(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kalitate Plana abian jarri du Nafarroako Enplegu Zerbitzurako osteguna, 2012.eko azaroak 8


Bere prozedurak eta erabiltzaileentzako arreta hobetzea du helburu


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoak.

Nafarroako Gobernuak Kalitate Plan bat abian jarri du Nafarroako Enplegu Zerbitzurako (NEZ) 2012-2014 aldirako, eta bi helburu ditu: alde batetik, zerbitzu horren erabiltzaileentzako arreta hobetzea, eta bestetik, prozedurak hobetzea eta homogeneizatzea enplegua bultzatzeko eta lanpostu bat eskuratzeko aukera-berdintasuna sustatzera zuzenduta dauden programak kudeatzeko.

Hala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu den Kalitate Plan hori NEZaren Enplegu eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzurako egin da batez ere, eta haren helburua da, enplegua izatea eta enplegu-mailaren hobekuntza sustatzeko balio duten programak diseinatu eta gauzatzea, laneratzeko zailtasun handiena duten pertsonena bereziki. Horretarako, kohesio handiko taldea izango da, prestatua, sormen handikoa eta motibatua, helburu hori era eraginkorrean, sistematikoki eta zorrotz egingo duena. Halaber, planak hura zuzentzen duten balioak jasotzen ditu: gardentasuna, objektibitatea, tratu-berdintasuna eta irisgarritasun globala, eraginkortasuna, eraginkortasuna baliabideak ematean eta kudeaketan, enpatia, sormena, inplikazioa eta konpromisoa, eta parte-hartzea, bai eta hobetzeko ekintzak ere (informazioa bateratzeko sistema bat sortzea eta erabiltzaile-bezeroari arreta emateko prozeduraren eskuliburu ezberdinak lantzea) eta plana neurtzeko adierazleak.

Hobetzeko ekintzen asmoa bateratutako programen informazio-sistema bat sortzea da, arreta presentzialaren, telefonoko arretaren eta arreta telematikoaren protokoloak onartzea, kexa eta iradokizunen sistemak, programa bakoitzeko kudeaketako prozeduraren eskuliburuak, edo erabiltzaileen asebetetze-inkestak. Gainera, planak erabiltzaileentzako arretari atxikitako langileen prestakuntza aurreikusten du, ezintasuna duten pertsonen arretaren beharrak bereziki kontua hartuz.


NEZaren Enplegu eta Aukera Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuak honako programak hauek kudeatzen ditu, esate baterako: enpleguaren zentro bereziak, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak, enpleguaren eskola-tailerrak eta tailerrak, autonomien inbertsioetarako diru-laguntzak edo laguntzak toki-erakundeek egindako kontratazioetan, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa