(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Infonavarra zerbitzua jarri du abian herritarrekin komunikatzeko osteguna, 2012.eko azaroak 22


Zerbitzuari esker, informazioa eskatu, agiriak aurkeztu, izapideak egin edo kexak eta iradokizunak aurkez daitezke bulegoan edo telefono, posta elektroniko, Internet eta sare sozialen bidez.


Infonavarra zerbitzuaren logotipoa

@Infonavarra zerbitzuaren logotipoa.

Nafarroako Gobernuak herritarrekin komunikatzeko bidea www.infonavarra.navarra.es webgunean bateratu du. Bertan, arretarako hainbat modu eskaintzen dira eta, horien bidez, herritarrek eskaerak, iradokizunak, kexak, kontsultalk eta iritziak bidal ditzakete herritarren arretarako bulegoetara edo telefono, Internet eta gizarte-sareen bidez.

Zerbitzuaren helburua Foru Komunitatearen Administrazioak herritarrekin duen komunikazioa erraztu eta arintzea, haien eskari eta iradokizunei erantzun bizkor eta eraginkorrak ematea, herritarren parte-hartzea sustatzea eta Administrazioarekiko harremanetan teknologia berrien erabilera indartzea da.

Herritarren arretarako bulegoak Iruñean eta Tuteran daude, eta 8:00etatik 18:30era daude irekita astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara larunbatetan. Bulegoetan, herritarrek zerbitzuen eta Administrazioarekin egindako izapideen inguruko informazioa jaso, eskaerak eta agiri ofizialak erregistratu, eta Internet eta NAN digitalaren bidez izapideak egiteko laguntza eskura dezakete.

Telefonoz, herritarren arretarako zenbakia 012 da Nafarroatik eta telefono finkoetatik egiten diren deietan; 948 217 012 da zenbakia gainerako kasuetan (Nafarroatik kanpo eta mugikorren bidez deituz gero). Arreta jasotzeko ordutegia 8:00etatik 19:00etara da astelehenetik ostiralera eta 9:30etik 13:30era larunbatetan.

Internet bidez, kontsultak, kexak eta iradokizunak infonavarra@navarra.es helbide elektronikoaren bidez bidal daitezke. Zerbitzu edo Foru Administrazioaren izapide jakin batean interesa dutenek zuzenean ikus dezakete Nafarroako Gobernuaren zerbitzu-katalogoa.

Herritarrak gizarte-sareetan ere jar daitezke Nafarroako Gobernuarekin harremanetan, batik bat Twitter (@infonavarra kontuan), Facebook eta WhatsApp bidez.

Herritarren arretarekin lotutako kopuruak

Azken hiru urteetan, Nafarroako Gobernuak herritarrei emandako arreta etengabe eta nabarmen handitu da.  2010ean, Gobernuaren zerbitzuek herritarren arretarekin lotutako 3.748 kasu kudeatu zituzten (aurrez aurreko arreta emateko bulegoak abian jarri ziren urtea izan zen). 2011n, 44.281 kasu kudeatu ziren eta, aurten, urriaren 31ra arte, Nafarroako Gobernuak herritarren arretarekin lotutako 86.664 kasu kudeatu zituen. Azken horietatik 69.025 Iruñeko (24.216) eta Tuterako (44.809) herritarren arretarako bulegoetan erregistratu ziren, eta gainerako 17.639 kasuak gizarte-sare, posta elektroniko, web eta beste bide digital batzuren bidez ebatzi ziren. Horiez guztiez gain, 73.637 dei ere jaso ziren 012 telefono-zenbakian, izan ere, oro har, Nafarroako Gobernuak 2012ko lehen hamar hilabeteetan emandako arretarekin loturiko kasuak 160.301 dira.

Eledunaren bulegoaren @navarra kontua 

Aldi berean, Nafarroako Gobernuak @navarra kontua berriz ere jarri du abian Twitter sarean. Orain arte, herritaren arretarako zerbitzua eskaintzen izan du, jarduerekin lotutako informazio interesgarria lortzeko erreferentzia gisa. Horretarako, kontu horren bidez, Gobernuko departamentuek eta Foru Administrazioaren organismo autonomoek Twitter sarean dituzten kontuetako mezu interesgarriak berriro hedatuko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa