(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ilazki Martirena Barguilla (Aritu Lore), Moda kategoriaren irabazle Nafarroako Gobernuaren Arte Gaztearen Topaketetan ostirala, 2012.eko azaroak 9


Ostegun gauean lehiaketaren finala ospatu zen Arte Garaikidearen Huarte Zentroan, eta bertan izan zen Barcina Lehendakaria


Desfilea

Barcina Lehendakaria atzo Arte Garaikidearen Huarte Zentroan desfilatu zuten diseinuetako bati begira. ( irudia handitu )

Ilazki Martirena Barguillak(Aritu Lore) irabazi du Nafarroako Gobernuaren Arte Gaztea 2012 Topaketetako Moda kategoria "Une nouvelle vie, où?" izeneko bildumarekin. Era berean, lehiaketako epaimahaiak bi aipamen berezi eman dizkie Jon Miqueo Ezcurdiari, "Succingulum" bildumagatik; eta Josh Waldorf-i, "Únicas" izeneko bildumagatik.

Finala ostegun gauean ospatu zen Arte Garaikidearen Huarte Zentroan zazpi finalisten bildumen desfilearekin; eta ekitaldian izan ziren Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina ere, Lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko Kontseilari Lorudes Goicoechea; Gizarte Politiketako Kontseilari Íñigo Alli; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari gerente Pruden Induráin; eta Gazteriako zuzendariorde nagusi Ängel Ansa.

Atzo desfilean parte hartu zuten Moda kategoriako beste lau finalistak honako hauek dira: Mikel Colás, "Homesick" bildumarekin; Illana González, "Hijos del Sol" bildumarekin; Edurne Oroz, "Street queens" izenekoarekin; eta Irati Buzunariz, "Once upon a time" bildumarekin.

Desfilea osatzeko Alvarnoren datorren udaberri-udako bilduma aurkeztu zen, bideo batean; Edurne Ibañez nafarrak bere modelo adierazgarri eta sarituenak aurkeztu zituen desfile batean; eta Karlota Laspalas iruñearrak instalazio bat aurkeztu zuen, bere bildumetako hainbat jantzi, material grafiko eta objekturekin.

Ekitaldi honen bidez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ezagutzera eman nahi izan ditu moda kalera irten eta gizartean onartua izatea helburu duen adierazpen-modu eta diziplina artistiko gisa ulertzen duten diseinatzaile berriak. Gogoan izan behar da Arte Gaztearen Topaketen 27 lehiaketetan aurtengoa izan dela Moda arte-diziplinen artean sartu duen lehena.


Saria ematen

Ansa Martirenari saria ematen (ezkerretik eskuinera) Alvarno, Miqueo eta Waldorf-en aurrean. ( irudia handitu )

Saria eta epaimahaia

Lehiaketaren oinarriek diotenez, irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, saritutako bere obra hedatu eta sustatzeko edozein ekintzatarako, bai eta prestakuntza eta materialetarako ere.

Epaimahaia osatu zuten Alvarnok (Iruñeko Álvaro Castejón diseinatzaileak eta Arnaud Maillard frantziarrak osatutako bikotea), lehendakari gisa, Edurne Ibáñez diseinatzaile nafarrak, Uxua García moda-kritikariak eta diziplina anitzeko artista Nacho Bañaresek.

Saritutako hiru bildumak

Ilazki Martirenak "Une nouvelle vie, où?" izeneko bilduma aurkeztu zuen, hainbat artisau eta industria teknika desberdin erakutsiz. Hain serioak ez diren egoera informaletarako esku-ehungailua edo kakorratza erabili zuen.

Bestalde, Jon Miqueo Ezcurdiak "Succingulum" bilduman "estetika nordikoa eta kontzeptuala aurkeztu zuen" diseinatzailearen beraren hitzetan,"linea bertikalak, soilak eta testuingururik gabeak erabiliz, eta jantzi, gaza eraginkor eta larru hauskor bilakatutako gerrikoekin".

Azkenean, Josh Waldorf-ek "Únicas" bilduma erakutsi zuen, artisau-lanez zilarrez eta beltzez pintatutako ehunekin sortua. "Bakarra bazara, ez duzu baimenik behar" lemarekin diseinu " nabarmenak, probokatzaileak, sexiak eta egungo gizarteari beldurrik ez diotenak" aurkeztu zituen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa