(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2015era arte luzatuko den itxaronzerrendako kudeaketa-plan bat ezarri du astelehena, 2012.eko irailak 10


Eredu berriak neurri-sorta bat barnean hartzen du ohiko jardueraren esparruan aurre egiteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Osasun Zerbitzuak (NOZ) "Itxaronzerrendako Kudeaketa eta Lehentasunezko Kudeaketa Plan" bat abian jarri du, zerrendak murrizteko xede duen estrategia zerbitzuen eskaintza hobetzeko eta eskaria kontrolatzeko eta, hala, 2010. urtean zeuden antzeko mailetan lehenbailehen egonkortu daitezen.

Ebakuntza-gela.

Ebakuntza-gela.

Nafarroako Osasun Zerbitzuak (NOZ) "Itxaronzerrendako Kudeaketa eta Lehentasunezko Kudeaketa Plan" bat abian jarri du, zerrendak murrizteko xede duen estrategia zerbitzuen eskaintza hobetzeko eta eskaria kontrolatzeko eta, hala, 2010. urtean zeuden antzeko mailetan lehenbailehen egonkortu daitezen.

Osasun kontseilari Marta Vera-k eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari-gerente Ángel Sanz-ek prentsaurrekoan eman dute plan horren edukiaren berri, eta aurreko ereduaren aurrean (`peonadak´ izenekoetan oinarrituta), ikuspegi integral bat hartzen du, baliabideen eskaintzarako neurriak ez ezik eraginkortasuna hobetzea eta eskariaren berrantolaketa dakartzaten neurriekin.

Zehazki, estrategia berria lau neurri-motatan oinarritzen da: laguntza-zerbitzuen eskaintzaren hobekuntza; kudeaketaren eraginkortasun handiagoa; laguntza-eskaeraren antolamendua; eta herritarren informazioa eta erantzukizun partekatua hobetzea. Lau lerro horiek hamaika proiektutan zehazten dira, eta haien zati handiena 2012ko irailaren eta 2013ko urtarrilaren artean inplementatzen da. Kronograma 2015a arte luzatzen da.

Haien artean nabarmentzen dira, alde batetik, enplegatu publikoei lanaldia zabaltzetik sortutako laguntza-jarduera handiagoa, praktikan lana egun batzuetan arratsaldez izatea ekarriko duena (2012ko eguneko 10 minutuak biltzea); bestetik, zentroetako ordutegiak berrantolatzea Arreta Espezializatuaren eta Etengabeko eta Premiazko Arreta hobetzeko planaren barnean.

Gainera, NOZak itxaroteko helburuak finkatuko ditu ospitale gune bakoitzerako Lehen Arretan eskaera handiena duten espezialitateen kanpo-kontsultetan, proba osagarrietan eta kuantitatiboki eta kualitatiboki garrantzitsuenak diren prozesuen kirurgia-operazioetan

Halaber, NOZaren barnean itxarote garrantzitsuenak dituen kirurgia-prozesu zenbaitetan itxaroten ari diren pazienteen lehentasunezko prozesu bat hasiko da, osasun-langileen parte-hartzearekin (kirurgia ortopedikoa eta traumatologia, kirurgia orokorra eta oftalmologia).

Kudeaketaren eraginkortasuna

Nafarroako Osasun Zerbitzuak ere bertako laguntza-zerbitzuek garatutako jardueraren ebaluazio-programa bat abian jarri behar du, ospitale bakoitzeko kanpo-kontsulten eta kirurgia-operazioen itxaronzerrenden bilakaera txarrena dutenetan bereziki.

Gainera, hobekuntza-batzordeak berriz aktibatuko dira (traumatologia eta ortopedia, alergologia, digestiboa, neumologia, neurologia eta oftalmologia) pazienteen desbideratzearen irizpide klinikoak berriz aztertzeko; kirurgia-prozesuak berriz aztertzeko mediku-irizpideen arabera eta Lehen Mailakoak- Espezializatuak (presentzialak ez direnak) diren sail arteko kontsultak garatzeko

Planak bilatzen duen xede nagusia da, administrazio-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzea, itxaronzerrendak jarraitzea eta zaintzea. Horretarako, NOZeko itxaronzerrendan dauden Pazienteen Erregistro Orokorra sortuko da, kanpo-kontsultsen eskaera eta itxoiteetarako informazio-sistema bakar eta komuna, proba diagnostikoak eta terapeutikoak eta kirurgia-ebakuntzak. Erabilera Eskuliburu batek pazienteak sailkatzeko irizpideen inguruan orientatuko die (lehentasun-mota, pazienteen gutxieneko datuak, atzeratzeko arrazoiak, erabiltzaileen betebeharrak…), Gainera, informazio-teknologiei esker, osasun-sistema publikoko zentro guztien itxaronzerrendei buruzko informazioa emango zaie herritarrei.

Halaber, "Gehieneko Itxarote Bermeen Egiaztapena"-ren protokoloa garatuko da, Itxarote Bermeen Legeak eskatutakoa betez. NOZak itxaronzerrendan dauden paziente guztiak berraztertu ditu (131), zerrendan dauden denboraren arabera (180 egunetik gora), Gehieneko Itxarote Bermeez baliatu daitezkeen haiek hautemateko. Pertsona horiek sare publikoan operatzea lehenetsiko dira edo kontzertatutako beste batzuetara bidaliko dira lehenbailehen arreta eman diezaieten.

Zerrendetatik kanpo abisua ez pasatzeagatik

Kontseilariak herritarren erantzukizun partekatua eskatu du osasun-baliabideen erabilera egokian, eta ohartarazi du NOZak itxaronzerrendatik at utziko dituela, justifikatu gabeko arrazoirik gabe eta aurrez inolako abisurik pasa gabe finkatutako hitzorduetara azaltzen ez diren pertsonak.

Horren arrazoia da, 2011n mediku espezialistarekin hitzordua zuten 44.495 pertsonak ez zirela kontsultara joan, egunean 150 pertsona batez beste eta Nafarroako Ospitale Guneko Arreta Espezializatuko Kontsultetan iaz izan ziren hitzorduen % 15,5.

Proba diagnostiko bat egitera joan behar zuten pertsonen jokabidea apur bat hobea izan zen baina, hala ere, 3.256 pertsona ez ziren hitzordura agertu, hau da, Ospitale Guneko proba diagnostikoen hitzorduen % 2,2. Erizaintzan, 2011n zehar 11.420 pertsona ez ziren hitzordura agertu, kopuru guztiaren % 6,9 (165.909), Vera-k azpimarratu duenez. "Nafarroako Osasun Zerbitzutik ahalegin handia egiten ari denez itxaronzerrenda murrizteko, pentsatzen dugu guk, herritarrok ere ahalegin horretan lagundu behar dugula", adierazi du, 17/2010 Foru Legearen arabera.

Kontseilariak gogora ekarri du Itxaronzerrenden Kudeaketa eta Lehentasun Klinikoaren Plana Nafarroako Osasun Arretako eredu berriari atxikitako 25 proiektu estrategikoetako bat dela, eta haren zazpi lerro estrategikoetatik biren barnean sartzen dela, zehazki eskaerari baino beharrari gehiago orientatuta dagoen arreta-eredu bat lortzearen barnean eta eredua arinagoa eta irisgarriagoa denaren barnean.

Ohiko jarduera eta itxaronzerrendak

NOZen gerenteak azaldu duenez, iaz aparteko programak kendu baziren ere (peonadak), NOZa itxaronzerrendak murrizten ari da ohiko jardueraren bidez. Izan ere, uztailean laguntza espezializatuko lehen kontsultarako batezbesteko itxarotea 27 egunetako zen (egun etenda dagoen foru-araudiak gehienez 30 finkatzen zuen), duela urtebete baino 6 gehiago (peonadekin), baina urtarrilean baino 5 egun gutxiago (peonadarik gabe jada). Laguntza espezializatuan, ekaineko batez besteko itxarotea (oporren aurretik) 98 egunetakoa zen, foru-legeriak ezarritako gehieneko 120 egunetako itxarotearen aurrean.

NOZak oraindik ere peonadak kendu izanaren ondoriozko zerrendaren igoera du, baina hura ez da igo ohiko jarduerarekin. Hala, arreta espezializatuak 2012ko lehen seihilekoan lehen bisitako % 2 kontsulta gehiago artatu zituen eta azterketen % 1,3 gehiago; programatutako kirurgia-jardueran, sareak operazioen % 4,7 gehiago egin zuen (igo zen, batez ere, traumatologian eta kirurgia ortopedikoan, kirurgia plastikoan eta kirurgia orokorrean); Osasun Mentalean, itxaronzerrenda % 21,5 murriztu zen. Gainera, lehentasunezko sistemari esker, garrantzi kliniko handieneko prozesuetan itxarotea murrizten ari da: 20 egun gutxiago bihotzeko kirurgiarako (55etik 35era); 9 egun gutxiago kirurgia kardiobaskularrerako (69tik 60ra); eta 8 egun bakarrik onkologiaren kasuan.

Bestalde, Lehen Mailako Arretan Laguntza Espezializaturako desbideratzeak % 10 murriztu dira eta, jakina, ez du itxaronzerrendarik. Horrek esan nahi du gero eta arazo gehiago konpontzen direla laguntza-mailan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
`Itxaronzerrendako Kudeaketa eta Lehentasunezko Kudeaketa Plan´-aren aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa