(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta Óscar Candenco organo-jotzaileak ‘Agur Jesusen ama’ kontzertua aurkeztuko dute Tafallan, Felipe Gorriti musikari nafarraren piezekin osteguna, 2012.eko irailak 13


Larunbat honetan, hilak 15, izango da Santa Maria elizan, Nafarroako Gobernuak antolatutako Organorako XXVIII. Musika Zikloaren barnean


Organorako XXVIII. Musika Zikloak larunbat honetarako, iralak 15, kontzertu bat programatu du Tafallan. David Guindano-k zuzendutako Iruñeko Ganbera Abesbatzak parte hartuko du bertan Óscar Candendo organo-jotzailearekin batera. "Agur, Jesusen Ama" programa interpretatuko dute, Felipe Gorriti konpositore nafarraren obren aukeraketa bat. Emanaldia Tafallako Santa Maria elizan izango da (musikaria bertan organo-jotzaile izan zen) 20:30ean eta doan.

Felipe Gorriti (Uharte-Arakil, 1839-1896) Espainiako organo erromantikoaren izar aipagarrienetako bat izan zen. Iruñean eta Tolosan ikasi zuen eta 1856an inauguratu berri zen organo-eskolan matrikulatu zen Madrilgo Errege Kontserbatorioan; han bertan ere konposizioa ikasi zuen Eslavarekin. 1850ean organo-jotzaile sartu zen Tafallan, eta 1867an Kaperako Maisu eta Tolosako Santa Mariako organo-jotzaile postua lortu zuen. Katalogo zabala du, eta bertatik Misa en Do o el Gran Miserere nabarmendu ditzakegu, organorako bertso-bilduma ezberdinez gain.

Óscar Candendo Zabala (Donostia) Goi Irakasle da Organo, Piano, Klabezin eta Ganbera Musikan. Musika-ikasketak Baiona eta Pabeko kontserbatorioetan egin ditu, Frantziako Tolosako Ecole d’Etudes Musicales Superieures eskolan, Bartzelonan eta Sttugart-eko Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst eskolan.

Europako hainbat hiritan emanaldiak eskaini ditu (Salzburgo, Bordele edo Lisboa) eta lehiaketetan parte hartu du: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian edo "Catedral de León" Nazioarteko Organo Jaialdian.

Kontzertu honetarako Ganberako Abesbatza osatzen dutenak honako hauek dira:

Sopranoak: Beatriz Lorente (sokaburua); María José Gonzalez; Silvia Osés; Pilar del Valle de Lersundi; Amaia Sáez; eta Asun Doiz.

Kontraltoak: Raquel Baztán, Andrea Etxabarren, Laura Álvarez eta Paki Olmo.

Tenoreak: Javier Casalí (sokaburua), Íñigo Casalí (zuzendariordea), Andoni Arcilla eta Luis Rodriguez.

Bassus: Juan López Tabar (atalburua), Aritz Azparren, Silvano Baztán, Javier Iribarren, Juan Gallego eta Julián Irulegui.

Aurrez, eta Felipe Gorriti ospetsuaren inguruan ere, Organo Zikloak ostiral honetarako, hilak 14, mahai-inguru bat programatu du, eta bertan parte hartuko dute: Berta Moreno musikologoak, Oscar Candendo organo-jotzaileak, Jon Magües musikologoak eta David Guindano Ganberako Abesbatzaren zuzendariak. 12:00etan izango da Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan eta sarrera doakoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa