(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako Lan Elkarteak Andorra sartu du bere kudeaketa-partzuergoan osteguna, 2012.eko azaroak 15


Nafarroako Lehendakaria PLEaren 30. osoko bilkuraren buru izan da


Eskualdeetako agintariak

Ezkerretik eskuinera: Macel Mateu; Germà Godó; Luisa Fernanda Rudi; Yolanda Barcina; Gilbert Saboya; Frantxua Maïtia; Guillermo Echenique; eta Marc Carballido. ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE)gaur iragarri du Andorrako Printzerria Interreg IV A Espainia-Frantzia-Andorra Europako Programa kudeatzen duen partzuergoan sartu dela. Atxikimendu hori gaur jakin da Iruñean egin den mugaz haraindiko lankidetzako eskualde arteko erakundearen 30. osoko bilkuran. Nafarroako eta PLEko Yolanda Barcina Lehendakariaren lehendakaritzapean bildu dira mugaz haraindiko lankidetza-erakundeko eta erakundea osatzen duten Espainiako, Frantziako eta Andorrako zortzi lurraldeetako 150 ordezkari.

PLEak integrazio-prozesuari emandako laguntzaren balorazio "positiboa" egin du 1982an, duela 30 urte, erakundearen sorrera ekarri zuen Pirinioetako Eskualdeen Konferentziaren deklarazioa egin zenetik. "Memorian geratzen dira garai bateko garaiak non muga oztopo moduan erabiltzen zen urruntzeko eta aldeak finkatzeko mendilerroaren bi aldeetan bizi garenon artean" dio osoko bilkurak hartutako deklarazio bateratuak. Testu horretan PLEak bere prestutasuna agertzen du Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eraginkorreko (POCTEFA) funtsak kudeatzeko.

Zortzi eskualdeetako agintariek deklarazio horren edukiaren berri eman dute prentsaurrekoan. Horri buruz, Nafarroako Lehendakariak azpimarratu du PLEaren borondatea dela "elkarlanerako espazio" horri eustea. "Elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa da krisi-garai honetan", gaineratu du Yolanda Barcinak. Aldiz, Aragoiko lehendakari Luisa Fernanda Rudik adierazi du PLEaren lanari esker, Pirinioak duela 30 urte baino oztopo txikiagoa dela. "Eta hemendik 30 urtera, oztopo hori iragazkorragoa izango da ", aipatu du.


Lehendakaria 2012ko PLEaren sarien banaketa-ekitaldian.

Barcina Lehendakaria mugaz haraindiko lankidetzako 2012ko PLEaren sariak banatzen. ( irudia handitu )

Deklarazio bateratuak zortzi puntu ditu. Lehen bietan PLEak egindako lana nabarmentzen da eta hirugarrenean Andorrako Printzerria PLEaren partzuergoan sartuko dela iragartzen da.

Hori egin ahal izan da, Lankidetzako Andorrako Erakundea Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoari atxikitzeko Administrazio arteko hitzarmenaren sinatzeari esker. Akordioak Andorrako Printzerriari bidea ematen dio PLEaren partzuergoan eskubide osoko kide izateko, kudeatzen duen aginpidea.

Gogora ekarri behar da 2005ean, Baionako Itunaren babesean, Pirinioetako Lan Elkarteko kideek mugaz haraindiko lankidetzako administrazio arteko hitzarmena sinatu zutela, eta hari esker, PLEaren partzuergoa eratu ahal izan zela, jarduketa-eremu handiagoa eskaintzen zuen figura juridikoa. Nolanahi ere, Andorrako Printzerria, erakundearen kide izan arren, ezin daiteke bertan formalki sartu Europar Batasuneko kide ez delako.

Harrezkero, Andorra partzuergoko eskubide osoko kide izatea uzten zuen formularen bat bilatzeko lan egin da, eta oztopo hori gaur gainditu da Iruñean atxikimenduko administrazio arteko hitzarmena sinatuz. Aitorpen juridiko hori mugaz haraindiko erakundea finkatzeko beste urrats bat da.

Garapena, Europako funtsak eta garraioak

Deklarazioaren laugarren puntuan, PLEak berretsi du "lurraldeen arteko elkartasuna sinbolizatuko duen Europako eskualde arteko benetako espazio" izateko borondatea, eta azpimarratu du "gaitutako eta beharrezko tresna dela EBaren orientazio estrategikoak egokitzeko eskualdeko erronken aurrean eta, haren ondorioz, politika ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen eraginkortasuna handitzea garapen iraunkorraren aldeko estrategiak bateratuen bidez".

Bosgarrenik, PLEak bere laguntza eman dio Europako Batzordeak hartutako erabakiari, hau da, eskualdeko politikarekin duen konpromisoari eustea, eta eskatzen du ez daitezen bigarren maila batean geratu PLEaren lurraldearen errealitatea eta zonaldeetako beharrak. Komunitatearen kohesiorako politikan protagonismo handiagoa ere eskatzen du.

Seigarren puntuan, PLEak iragarri du bere hautagaitza aurkeztuko duela hurrengo Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eraginkorraren (POCTEFA 2014-2020) kudeaketaren aginpidea izateko

Azkenik, zazpigarren eta zortzigarren puntuetan, PLEak defendatzen du, egungo krisi ekonomikoaren eta finantza-krisiaren aurrean, garraioen, telekomunikazioen eta energia eraginkorren Europaz gaindiko sareen aldeko apustua egiteko beharra dagoela, "lurraldearen benetako egituratzaileak" izan daitezen eta "Europako merkatu bakarra finkatzen" lagun dezaten.

"PLE integratu batek mugetako lurraldeen kohesioa errazten duten garraio-politikak eskatzen ditu eta uzten dutenak Pirinioetako irisgarritasun txikieneko ibarren integrazio hobea izaten, azpiegitura-sare egokien bidez", adierazten da deklarazioan. Bertan jasotzen da "lotura eta korridore ezberdinak" dituen sare baten aldeko apustua "errepidetakoak nahiz trenekoak, PLEa osatzen duten lurraldeen bidez", erakunde horrek 2000. urtean zehaztutako azpiegitura-eskema betez. Arrazoi hori dela eta, PLEak Europako Batzordeari, Espainiari eta Frantziari eskatzen die PLEaren lehentasunen arabera lan egin dezatela.

Saio bikoitza

Osoko bilkura atzo hasi zen batzorde betearazleak Topaketa eta Zerbitzu Profesionalen Zentroan (Iruñea) egin zuen bilera batekin eta Nafarroako eta PLEaren Lehendakari Yolanda Barcinak bertaratuei Altzuzako Oteiza museoan eskaini zien harrerarekin; haien artean zegoen bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin.

Gaurko jardunaldian, berriz, bi saio aldi berean egin dira. Alde batetik, lehendakarien urteko bilkura egin da, eta bertan izan dira PLEa osatzen duten zortzi eskualdeak ordezkatzen dituzten agintariak. Espainiatik, Nafarroa eta Aragoiko lehendakari Yolanda Barcina eta Luisa Fernanda Rudi, hurrenez hurren; Kataluniako Generalitat-eko Gobernuaren idazkari Germà Gordó; eta Euskadiko Kanpo Ekintzako idazkari nagusi Guillermo Echenique. Frantziatik, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko lehendakariorde Frantxua Maïtia joango da; Languedoc-Roussillon eskualdeko kontseilari Marcel Mateu; eta Midi-Pyrénées eskualdeko kontseiluko lehendakariorde Marc Carballido. Andorraren izenean, bilkuran parte hartuko du Kanpo Gaietarako ministro eta Mugaz haraindiko Lankidetzako Andorrako Erakundearen lehendakari Gilbert Saboya Sunyé-k.

Bestalde, lan-saio bat egingo da eta bertan PLEa egituratzen den lan-talde eta batzordeek erakundea existitzen den 30 urte hauen balantzea egingo dute, eta epe labur nahiz ertaineko ibilbide-orri bat idatziko dute, Bertan helburuak finkatuko dira eta haiek lortzeko ekintzak. `Lankidetza antolatu´ izeneko saioan 75 pertsona inguru izan dira Azpiegitura eta Komunikazioen batzordetik; eta Prestakuntza eta Garapen Teknologikotik; eta Kulturako lan-taldeetatik: Kiroletik; Gazteriatik; Ingurumenetik; Lurraldearen Antolamendutik; aldaketa klimatikoaren Pirinioetako Behatokitik; eta batzorde betearazletik.

2012ko PLEaren sariak

Jardunaldia itxiera-ekitaldi batekin amaitu da, eta bertan parte hartu dute osoko bilkurako partaide guztiek. Mugaz haraindiko lankidetzako 2012ko PLEaren sariak banatu dira ekitaldian zehar, gazteria eta eragile dinamikoen mailetan.

10.000 euroko gazteria-saria Nuevo Futur Nafarroako Erakundearentzat izan da, "Limitis Forum – Gazteek irtenbideak proposatzen dituzte" proiektuaren burua dena. Akitania (CPIE littoral basque y Association pour la recherche et l'information sur les toxicomanies), Nafarroa eta EAEko Vasco (Hezizerb eta Arabako Bergizarteratzeko Institutua) kideek garatutako ekimena da, bideo-lehiaketa baten antolaketan oinarritu da, telefono mugikorrekin grabatuta, eta bertan nerabeek Europako krisia jorratu behar zuten. Lanak www.espaciokrea.org webgunean argitaratuko dira eta sari bat emango zaie bi lan onenei, bat mugaz bestaldeko alde bakoitzari. Saria Nuevo Futuro erakundeko lehendakari Luis Palacios-ek eta zuzendari Elena Vizcay-k jaso dute.


Eragile dinamikoen mailan, ohorezko izaera duena, saria Aragoi eta Midi-Pyrénées-ko kideek sustatutako ikerketa-proiektu batek jaso du, ardi-larruarekin egindako produktu berriak topatzeko xedearekin artileari balio handiagoa emateko, Pirinio aldeari oso lotuta dagoen materia. "Artilea, Pirinioetako eskualdeen arteko lotura historiko, ekonomiko eta kulturalak berritzeko bektore: hurbiltasuneko eta osagarritasuneko mugaz haraindiko sareen berpizte baten alde" da proiektuaren izena, eta honako hauek sustatzen dute: Association Haut Adour Laine Tradition Ecopastorale – Lainerie Artisanale Associative Adaptée (HALTE-LAAA) eta Jacetania eskualdeko beren bazkideak (Association Atout Laine, Association Atelier-Laines d’Europe, Filature de Niaux Ariège, Entreprise la Carde 65, Entreprise du Val d’Arizes 65, AOC Barèges-Gavarnie eta Parc National des Pyrénées). Saria Association HALTE-LAAA erakundeko lehendakari Marc Decker-ek jaso du.

Ekitaldia mugaz haraindiko Aulodia Oboe Ensemble taldearen emanaldiarekin amaitu da. Talde hori Iruñea, Baiona (Akitania) eta Irungo (Gipuzkoa) konterbatorioetako ikasleek osatzen dute, Juan Mari Ruiz eta Jacky Morel-en zuzendaritzapean.

30 urtetako historia

Musikaren Hiriaren sarreran erakusketa txiki bat jarri da. Pirinioetako Lan Elkartearen 30. urteurrena dela eta, mugaz haraindiko erakundearen jatorria eta balioak sintetizatzea su xede.

Gogora ekarri behar da, PLE 1983an sortu zen Pirinioen aldeari Europako beste muga batzuetan dauden antzeko mugaz haraindiko lankidetza-egitura bat emateko. Haren helburu nagusia Pirinioen garapenari laguntza ematea da bertako erronkak kontuan hartuz, bere aberastasunak zainduz eta lankidetza transnazionala sustatuz.

Erakundea hiru Estatu ezberdinetako zortzi erakunde politikoek osatzen dute: Frantziako hiru eskualdek (Akitania, Midi-Pyrénées y Languedoc-Roussillon), Espainiako lau autonomia erkidegoek (Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta EAE) eta Andorrako Printzerriak. Txandakatuz joaten den lehendakaritza Nafarroak du 2011tik 2013ra.





Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa