(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Elkarteak Europako Lankidetzaren Eguna ospatu du gaur Iruñean


ostirala, 2012.eko irailak 21


Sánchez de Muniáin-ek ospakizunari amaiera eman dio, mugen desagerpena sinbolizatzeko Gazteluko plazan jarri den domino erraldoiko fitxak bultzatuz


Kontseilaria dominoko fitxa bat bultzatzen.

Midi-Pyrénées-ko kontseilari Michel Pérez, Sánchez de Muniáin kontseilaria eta Andorrako Mugaz Haraindiko Erakundearen zuzendari Pere Roquet. ( irudia handitu )

Ostiral honetan, irailak 21, Europako Lankidetzaren Eguna ospatzen zela eta, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) idazkari nagusi Cristina Arcaya-k ospakizun hau zergatik egin den azaldu du prentsaurrekoan, eta Nafarroako mugaz haraindiko lankidetzaren balantzea egin du Espainia-Frantzia -Andorra arteko Lurralde Lankidetzako 2007-2013 Programaren bidez (POCTEFA).

Nafarroari dagokionez, eta Arcaya-k azaldu duenez, gaur egun Europako lurralde-lankidetzarako 77 programa abian daude. Nafarroak 39 proiektutan parte hartzen du, eta haietatik 22ren buru da. POCTEFAren bitartez, Foru Komunitateak ia 18,5 milioi euro jasotzen ditu (18. 494 000 €) FEDER funtsetatik, prestakuntza, ikerketa, garapena ekonomikoa, garapen turistikoa, natur eta kultur mailako ondarea babestu eta baloratzeko, ingurumena babesteko… lurralde-lankidetzarako proiektuak abian jartzeko.


Ekitaldian izan da ere, Midi-Pyrénées eskualdeko kontseilari Michel Pérez, eta hark lurralde frantseseko lankidetzaren balantzearen berri eman du; Andorrako Mugaz Haraindiko Erakundearen zuzendari Pere Roquet ere bertan izan da, eta azken horrek Andorrak Baionako Tratatuari erakutsitako atxikimenduaren inguruan Frantziak egindako berrespenaren garrantziaz aritu da, PLEaren partzuergoan sartzea ahalbidetzen diona. (Berrespen horren aurretik, Andorrak zenbait neurri onartu zituen, esaterako, iragan urrian mugaz haraindiko lankidetzarako Andorrako Erakundea sortzea; erakunde horren bidez, Estatu hori PLEan sartu zen, nahiz eta, orain, Andorrak bere mihiztadura instituzionala Partzuergoaren barnean duen. Egoera berri hori ere islatuko da 2013-2014 aldian Andorrak bere gain hartuko duen txandakako PLEaren lehendakaritza hartze aldera).

Europako Lankidetzaren Eguna

Bertaratutakoek estreinakoz egiten den ospakizun honen arrazoia zein den argitu dute, eta haren inguruan tokiko 200 ekintzatik gora antolatu dira Europa guztian irailaren 17tik 23rako astean, ekintza-mota askorekin: mugaz haraindiko lasterketak, haur-antzerkiak, naturako eskaladak eta argazki-lehiaketak, besteak beste.

Europako Batzordearekin elkarlanean eta Eskualdeen Batzordearen nahiz Europako Parlamentuaren laguntzarekin INTERACT programak koordinatutako kanpaina horren helburua da, kontinenteko herrialde eta eskualdeen arteko lankidetzaren lorpenak ospatzea. Iragan mendeko 90ko hamarkadaren hasieratik, Europar Batasunak kofinantzatutako 20.000 proiektu baino gehiagok bertako hiritarren bizimodua hobetzen lagundu dute honako era honetan: lanpostuak sortuz, ingurumena babestuz, osasun-zerbitzuak hobetuz, garraioaren edo energiaren zerbitzuak hobetuz.

Dominoari bultzada

Ondoren, 11:30ak aldera, urtemuga hori iragan asteazkenetik ospatzeko egin diren kaleko artearen ekintzei amaiera eman zaie, dominoko pieza erraldoiei bultza eginez; pieza horietan Nafarroako artistak eta graffiti-egileak eta baita POCTEFA programak finantzatutako erakundeetako ordezkariek ere beren iritzia jasota utzi dute askatasun osoz.

Bigarren lehendakariordeak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek fitxei emandako bultzada horrekin (mugen desagerpena sinbolizatzen duen domino efektua sortu du) ospakizun horri amaiera eman zaio.

POCTEFA

POCTEFA du Espainia-Frantzia -Andorra arteko Lurralde Lankidetzako 2007-2013 Programaren akronimoa da. Programa hori komunitateko finantza-laguntzaren laugarren belaunaldia da Espainia-Frantzia eta Andorra artean mugaz haraindiko zonaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala finkatzeko. FEDER aurrekontuak bere laguntza mugaz haraindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumeneko jardueren garapenean oinarritzen du lurralde-mailako garapen iraunkorraren alde estrategia bateratuak eginez. Gainera, programa horrek lagundu behar du herritarrek mugaz haraindiko zonaldea espazio bakar moduan ikus dezaten eta era horretan muga-efektua murrizteko.

Gaur arte, 133 proiektu programatu dira POCTEFA programaren barnean, mugaz haraindiko lurralde guztian. Proiektu horiek ekintzak abian jartzen dituzte lurraldeak jarduera ekonomiko, berrikuntzako edo giza kapitaleko alorrean garatzeko edo lurraldeak, natur zein kultur ondareak balioan jartzeko gaietan. Beste zenbaiten helburua da herritarren bizi-kalitatea hobetzea lurralde-egiturako estrategia bateratuekin. Eta guztiek dute beti garapen iraunkorrarekiko kezka, ingurumeneko baliabideak hobeto babestu eta kudeatzeko.

Pirinioetako Lan Elkartea

2007an, Europako Batzordeak eta Estatuek Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) Espainia-Frantzia -Andorra arteko Lurralde Lankidetzako 2007-2013 Programa (POCTEFA) kudeatzeko arduradun izendatu zuten.

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) 1983an sortu zen Europako Kontseiluaren ekimenez, Europako beste muga batzuetan dauden antzeko mugaz haraindiko egitura bat Pirinioetan eratzeko nahiarekin. PLEak honako alor hauetan jarduten dute berezki: garraioak eta komunikazioak, teknologia berrien ikerketa eta garapena, prestakuntza, kultura, ondarea eta hizkuntz garapena, gazteria, kirolak, turismoa, ingurumena eta garapen iraunkorra.

Esparru horren barnean, PLEa lehen mailako eragilea da Europa mailan mugaz haraindiko lankidetzari dagokionez. Europako programa bat kudeatzen duen Europako mugaz haraindiko lehen erakundea da ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Domino-piezak sortzeko prozesuaren bideoa
POCTEFAri buruzko bideoa
Europako Lankidetzaren Egunari buruzko bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa