(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak nafar guztientzat “lanpostu duina” eskatu dio Andre Maria Erreginari igandea, 2012.eko irailak 30


Nafarroak Ama Birjinari egindako eskaintza tradizionalean egin du eskaera


Lehendakaria katedralean

Barcina Lehendakaria eta Pérez artzapezpikua zeremoniaren une batean. ( irudia handitu )

“Gure gizarteak arazo larriak jasaten dituen une hauetan”, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Andre Maria Erreginari eskatu dio “gure herrikide guztiek merezi duten lanpostu duina aurki dezaten eta gizarte aurreratu guztiek nahi duten garapen pertsonal eta familiarra lor dezaten”.

Yolanda Barcinak Ama Birjinaren “babesa” eskatu du Nafarroak Andre Maria Erreginari egindako eskaintza tradizionalean, Iruñako katedralean egin den elizkizun batean. Francisco Pérez Iruñako artzapezpikuak eta Tuterako gotzainak eman du meza, katedraleko kabildoarekin batera.

Lehendakariak “eskuzabaltasuna eta solidaritatearen balioak interes alderdikoi eta berekoien gainetik nagusi daitezen” eskatu du, bai eta “itxaropena, adorea eta konfidantza gure ekintzak gida ditzaten eta aurrera egiten lagun diezaguten” ere.

Familiaren alde ere eskatu du “gure gizartearen zutabe funtsezkoa izaten jarrai dezan”; gazteen alde, “bizitasun eta ekimen iturri”; adinduen alde, “merezimenduz eta eskarmentu miresgarriz josiak”; eta gaixotasuna, marjinazioa edo abandonua jasaten dutenen alde “inguruan dituztenen estimu eta maitasunarekin lasaitasuna aurki dezaten”.


Barcina Lehendakaria elizkizuna entzuten

Barcina Lehendakaria elizkizuna entzuten. ( irudia handitu )

Azkenik, guda, gosete, hondamendi natural edo bidegabekerien ondorioz zailtasunak dituzten herrien alde eskatu du “garapenaren eta solidaritatearen bidea aurki dezaten” eta misiolari eta borondatezko lankideez oroitu da “Nafarroa solidario eta unibertsalaren adibide onena eta irudi miresgarriena” baitira.

Andre Maria Erreginari eskaintza

Andre Maria Erreginari eskaintza Nafarroako Gobernuak urtero antolatzen duen ekitaldi ofizialetako bat da. Duela 66 urtetik ospatzen da irailean Iruñako katedralean eta 1946. urteko irailaren 21ean burutu zen Andre Maria Erreginaren koroatze kanonikoa gogora ekartzen du.

Zeremonia eguardiko 12etarako minutu batzuk falta zirela hasi da, Barcina Lehendakaria katedralera iritsi denean, mazolariez, arma erregeaz, aguaziltxoez eta Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Atabalen Bandaz lagundurik, Nafarroako ereserkiaren doinura. Katedraleko kabildoaren ordezkaritza batek harrera egin dio sarreran Lehendakariari eta presbiteroraino lagundu du.

Eskaintzaren unean Barcinak eskaera egin dio Ama Birjinari. Bere hitzak ohi bezala amaitu ditu, hiru aldiz “Nafarroa Andre Maria Erreginaren alde!” esanez. Ondoren, Ama Birjinaren aldeko gurtza mantentzeko ekarpen bat eskaini dio artzapezpikuari, Nafarroako Gorteek XVIII. mendean erabilitako zilarrezko kutxa batean sartuta.

Zeremonia amaitutakoan, Lehendakaria klaustroaren atetik irten da katedraletik, Nafarroako ereserkiaren doinura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa