(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak mendeko pertsonen zaintzaileei eskainitako argazki-erakusketa inauguratu du ostirala, 2012.eko irailak 21


Erakusketa Iruñeko Misericordia Etxean bisitatu ahalko da urriaren 15a arte


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, erakusketako antolatzaileekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina "8760: el valor de las personas" ("8760:pertsonen balioa") argazki-erakusketaren inaugurazio-ekitaldian izan da gaur eguerdian, mendeko pertsonen zaintzaileei eskainitakoa. Qpea Foroak antolatutako erakusketa Misericordia Erxean bisitatu ahalko da Iruñean urriaren 15a arte. Sarrera doan da 10:00etatik 20:00ak arte.

Erakusketak aitortu nahi du, eguneko 24 ordutan eta, beraz, urteko 8.760 ordutan mendeko pertsonak zaintzeko ardura duten zaintzaile profesionalen eta familiar guztien lana.

Helburua da gizartea sentsibiliza dadila zaintzaileek egiten duten lanaren inguruan, hausnartzea pertsona horientzako laguntza-sistema bat antolatzeko beharraz, haien egoera sozial eta lan-egoeraren berri ematea, dituzten eskaera eta gabezien berri ematea, eta haien lana aitortzea, ostiral honetan, irailak 21, Munduko Alzheimer-aren Eguna ospatzen dela baliatuz, eta zahartze aktiboaren eta belaunaldi arteko elkartasunaren Europako Urtea dela baliatuz.

Barcina Lehendakariak bere ageraldian nabarmendu du Gobernuak mendeko pertsonekin "konpromisoa duela". Qpea Foroak emandako datuen arabera, Nafarroan 25.000 bat direla kalkulatzen da, eta haietatik 9.000 inguruk Alzheimer dutela.

Erakusketa mendeko hamabost pertsonen eta haien zaintzaileen irudiekin osatzen da; Eloy Alonsok ateratako argazkiak dira. Erakusketan ikus daitezke ere: estatistika-informazioa duten bost taula, zaintzailearen dekalogo bat, haien beharren azterketa bat eta etengabe emititzen den 9 minutuko bideo bat.

Erakusketa Qpea Foroak antolatu du. Foro hori irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 2005ean sortu zen eta adin nagusiko pertsonen bizi-kalitatea eta haien familiena hobetzea bilatzen dute ikerketa eta irakaskuntza bultzatuz, diziplina arteko izaerarekin, geriatria-arloan, psikiatria geriatrikoan eta gerontologian.

Erakunde horren ordezkaritzan, ekitaldian izan dira bertako lehendakari Jorge Pla eta lehendakariorde eta erakusketako komisario Rafael Sánchez-Ostiz. Bertan izan dira ere, Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute eta Misericordia Etxeko lehendakariorde Luis Arraiza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa