(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

18 gaztek parte hartzen dute Foru Gobernuak eta Nafarroako Volkswagen-ek sustatutako lanbide-espezializazioko ikastaroetan osteguna, 2012.eko irailak 6


Ikasketa teoriko-praktikoak Landabengo fabrikan egiten dira, eta Alemanian homologatu ahal izango den titulazio ofizial bat lortzeko balioko dute


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria Nafarroako Volkswagen-eko zuzendaritzako kideekin eta programako parte-hartzaileekin. ( irudia handitu )

18 ikaslek parte hartzen dute Foru Gobernuak eta Nafarroako Volkswagen-ek elkarrekin sustatutako lanbide-espezializazioko lehen programan. Espainian aitzindaria den ekimena Landabengo fabrikan egiten da; hala, ikasleek beraien ezagutzak zabal ditzakete ekoizpeneko eta mantentze-laneko munduari aplikatutako azken belaunaldiko teknologiak erabiliz.

1.000 orduak gainditzen dituen prestakuntza teoriko-praktikoa da, alemán estilora, eta Lanbide Heziketako (LH) gradu ondoko titulu ofizial bat lortzeko balioko du, Foru Gobernuak eta Nafarroako Volkswagen-ek emandakoa eta Espainian homologatuta dagoena. Gainera, titulua Alemaniako ziurtagiri-sistemarekin baliozkotzeko aukera eskainiko du, Alemaniako Merkataritza Ganberak deitutako azterketa baten bidez.

Ematen diren espezialitateak honako hauek dira: mekatronika industrialean aditua, automatizazio industrialean aditua eta moldeak mantentzeko eta birdiseinatzeko aditua.

Iragan ekainean bi aldeek izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren barnean sartzen den programa alemanaren irakaskuntzarekin osatzen da. Eskola horiek udan hasi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako ikastaro trinko batekin, eta haren helburua gazte parte-hartzaileen lehiakortasuna eta enplegu-maila hobetzea da.

Hezkuntzako kontseilari José Iribasek, Nafarroako Volkswagen-eko zuzendari nagusi Patrick Danau eta fabrikako Giza Baliabideen zuzendari Carlos Escobar-ekin batera, programan parte-hartzen duten 18 ikasleri egin die bisita.

Gazteak enpresari lotuta daude praktiketako kontratu baten bitartez eta beraien prestakuntza-jarduera garatuko dute Volkswagen Academy-ko eskola teorikoak (iragan martxoan inauguratutako prestakuntza-zentro bat, fabrikako langileen eta kanpoko pertsonen lanbide-beharrak betetzeko) lantegiko hainbat tailerretako praktikekin txandakatuz.

Ikasleak, titulatu berriak diren lanbide-heziketako ikasleak, honako ikastetxe hauetatik datoz: Lizarrako LHItik, Irunberriko Leireko Mendilerroa BHItik, Iruñeko Virgen del Camino LHItik, Iruñeko San Juan BHItik, Tafallako LHItik eta Iruñeko Salestarren zentrotik. Iragan ikasturtean, haiek guztiek beraien prestakuntza-zikloei zegozkien praktikak fabrikan egin zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa