(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak enpresa eta humanismoaren arteko harremana estutzearen alde egin du asteartea, 2012.eko azaroak 20


Hala adierazi du Nafarroako hogeita hamar bat enpresario eta zuzendariren aurrean


Mahai-burutza

Barcina Lehendakaria, Alvira-rekin (ezkerrean) eta San Julián-ekin (eskuinean), Enpresa eta Humanismoa foroan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak enpresa eta humanismoaren artean lotura handiagoa sortzeko beharra azpimarratu du gaur. "Harreman hori azken garaitan estuagoa izan bazen orain pairatzen ari garen arazoen zati bat arinduko zuen", azaldu du.

Alde horretatik, adierazi du oparoaldiko urteetan "joera nagusiari jarraitu diogula guztiok beharbada, erlatibismo moralagatik, zinismoagatik edo axolagabekeriagatik". Beste adibide batzuen artean, gogora ekarri du "txintik esan gabe etxebizitza ikaragarri garestitzea onartzen genuela" eta publikoki, "edozein aurrekontu txarra zela (txartzat jotzen zen) ez bazen hedagarria". "Agian gure eskubideen inguruan interesatu gara soilik gure betebeharrei begiratu gabe", aipatu du. Eta horren aurrean, esfortzua, sakrifizioa, lana eta elkartasunaren antzeko balioak errekuperatzearen alde agertu da.

Yolanda Barcinak adierazpen horiek egin ditu Nafarroako hogeita hamar bat enpresario eta zuzendariren aurrean Enpresa eta Humanismoa Foroaren lehen saioan. Foro hori Nafarroako Enpresarioen Foroak eta Nafarroako Unibertsitateko Enpresa eta Humanismo Institutuak antolatu dute. Jokin San Julián kazetariak gidatu duen bilkuran honako hauek parte hartu dute: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak, Nafarroako Enpresarien Foroko lehendakari Carlos Bergera-k eta Enpresa eta Humanismo Institutuko lehendakari Rafael Alvira-k.


Bertaratutakoak

Enpresa eta Humanismoa Forora bertaratutakoak. ( irudia handitu )

Lehendakariak bere agerraldian herritarren zati batek klase politikoarekiko eta enpresarioekiko duten "gaitzustea" egiaztatzen duten inkesten inguruan hitz egin du. Horren aurrean nabarmendu du "edozein eskandalutan egotzita dauden guztiak gugandik urruntzea ezinbestekoa den moduan, ondo legoke. halaber, enpresarioen klaseak gauza bera egin ahal izatea".

Nolanahi ere, aditzera eman du "enpresarioa krisi ekonomikoari irtenbidea emateko alderdi bat dela"; izan ere, "lanpostuak, aberastasuna eta ongizatea hark sortzen ditu eta, aldi berean, berrikuntza nahiz aurrerapenaren eragile jarduten du". Hala, "enpresario berriak behar ditugu eta lehenbailehen. gainera", aipatu du. Alde horretatik, "eraldaketa baten" alde egin du, hezkuntza-arlotik pasatzen dena, "espiritu ekintzaile handiagoa garatzeko eta sustraitzeko oztopo serioa diren kultur baldintza batzuk" aldatuz, bai eta "berrikuntzaren, modernizazioaren eta nazioartekotzearen" alde ere.

Atal horretan, Lehendakaria Nafarroako Gobernuak sustatutako zenbait neurriri buruz aritu da. Neurri horien helburua jarduera ekonomikoa sortzea zen. 20 milioi euroko lehen Ekintzailetza Plana nabarmendu behar da, eta haren xedea 2030ean urtean 1.600 enpresa berri sortzea da eta Nafarroako Nazioarteko Plana; plan horren asmoa atzerriko enpresak erakartzea da eta enpresa nafarren presentzia sustatzea kanpoko merkatuetan.

Yolanda Barcina izan da Enpresa eta Humanismo Foroan gonbidatutako lehen pertsona. Bertan enpresa, ekonomia, gizarte eta politikako munduko pertsona ospetsuen esku-hartzea aurreikusita dago beraien ikuspuntua eskaintzeko enpresario eta zuzendari nafarrei interesgarriak diren gaien inguruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa