(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak UGPS parte-hartze publikoari irekiko dio datorren astelehenean, azaroak 19 asteazkena, 2012.eko azaroak 14


Lurralde-antolamenduaren eta gardentasunaren foru-araudi berria aplikatuko zaion udalaz gaineko lehen eragin-plana da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak astelehenean, azaroak 19, Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektorialaren (UGPS) parte-hartze publikoaren prozesua hasiko da Iruñean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta Nafarroako Unibertsitateko hiru ikerketa-zentro jartzeko.

Hilabetez eta abenduaren 19a bitarte, asteazkena, interesa duten pertsonek campusaren kokapenerako hiru aukeren inguruko iradokizunak eta ekarpenak egin ditzakete: San Joséko lursaila, Lezkairuko lursaila eta campusa bi lursailetan banatzea: Donapea LHIa Lezkairun eta Osasun Eskola, San Josén. Laugarren kokapen-proposamena bat planteatzeko aukera ere izango da.

Donapeako automobilgintza-tailerra

Donapea institutuko automobilgintza-tailerra.

Nafarroako Gobernuak astelehenean, azaroak 19, Udalaz Gaineko Eragina duen Plan Sektorialaren (UGPS) parte-hartze publikoaren prozesua hasiko da Iruñean Lanbide Heziketako campus publiko bat sortzeko eta Nafarroako Unibertsitateko hiru ikerketa-zentro jartzeko.

Hilabetez eta abenduaren 19a bitarte, asteazkena, interesa duten pertsonek campusaren kokapenerako hiru aukeren inguruko iradokizunak eta ekarpenak egin ditzakete: San Joséko lursaila, Lezkairuko lursaila eta campusa bi lursailetan banatzea: Donapea LHIa Lezkairun eta Osasun Eskola, San Josén. Laugarren kokapen-proposamena bat planteatzeko aukera ere izango da.

Irizpenek kokapenari buruzko azken erabakia erraztuko dute eta Planaren zati izango den arrazoitutako txosten batean adierazita geratuko dira. Dokumentu hori urtarrilaren 9an argitaratuko da www.participacioncamousFP.navarra.es webgunean eta Sustapen Departamentuko webgunean `LH Campuserakp Plan Sektoriala´ sustapenerako banner-aren bidez, eta gune horiek parte hartzeko prozesua bideratuko dituzte.

Donapeako UGPS, mekanismo berri horretan jasoko duten lurralde-antolamendurako lehen tresna izango da Lurraldearen Antolamenduaren eta Hirigintzaren Foru Legearen aldaketa betearaziz hartutakoa -berriki Foru Parlamentuak onartu duena- eta Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Foru Legearena betearaziz. Izan ere, Nafarroako Gobernuak kasu horretarako azken arau horren aplikazioa aurreratu du, abenduaren 28ra arte indarrean sartuko ez dena.


 

Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k foru-araudiak eskatutako "parte hartzeko eta sozializatzeko prozesu" berria jakitera eman du gaurko Gobernu bilkuran ekimen deklarazioaren onespena edo gaitzespenaren aurretik udalaz gaineko proiektu edo plan modura.

Gogora ekarri behar da, mekanismo hori Lurralde Antolamenduaren Batzordearen txostenari eransten zaiola (Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko kontsulta- eta koordinazio-organoa lurralde-antolamenduaren arloan, Estatuko, foruko, tokiko administrazioek, eraikitzaileek eta sustatzaileek, arkitektoen elkargoak eta Merkataritza Ganberako ordezkariek osatutakoa) eta jendaurreko nahiz entzunaldiko izapideari.

Nola parte hartu

Parte hartzeko prozesua errazteko, Nafarroako Gobernuak aipatutako webguneetan eta Departamentuko bulegoetatik dokumentu bat zabalduko du, eta bertan Plan Sektorial horretako eduki teknikoak argi eta zehatz azalduko dira; proposatutako jarduketen udalaz gaineko izaeraren arrazoiak eta LHko Campusa kokatzeko aukerak zehaztuko dira, eta Planari bidea ematen dion hezkuntza-politika deskribatuko da.

Ekarpenak egiteko interesa duten pertsonek telematikoki, `on line´ Katalogoaren dagokion fitxaren bidez (NAN elektronikoa eta ziurtagiri digitala eskatzen dira), edo erregistro publikoetan aurkeztutako eskaeren bidez, Sustapen Departamentura zuzenduta, egin ahal izango dituzte.

Interesa duten pertsonek informazio gehiago webgunean jarriko den Zerbitzuaren Katalogoko fitxan aurkitu ahalko du, eta bertan bost informazio-fitxa ikusaraziko dira: aurkezpena (helburua, hartzaileak, ezaugarriak eta aurkezteko epea); dokumentazioa eta izapidea (nahitaezko dokumentazioa, izapidetze presentziala, online izapidea eta aurreikusitako urratsak); emaitzak (azken txostena, ekarpenak aztertu ondoren); erreferentziazko araudia; eta zalantzak argitzeko, arazo teknologikoak… konpontzeko kontaktua.

Parte hartzeko prozesuaren helburua da bereziki kaltetutako eragileei eta gainerako interesdunei aukera ematea Plana egiteko izapideetan laguntzeko eta Udalaz Gaineko Eraginaren deklarazioa eman aurretik, erabakiak ahalik eta adostasun handienarekin hartzen laguntzeko asmoz; eta proposatutako udalaz gaineko izaerari buruzko hausnarketa kolektiboa erraztea, bai eta LHko Campusa kokatzeko aukera ezberdinei buruz ere, hezkuntzako, hirigintzako arrazoiei eta arrazoi ekonomikoei erreparatuz. Eragile eta gainerako interesdunei ere, hartutako erabakien berri izaten utziko zaie eta haiek oinarritzen diren arrazoi nahiz irizpideen berri izaten ere.

Kaltetutako eragileak

Halaber, Nafarroako Gobernuak "eragile sozialen edo lurralde aldetik kaltetutako"-en iritzia jasoko du, araudiak eskatzen duenez. Horretarako, proiektuaren dokumentazioa postaz bidaliko da, haren iritzia eta ekarpenak jasotzeko.

Eragile horiek dira, Nafarroako Gobernua beraz gain, hartuko den erabakiak kalte ditzakeen legezko eskubide edo interesak dituztenak: Donapea LHIko gizarte-kontseilua; Osasuneko BHIko eskola-kontseilua; Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa; LHko Nafarroako Kontseilua; Eskola Kontseilua; Ikerketa mediku aplikaturako fundazioa (FIMA); Vianako Printzea erakundea; Iruñea eta Barañaingo udalak; Iruñerriko Mankomunitatea; Nafarroako Enpresarioen Konfederazioa eta Merkataritza Ganbera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa