(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gardentasun eta kontroleko mekanismo berriak sartu ditu kontratu publikoetan asteazkena, 2012.eko irailak 26


Era horretan foru-araudia arlo horri buruzko Europako zuzentarauari egokitzen zaio eta Kontrolerako Batzorde bat sortuko du lizitazio publikoen inguruko erreklamazioak ebazteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du legezko bi testuren aldaketaren aldi bereko izapidea –Kontratu Publikoen eta Toki Administrazioaren foru-legeak– eta haien barnean kontratazio publikoko prozeduren kudeaketa gardenagoa eta bermatzaile baterako neurriak daude.

Nafarroako jauregia.

Nafarroako jauregia.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du legezko bi testuren aldaketaren aldi bereko izapidea –Kontratu Publikoen eta Toki Administrazioaren foru-legeak– eta haien barnean kontratazio publikoko prozeduren kudeaketa gardenagoa eta bermatzaile baterako neurriak daude.

Foru Parlamentuak onartzeko igorriko duen erregulazio berria Nafarroako administrazio publiko guztiei aplikatuko zaie (Nafarroako Gobernua, toki-erakundeak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa…), sozietate publikoak barne, eta funtsean foru-araudira eramaten ditu alor horretako Europako araudi eta jurisprudentzian dauden neurriak, haien artean 2007ko Zuzentarau bat (2007/66/EE).

Araudi-proposamen horren berrikuntzetako bat da publizitate-baldintza berriak administrazioa publikoetan sartzea sozietate publikoei egiten dien enkarguetan (edo aginduak); neurri horiek bideratuta daude sektore pribatuko enpresa eta profesionalek egin ditzaketen enkarguak saiheste aldera.

Alde batetik,administrazio publikoen zuzeneko enkargu horiek sozietate publikoek beren baliabideekin zati handienean egin ditzaketen laguntza eta obretara mugatzen dira. Sozietateek % 100 kapital publikoa izan beharko dute. Eta bestalde, sozietate publiko horiek kontratuen foru-araudiaren mende geratzea sendotzen da, beren erabakiak justifikatzera eta motibatzera behartuz sustatuko dituzten lizitazio publikoetara aurkezten direnen aurrean (administrazioen enkarguetatik sortutakoak, nahiz sozietate publikoen ohiko eginkizunak eta eginkizun propioak kanpora eramatean).

Azkenik, Foru Gobernuak gaur onetsitako proposamenarekin, Nafarroako administrazio publikoen erabakien aurkako baliabide guztiak, sozietate publikoak barne (aurrerantzean erreklamazioak), ez ditu administrazioak berak edo sozietate lizitatzaileak ebatziko (orain lehen auzialdian gertatzen den moduan), Lizitazio Publikoen Kontrolerako Batzorde batek baizik; hark independentzia-berme handiagoak emango ditu adituak diren funtzionarioez osatuta baitago, eta azken horiei epaile eta magistratuen antzeko estatusa emango zaie.

Kontratuen Foru Legearen proiektuak arau gisa kontratuen prebentzioko etetea ezartzen du kontratuen esleipena aurkezten den kasuan, erreklamazio bat aurkezten den kasuan (lehen kautelazko neurri bat zen, eskaera egiten bazen soilik aplikatzen zena, eta orain prozesua geratuko da kexa argitzen den arte) eta 10-15 eguneko epe bat ere ezartzen du, kasuaren arabera, esleipenak indarrean sar daitezen, era horretan auziaren xede izan daitezkeen kontratuak gauza ez daitezen.

Sozietate publikoak: enkarguak eta esleipenak

Nafarroako Gobernuak gaur onetsitako araudi-proposamenen berrikuntza nagusiek honako nobedade hauek eskaintzen dituzte:

- sozietate publikoei egindako enkarguak mugatzea: araudiak mugatzen du, enkargua egiten duen administrazio horren % 100eko kapitala duen sozietate publikoei zuzeneko kontratazioa egitea. Gainera, enkarguen zati handiena beren baliabideekin egikaritu beharko dute. Hau da, zereginak kontratatu ahalko dituzte, baina enkarguaren zati handiena erakunde instrumentalaren kontu geratuko da. Foru Legearen proiektuak justifikatutako salbuespenak zehazten ditu (kostuak hobetzea, egikaritzearen eraginkortasuna, merkatuaren ezagutza berezia, malgutasuna…).

- sozietate publikoei egindako enkarguen publizitatea:
Foru Legearen proiektuak barnean hartzen du administrazio publikoek Internet bidez publizitatea egiteko zer betebehar duen (Nafarroako Kontratazio Ataria) erkidegoaren atalasea gainditzen duten kontratuen enkarguaren aginduetara (4,8 milioi euro obren kasuan eta 200.000 euro horniketa eta laguntzetarako, BEZ kanpo). Era boluntarioan, kopuru txikiagoko enkarguei ere publizitatea egin ahalko zaie. Enkargu horiek merkatu librea kaltetzen dutela irizten duten enpresa eta profesionalek erreklamatzeko hamar egun izango dituzte.

Gainera, administrazioek argitaratu beharko dituzte 50.000 euro (BEZ kanpo) edo gehiagoko kopuruko sozietateen kontratuen esleipenak eta, aldi berean, epe bat irekiko da interesa duten enpresek errekurtsoa egin dezaten. Kasu horretan, enkargua berdin-berdin etengo da harik eta erreklamazioa argitzen den arte.

Indarrean dagoen legeriak ez du behartzen sozietate publikoei emandako enkargu edo esleipenen publizitatea egitera, nahiz eta Nafarroako Gobernuak tresna bat eskuratu zuen, haren arabera Kontratazio Atarian 50.000 euro baino gehiagoko esleipen guztiak argitaratzea ezartzen zuena.

- Sozietate publikoen aldetik zereginak kanporatzeko orduan gardentasun-baldintza handiagoak. Beren erabakia lizitatzaileei –onartu ez edo ukatzen den eskaintzaren hautagaiak- ofizioz nahitaez justifikatu eta motibatu beharko diete, haiek eskaera egiteko beharrik izan gabe. Horrek erraztuko du enpresek egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak jar ditzaten. Kasu horretan, esleipena berehala etengo da, sozietate horiei oro har ezarritako esleipenen sistema aplikatzen baitzaie berme eta gardentasun handiagoak izateko lizitazio nahiz esleipenetan.

Aldaketa horiek praktikan erakunde instrumentalei lizitazio-prozesuen eta aginduen esleipeneko trazabilitatea ahalbidetuko dute; izan ere, administrazio publikoekin egindako kontratu nagusiak ezagutzen utziko die eta aurrera egiteko sozietate publikoek izenpetzen dituzten kontratuak.

Erreklamazioetarako Kontrolerako Batzordea

Nafarroako Lizitazio Publikoen Kontrolerako Batzordea kide anitzeko organoa izango da Foru Komunitateko administrazio publiko guztien erreklamazioak (kontratazio publiko alorrean) era arinean argitzeko, sozietate publikoak barne. Organo horren independentzia sendotzeko helburuarekin, bertako hiru kideek epaile eta magistratuen baliokide den estatusa izango dute (aldaezintasuna, independentzia), eta bateraezintasunen, abstentzio- edo ezezpen-betebeharren mende geratuko dira.

Kontratu Publikoen Foru Legearen erreformak, beraz, 2006an aitzindari-izaeraz Nafarroak ezarri zituen bermeak sendotzen ditu; izan ere, harrezkero Foru Komunitateak ebazpen-organoa du kontratazio publikoaren alorrean. Nafarroako Kontratazio Publikoko Batzordea da, esleipendun boteretik independentea den egitura, eta erreklamazioak bizkor ebazten ditu edozein kontratazio publikoren aurrean haren izaera eta zenbatekoa alde batera utzita.

Batzordeak Nafarroako Kontratazio Publikoko Batzordearen erregulazioa gainditzen du bere kideen independentzia funtzionala ezartzean; haiek Zuzenbideko lizentziatuak edo graduatuak izan beharko dute, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak, Nafarroako toki-erakundeetakoak edo beste erakunde batzuetakoak, Nafarroako Gobernuak izendatutakoak, Toki Erregimeneko Foru Batzordearen aurretiazko txostenaren ondoren, Kontratazio Publikoko Batzordearen Osoko Bilkurak igortzen dion proposamenaren arabera, sei urterako eta berriz aukeratu ahal izango direlarik.

Batzordearen lehendakariak gutxienez 10 urteko lan-esperientzia izan beharko du eta kontratazio publikoan prestakuntza berezia. Kideak ezingo dira aztoratu ematen dituzten iritzi edo erabakiengatik, eta nahastu ahal izango dira soilik, beste arrazoi batzuen artean, izendatuak izan ziren epea amaitzeagatik, dimisioagatik, ezgaitasunatik edo betebeharren ez betetze larriagatik.

Bateraezintasunei dagokienez, ezingo dute Nafarroako Administrazio Publikoen funtsak dituzten administrazio-organotakoak izan;kontratazio publikoko merkatuetan parte hartu; kontratu publikoen enpresa lizitatzaileetan edo esleipendunetan zuzeneko, administrazioko esku-hartzea edo esku-hartze ekonomikoa dakarren zuzendari, gerente, administrari, kontseilari, taldeko bazkide edo beste ezer izatea. Erabaki eta ebazpenak gehiengoan hartuko dira eta berdintasuna badago Lehendakariak erabakiko du. Bozka partikularrak egiteko aukera dago. Kontratazio Publikoko Batzordeko idazkariak Batzordearen idazkari-lanak egingo ditu.

Dauden baliabideak ekonomizatzeko eta gastu publikoa kontrolatzeko helburuarekin, kideek Batzordeak duten beren lana jatorrizko administrazioan duten lanpostuarekin bateragarri egingo dute. Beraz, ez dute lanaldi osoa izango eta dieten bidezko ordainsariak jasoko dituzte.

Erregulazio berria kontratuak eten eta aldatzeko

Bestalde, Foru Legearen proiektuak esleipen-prozesuen prebentzioko etetea arau bihurtzen du. Kontratu baten esleipen-ebazpena ez da eraginkorra izango harik eta jakinarazpenetik 10 egun pasatzen ez diren arte (15 erkidegoaren atalasea baino handiagoko kontratuetan). Esleipena ere etenda geratuko da kontratuaren esleipenaren aurkako erreklamazioa ezartzen bada (eta ez beste egintza batzuen aurka). Etetea amatuko da organo eskudunak aurka-egitea ebazten duen unean. Gainera, etete-aldian zehar kontratuak egiteko debekua finkatzen da errekurtso bat ezartzen bada esleipen-erabakiaren aurka. Horri buruz, baliogabetasunarekin zehatuko da –gehieneko zehapena- finkatutako etete-aldiak ez errespetatzea edo lizitazioak ez argitaratzea nahitaezkoa denean. Halaber, ebazpen-epeak murrizten dira.

Esleipenen gardentasuna sendotzeko xedez, erregulazio berri bat ere ezartzen da kontratuak aldatzeko, honako hau bermatuz: lizitazioaren izaera lehiakorra ez dela indargabetzen, aldatutako kontratua benetan lehiatu zen hura den neurrian. Nolanahi ere, aldaketarako nolabaiteko tartea uzten da, baldin eta lizitazio-iragarkian aurreikusita badago edo ustekabeko egoerak badaude. Edozein kasutan, kontratu-aldaketak ezingo du esleipen-prezioaren aldaketaren % 50a gainditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa