(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zientzia Asteak jende guztiarentzako 50 ekintza baino gehiago eskainiko ditu azaroaren 15a arte asteartea, 2012.eko azaroak 6


Yolanda Barcina Lehendakariak zabalkunde eta sustapen zientifikoko ekimen hori inauguratu du gaur Iruñeko Planetarioan


Yolanda Barcina, auto elektriko batean

Barcina Lehendakaria Hiri Inteligentea erakusketako auto elektriko bat probatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XII. Astea inauguratu du gaur goizean. Ekimen hori azaroaren 6tik 15era bitarte ospatuko da eta Nafarroako Gobernuak antolatzen du CEIN eta Iruñeko Planetarioaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin batera.

Planetarioan egindako ekitaldian, Lehendakariarekin batera Hezkuntzako kontseilari José Iribas eta Planetarioko zuzendari Javier Armentia izan dira, besteak beste.

San Cernin eta Rochapea ikastetxeetako ikasleen aurrean, Lehendakariak azpimarratu du zientziak eguneroko bizimoduan zer garrantzia duen eta haurrei animatu die zientifiko bihur daitezen. Alor horretan erakunde publiko eta pribatuen artean beharrezkoa den elkarlanaz ere aritu da, eta gogora ekarri du Nafarroa I+G+Bn pisu handieneko bigarren komunitatea dela.

Aurtengo programak 50 ekintza baino gehiago jasotzen ditu agertoki ezberdinetan era guztietako jendearentzat (eskolakoak, unibertsitatekoak, familiakoak, espezializatua…), eta helburu komun batean oinarrituta: zientzia gizartean sustatzea eta gizarteari hurbiltzea, eta bereziki edizio honetan, hiri inteligentearen kontzeptua eramatea (smart city, ingelesez).


Yolanda Barcina, San Cernin eta Rochapea ikastetxeetako ikasleekin.

Yolanda Barcina, San Cernin eta Rochapea ikastetxeetako ikasleekin. ( irudia handitu )

Aurtengo edizioko asteko ekintza nagusia Órbita inteliCiencia programa da, Iruñeko Planetarioak bereziki hartzen duena eta zenbait ekintza batzen dituena: zientziari lotuta ikasten duten kontzeptuak esperimentatu eta aplikatuko dituzten lehen hezkuntzako nahiz bigarren hezkuntzako ikasleentzako tailerrak, eta baita berrikuntza ere; familientzako ikuskizunak eta tailerrak; "do it yourself" (Zerorrek egin) ekintza, non parte-hartzaileek beren asmakariak landu eta eraikitzen dituzten; edo "Hiri inteligentea" erakusketa, Planetarioan ere.

Gainera, Nafarroako teknologia-zentroetara eta I+Geko zentroetara egindako bisitak barnean hartzen ditu programak, esaterako: CENER, CNTA, CIMA, FIDENA, CEMITEC, INTIA, AIN, Idab, L´Urederra edo NASERTIC. Hala, interesa duten pertsonek beren egunerokoa ezagutu ahalko dute. Ate irekiko jardunaldien programak beste ekintza batzuk ere barnean hartzen ditu, NILSAk sustatutako ibaiaren inguruko ekintza adibidez, edo Nafarroako Unibertsitateko Natur Zientzien museora edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniarien eta Telekomunikazioko Goi Eskola Teknikoko museora egindako bisitak.

Ekintzen katalogoa hainbat gairi buruzko hitzaldi espezializatuekin osatzen da: adimen artifiziala (Nafarroako Ateneok antolatuta), GPSz lagundutako ibilgailu inteligenteak gidatzea (Ribera del Argako BHIak antolatuta), buru eta gizarte-sareak (Dédalo fundazioak antolatuta), material berriak aplikazio elektronikoetarako (CEMITECek antolatuta) edo berrikuntza zabalaren adibideak (EURISek, Nafarroako Gobernuak eta CEINek antolatuta), besteak beste. Aldiz, sortu berri den Zientziaren Adiskideak klubak hiru hitzaldi antolatu ditu Planetarioan aste horren barnean.

"Hiri Inteligente"-ari buruzko erakusketa

"Inteligenteak gara… eta baita gure hiriak ere" da, hain zuzen ere, "Hiri Inteligentea" erakusketak bisitariari helarazten dion lehen mezua. Erakusketa horrek Iruñeko Udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen laguntza du, beste enpresa nahiz erakundeen artean. Hiri inteligenteen azken helburua herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea da eta baliabideen aprobetxamendu hobea sustatzea.

Erakusketaren asmoa adin guztietako jendeari hiri inteligentearen kontzeptua hurbiltzea da lau arlotan bizi ditugun aurrerapenen bidez (mugikortasuna, iraunkortasuna, konektibitatea eta bizi-kalitatea), Nafarroako hiriburuko hurbileko adibideen bitartez, eredu horri erantzuten dion hiria den aldetik.

Mugikortasunaren arloan, joan-etorriak era inteligentean erraztuko dituzten ekimenak erakutsiko dira, adibidez: hiri-garraioa, bizikleta edo partekatutako ibilgailua erabiliz, Iruñeko Udalaren "n-bici" eta "Autoa partekatu" zerbitzuekin. Mugikortasun elektrikoak ere tartea izango du erakusketa horretan, CarSharing Navarra-k esaterako; azken horrek , Iruñeko Udalaren laguntzarekin, auto elektrikoak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du hiriburuan. Bizikleta elektrikoa izango da Bonopark konpainiak aurkeztuko duen proposamena eta Ingeteam enpresak ibilgailu elektrikoak berriz kargatzeko zutoinak erakutsiko ditu. Motor elektriko bat ere ikusi ahal izango da.

Iraunkortasuna da hiri inteligenteen beste ekintza-arlo bat. Alde horretatik, erakusketan bilketa pneumatikoa, birziklapena eta konpostaren berri emango da, Iruñerriko mankomunitateak sustatzen dituen ekimenak, bai eta energia garbien, eraikuntza iraunkorra eta sentsore inteligenteen erabilera ere. Eraikuntza iraunkorraren adibide modura, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER) bere eraikinaren inguruko maketa eta informazioaren berri emango du erakusketan. Eraikin bioklimatikoa da, eta neguan nahiz udan funtzionatzen du.

Hiri inteligenteetako eguneroko bizimoduan aplikatzen diren beste aurrerapen teknologiko batzuk ereduz adierazten dira argiztapen inteligentearen esparruan Luix eta CEMITECen proposamenarekin, edo Jerónimo Ayanz I+G Zentroko proposamenarekin.

Konektibitatea eta bizi-kalitatea

Konektibitatearen arloan, erakusketak Nafarroako hiriburuko wifi espazioak erakusten ditu eta intereseko zenbait aplikazio mugikor proposatzen du hirian bizimodua errazagoa eta dibertigarriagoa egingo dutena. Aplikazio horiek bisitariek erabili ahal izango duten tabletetan deskargatuta egongo dira, eta interesgarriak iruditzen zaizkien beste aplikazio batzuen berri emateko aukera izango dute.

Espazio horretan ere Navarra de Servicios y Tecnologías (Nasertic) izango da. Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, eta konektibitatearen eremuan, herritar guztien onurarako, garatzen duen zerbitzuei buruzko informazioa emango du. Aldiz, Trabajos Catrastales de Navarra-k (Tracasa) hainbat aplikazio erakutsiko du "GIS: errealitate geografikoa hiri inteligentearen oinarri gisa" tituluarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa