaur goizean uda-garaian adimen-urritasuna duten haur nahiz gazteen familiei lasaialdi bat emateko (Down-en sindromea, Autismoa, Asperger, TEA, TGD, Rett sindromea… eta haien anai-arrebentzat).

Iruñeko hiri-kanpamentua 7 astez luzatuko da uztailean eta abuztuan, Iruñeko Amaiur ikastolaren instalazioetan. Astelehenetik ostiralera burutzen da, 09:00etatik 14:00etara. 8 talde eta 34 parte-hartzaile hartu ditu, eta 4 arduradun profesionalekin, 2 zaintzaile profesionalekin eta 79 boluntariorekin funtzionatu du. Kanpamentuak aisialdiko zenbait jarduera antolatu ditu, haien artean, suhiltzaile-etxera, DYAra, Planetariora, gatz-tailerretara, hatz-pinturaren tailerretara, eskulanen tailerretara, igeriketa eta boloetako jardueretara egindako bisitak.

Iruñeko hiri-kanpamentu horrez gain, ANFASek beste bat antolatu du Baztan/Bidasoan. Bi aste iraun ditu eta uztailean burutu da. ANFASko egoitzan egin da, eta 8 parte-hartzaile izan dira bertan. Halaber, "Udan ere" izeneko 4 asteko beste bi kanpamentu antolatu ditu. Iruñean eta Tuteran egiten dira, biak ala biak 09:00etatik 14:00etara, janari-zerbitzua barne. Adimen-urritasuna edota garapenean atzerapena duten Iruñeko eta Tuterako 25 eta 9 pertsonak parte hartu dute bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa