(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari kontsulta egin dio Nafarroako Lanbide Heziketako campus publikoa Lezkairun jartzeko aukeraren inguruan astelehena, 2012.eko irailak 10


Lursailak 36.000 m2 baino gehiagoko azalera du eta Gobernuari laga zitzaion Mediku Zentro Teknologikoa eraikitzeko


Foru Gobernuko egoitza den Nafarroako jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalari kontsulta egitea erabaki du Arrosadia-Lezkairu 5. industrialdeko 2526 lursailean Nafarroako Lanbide Heziketako campus publikoa jartzeko aukeraren inguruan.

Kontsulta hori egitea gaur goizean erabaki da Iruñeko alkate Enrique Maya-k eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek eta Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k elkarrekin izandako bilkuran. Bilkura horretan Nafarroako Lanbide Heziketako campus publikorako izan daitezkeen kokalekuak aztertu dira, hasiera batean Etxabakoitz-eko lehengo San José Zentroan aurreikusita zegoena, hezkuntzako azpiegitura horren kokalekuari buruz ahalik eta adostasun handiena bilatzeko xedearekin.

Egungo Donapea LHI eta Sanitaria BHI barnean hartzen dituen Lanbide Heziketako campus berria har dezakeen lursaila Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak doan laga zion 2009ko azaroaren 3an Nafarroako Mediku Zentro Teknologikoa eraikitzeko. Udal Plangintzan lursail horretarako aurreikusitako lurzoruaren erabilera irakaskuntza-kultur ekipamendu publikoarena denez, egokia da LHko campus berria jartzeko; beraz, Hitzarmen horren lagapenaren xedean aldaketa bat bakarrik egitea eskatuko zen.

36.095 m2-ko azalera du lursailak, eta eraikitzeko sestra gaineko 64.971 m2-ko sabai-azalerako aukerak eskaintzen ditu eta 21.657 m2-koa sestra azpitik, hau da, etorkizunean zabaltzeko aukerak eskaintzen ditu. Gainera, hiri-sarearen barnean dago eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren inguruan kokatzen da hark eskaintzen duen sinergia-aukerekin. Horri erantsi behar zaio, garraio publikoari egoki lotuta egongo dela eta oinez eta bizikletaz iristeko aukera eskaintzen duela.

Nafarroako Gobernuak San José zentroaren lursaila egokitzat joten badu ere, kontsulta hori Iruñeko Udalari igorri dio, eta bertan, gainera, udalak aurkez dezakeen beste aukerei ateak zabaltzen dizkie.

Proiektu horren helburua da, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionalak (ESTNA) eta Donapea LHIak egun ematen dituen lerroak barneratzen dituen LHko campus publiko bat sustatzea, 1.550 bat ikasle hartuko dituena. Proiektu horren inbertsioaren zati bat Donapea LHIak egun hartzen duen lursaila Mediku Ikerketa Aplikaturako fundazioari (FIMA) egindako salmentarekin ordainduko da. Fundazioak 200 milioi eurotik gora inbertitzea aurreikusten du Donapearen lursailean hiru ikerketa-zentro eraikiz.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa