(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hamahiru teknologia-zentro lau negozio-sektoretan sartzea planteatzen du
asteazkena, 2012.eko azaroak 7


Teknologia-sarearen eredu berriak zentroen dimentsioa handitzea proposatzen du lehiakortasunean irabazteko 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak teknologia-sarearen eredu berri bat diseinatu du, eta Foru Komunitatean dauden hamalau teknologia-zentroetatik hamahiru sartzen dira sektoreko lau arlo handien inguruan: energia, nekazaritzako elikagaiak, industria eta bioteknologia.

Gobernuak proposatutako antolaketa berria teknologia-zentroen berrantolaketan datza, zentro publiko nahiz pribatuen bat-egiteen, xurgatzeen eta integrazioen aurretiazko prozesu baten ondoren. Hala, bost zentro hartuko dituen sektoreko lau eremu handi eratuko dira.

Teknologia-eredu berria

Teknologia-eredu berria.

Nafarroako Gobernuak teknologia-sarearen eredu berri bat diseinatu du, eta Foru Komunitatean dauden hamalau teknologia-zentroetatik hamahiru sartzen dira sektoreko lau arlo handien inguruan: energia, nekazaritzako elikagaiak, industria eta bioteknologia.

Gobernuak proposatutako antolaketa berria teknologia-zentroen berrantolaketan datza, zentro publiko nahiz pribatuen bat-egiteen, xurgatzeen eta integrazioen aurretiazko prozesu baten ondoren. Hala, bost zentro hartuko dituen sektoreko lau eremu handi eratuko dira.

Energiaren blokearen barnean Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) sartuko da. Nekazaritzako elikagaien arloa hiru zentroen integrazioarekin osatuko da: Teknologia eta Elikagaien Segurtasuneko Zentro Nazionala (CNTA), Lekunberriko Esnekari Erakundea (ILL) eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Estazioa (Evena).

Industriaren blokea honako hauen integrazioarekin osatuta geratuko da: L´Urederra, Automobilgintzako Berrikuntza Teknologikoaren Zentroa (Citean), Fidena, Berrikuntza eta Teknologiaren Diziplina Anitzeko Zentroa (Cemitec), Miguel de Elía Teknologia Zentroa (CTEL), Fidima ingurumeneko I+G+Brako fundazioa eta Nafarroako Industriaren Elkartea (Ain), eta azkenik, laugarren sektorea, biomedikua, CIMA eta CIB medikuntza aplikatuko edo biomedikuko ikerketa zentroen itunak osatuko du.

Agrobioteknologiako institutuak (IdAb)ez du prozesuan parte hartu eta Unibertsitate Publikoari atxikita jarraituko du.

Nafarroako teknologia-sarearen eredu berria diseinatzeko, prozesu guztiaren hasieratik tartean dauden teknologia-zentroen laguntza jaso da, eta haietatik hamarrek proiektua onartu dute beraien erabakitzeko organoen bitartez. Gainerako hirurak Gobernutik proposatu den eredu berria aztertzeko prozesuan daude.

Sare horrek guztiak zerbitzuetako koordinazio-unitatearen laguntza izango du (Europako proiektuetan sartzeko bulegoa, lege-aholkularitza, unibertsitateekin harremanak, zentroen koordinazioa, giza baliabideak, merkatu berriak bilatzea…).

Teknologia-sarearen eredu berriak egun dauden teknologia-zentroen gehiegizko zatikatzeari irtenbidea eman nahi die; horrek estatu- nahiz atzerri-mailan nagusitasuna galtzea dakar eta Europako funtsetarako sarbidea zailtzen du. Nafarroako teknologia-sarearen iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa ziurtatzeko xedearekin, Gobernuak beharrezkotzat jo du hazten ari diren funts europar eta pribatuak bereganatzen lagunduko duten neurriak hartzea, nazionalak nahiz nazioartekoak.

Horrenbestez, berrantolaketa-prozesuaren asmoa zentroen eraginkortasuna eta jarduera handitzea da (garrantzi handiagoko ekimenak, eskaintza integratua, bikoiztasunik gabe, merkataritza-eraginkortasuna…), zerbitzu hobea eman dezaten (sinergiak, espezializazioa, unibertsitateen eta enpresen arteko harreman-eredu berria…) eta eragin ekonomiko eta sozial handiagoa lor dezaten (emaitzen ustiapena eta baterako marka), bai eta enpresa traktoreak sortzen lagun dezaten ere.

Helburuak eta emaitzak

Foru Gobernuaren helburuak, lehenik eta behin, finantzaketa europarra hobetzea da maila pribatuan nahiz publikoan; egun Europatik jasotzen den finantzaketa % 5ekoa da eta datozen bost urteetan % 20koa izango zen.

Bigarrenik, beharrezkotzat jotzen du teknologia-sarearen bikaintasun-maila hobetzea; horrek espezializazio-maila handiagoa ekarriko du eta, hala, zentroak proiektuen buru izan ahalko dira Europa mailan.

Gainera, Gobernuak enpresetarako zerbitzuak hobetzea espero du, zerbitzu integrala eman ahal izango delako. Era horretan, enpresen parte-hartzea handitu nahi da zentroetan.

Laugarrenik, eredu berriak zentroen finantzaketaren iraunkortasuna hobetu nahi du; izan ere, haien dimentsioa handitzean eta lehiakortasuna hobetzean, Europakoa bezalako finantzaketa-iturriak jaso ahal izango dituzte. Alde horretatik, Gobernuaren helburua finantzaketa publiko-pribatuaren portzentajeak aldatzea da, eta % 45-% 55 arteko finantzaketa publiko-pribatuko egungo eredua alde batera utzi eta % 30-% 70 artekora pasatzea, lau urteko epean.

Azkenik, Gobernuak zentroen emaitzen ustiapena hobetzea espero du. Gaur egun, zentro nafarrek patenteen maila ona dute, 7,1 100 langileko; dena den, tasa txikia du oinarri teknologia duten enpresen sorreran. 2011ra arte enpresa horretako sei bakarrik sortu ziren. Patente-tasa bereko beste erreferentzia batzuk 28 sortzeko gai izan dira. Horregatik, Gobernuaren helburua datozen lau urteotan bost enpresa sortzea da, hau da, oinarri teknologikoa duten 20 enpresa berri.

Egungo sistemaren ahuldade eta indarguneak

Teknologia-zentroen sareak 995 langile ditu gaur egun eta 73 milioi euroko diru-sarrerak, % 56 finantzaketa pribatukoa. Berrantolaketak ikertzaileak diren langileei eustea jasotzen du.

I+G+Brako baliabideen geldialdiak bereizarazten duen egungo testuinguru makroekonomikoan, eskualdearen nazioartekotzearen, espezializatzearen eta gaitasunen aldeko apustua egitea beharrezkoa da, Moderna Planaren arabera; edo hazten ari den zentroen arteko lehiakortasuna.

Nafarroa, Madrilen atzetik, I+G+Bra BPG gehiago bideratzen duen Espainiako bigarren autonomia erkidegoa da (% 1,97, 2011n argitaratutako datuen arabera). Nolanahi ere, Foru Gobernuak egindako azterketaren arabera, egungo ereduaren ahuldade nagusiak tamaina txikiko zentroak egotea (bost zentrok milioi bat euro edo gutxiagoko diru-sarrerak dituzten egitura dute) eta masa kritikorik gabeko teknologia-arlo asko (% 40k 10 langile baino gutxiago du) egotea dira. Gainera, arloen zati handienak eskualde-mailan lehiatzen dira (biek bakarrik egiten dute Europan); emaitzak eskasak dira oinarri teknologiko eta patenteen enpresa-sorrerari dagokionez, eta zentroen erdiak gastuak baino diru-sarrera txikiagoak dituzte; edo koordinazio gutxi dago teknologia-plataformetan eta parte-hartzea pisu txikikoa da.

Gainera, egungo sareak presentzia txikia du Europako programetan (lau proiektu baino gutxiago 2008-2011 aldian ehun pertsonako); zenbait zentro aldi berean daude teknologia-plataforma espainiarretan, baina zeregin garrantzitsurik izan gabe eta Europako plataformetan duten presentzia oso zehatza da; emaitzen ustiapena, berriz, ez da esanguratsua.

Aitzitik, estatu- eta nazioarte-mailako ikerketa-taldeak daude teknologia-arloetan; osagarritasuna arlo askotan; kalitatezko ikerketa estrategikoak diren sektoreetako eremu nagusietan; erreferentziazko azpiegiturak; eta zenbait zentroren kanpoko aitorpena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa