(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

500 pertsona baino gehiagok bisitatu dute urtarriletik Donamariako babes dorrea ostirala, 2012.eko irailak 7


Bisitari kopurua %20 hazi da eraikina Gaztelu eta Gotorlekuen Bidean sartu denetik


Taldeko argazkia

Izaskun Goñi, Sánchez de Muniáin, Raquel Ariztegi eta Carlos Erce Donamariako Dorrearen ondoan. ( irudia handitu )

Donamariako Dorreak 500 bisita baino gehiago izan ditu aurten, iazko epe berean baino %20 gehiago. Igoera honetan eragina izan du eraikina Nafarroako Gaztelu eta Gotorlekuen Bidean sartu izanak.

Bigarren Lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek joan zen ostegunean bisitatu zuen dorrea. Berekin izan ziren Turismoko zuzendari nagusi Carlos Erce, Bertizeko Partzuergoko kudeatzaile Izaskun Goñi eta Hiruak Bat landetxeen elkarteko lehendakari Raquel Ariztegi.

Dorrea bisitatzeko hitzordua eskatu behar da Bertizeko Turismo Partzuergoan: 948 592 323 edo bertiz@consorciobertiz.org. Bisita gidatuak eskaintzen dira eta prezioa bisitari kopuruaren araberakoa da.

1993. urtetik Kultur Intereseko Ondasuna

Donamariako Dorrea Doneztebetik gertu kokatua dago, Iruñatik 50 kilometrotara. 1993. urtean Kultur Intereseko Ondasun aitortu zuten eta 2000 eta 2001. urteetan eraberritua izan zen. 2007. urtetik bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Leinu dorrea, XIV eta XV. mendeen artean eraikitakoa, XVII-XVIII. mendeetan handitua izan zen. Jabetza pribatua du: 1745. urte arte Joaquín de Ursuaren ondasuna izan zen. Ondoren, Luis de Donamaria eta Barrot kondearena. Azken honek egungo jabeei saldu zien eraikina XIX. mendearen erdialdean.

“Taulen etxea” izenarekin ezagutzen den dorre honek oin angeluzuzena eta lau solairu dauzka. Behekoak harrizkoak dira, harlanduzko hormekin eraikitakoak. Gaineko egitura haritz egurrezkoa da, Erdi Aroko tradizioarekin eginikoa. Jatorrizko hainbat lehio eta ate mantentzen ditu eta sabaia, gangatila egiturakoa, XVIII. mendekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa