(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Festa Nazionalaren ekitaldi nagusietan parte hartu du Madrilen ostirala, 2012.eko urriak 12


Desfile militarra eta agintariei harrera Berorren Maiestate Erregea eta Asturiasko Printzeak izan dituzte buru


Urriaren 12ko ekitaldiak

Erregeak Barcina Lehendakaria agurtu du ekitaldiaren hasieran. ( irudia handitu )

Berorren Maiestate Erregea, Berorren Maiestate Erregina, Asturiasko Printze Errege Gorentasunak eta Elena Infanta Errege Gorentasuna Festa Nazionalaren ekitaldien buru izan dira gaur goizean Madrilen. Bertan izan da Yolanda Barcina Lehendakaria Foru Komunitatearen ordezkari gisa.

Lehendakaria Bandera Nazionalaren eta Espainaren alde euren bizitza eman dutenen omenaldian izan da, baita desfile militarrean ere. Ondoren, agintariei eskainitako harreran parte hartu du Erregeen Jauregian.

Goizeko ekitaldia Neptunoko Plazan hasi da Berorren Maiestate Erregeen iritsierarekin. Bertan, Mariano Rajoy Gobernuko lehendakariaren agurra jaso dute, bai eta Pedro Morenés Defentsa Ministroarena, Ignacio González Madrilgo Komunitateko lehendakariarena eta Ana Botella Madrilgo alkatearena ere, beste agintarien artean.

Berorren Maiestate Erregeek ohore militarrak jaso dituzte eta, ostean, agintarien agurra, horien artean Barcina Lehendakariaren. Ondoren, Bandera Nazionala eta Espainiaren alde euren bizitzan eman dutenak omendu dituzte.

Jarraian, lurreko eta aireko desfilea egin da. Carlos V. Enperadorearen plazan (Atocha) hasi eta Colon Plazan amaitu da, Prado Pasealekua, Cánovas del Castillo Plaza eta Recoletos Pasealekua igaro eta gero. Indar Armatuetako 3.000 militar baino gehiagok, 147 ibilgailuk eta 55 aireontzik parte hartu dute.


Urriaren 12ko ekitaldiak

Barcina Lehendakaria Letizia Printzesarekin Erregeen Jauregiko ekitaldian. ( irudia handitu )

Erregeen Jauregian harrera

Ondoren, Madrilgo Erregeen Jauregian, Mariano Rajoy Brey Gobernuko lehendakaria buru izan duen Espainiako gizartearen ordezkaritza bati harrera tradizionala egin dio Errege Familiak.

Lehenbizi lehen agintariak hartu ditu Gasparini Aretoan eta ondoren, Zutabe eta Alabardarien Aretoan, Barcina Lehendakaria agurtu du beste ordezkarien artean.

Harrera ekitaldian, Yolanda Barcinak beste erkidegoetako lehendakariekin eta ekitaldira gonbidatutako gainerako agintari eta pertsonekin solasean egoteko aukera izan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa