(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak genero-indarkeriaren aurkako kontzentrazioa deitu du gaur goizean, Iruñean ostirala, 2012.eko azaroak 23


Aurten, guztira, 86 emakumek eta 83 adingabeek erabili dituzte Gizarte Politiken harrera-baliabideak


Kontzentrazioa

Emakumeen aurkako kontzentrazio isilean ehun bat pertsona bildu dira. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli-k, Nafarroako Gobernuaren goi-karguekin, beste agintari batzuekin eta politika nahiz sindikatuetako ordezkariekin batera, gaur, ostirala, 12:00etan Nafarroako Gobernuak emakumeen indarkeriaren aurka deitu den kontzentrazio isila bultzatu du. Ekintza hori egin da, datorren igandean, hilak 25, emakumeen indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen dela eta.

Bertaratu diren ehun bat pertsonaren artean Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba zegoen; Iruñeko Udaleko jarduneko alkate Ana Elizalde; Pablo Zalba eurodiputatua; Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiaren lehendakari Juan Manuel Fernández; Lehendakaritzako zuzendari nagusi José Luis Ruiz Ciruelos; Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren (INAFI) zuzendari gerente Pruden Induráin; bai eta Iruñeko Udalaren zinegotziak edo tratu txarrak jasotako emakumeen elkarteetako eta sindikatuetako ordezkariak ere.

Alli kontseilariak "Nafarroako Gobernuaren gaitzespena erakutsi du emakumeen autonomia eta duintasunaren aurkako edozein ekintzarekiko", eta adierazi du, genero-indarkeriaren aurka egiteko, Gobernuak bi tresna dituela: prebentzioa eta laguntza.

Allik aipatu du emakume gazteen salaketen garrantziak zer gorakada izan duen eta azpimarratu du Hezkuntza Departamentutik eta Gazteria Zuzendaritzaordetik jarduketak egiten direla berdintasuna sustatzeko gaitz horrekin amaitzeko "forma bakar" gisa. Aipatu beharra dago, emakumeen indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Gobernuak adierazpen instituzionala onartu zuela eta sentsibilizazio-kanpaina bat programatu duela.

Bestalde, kontseilariak emakumeei eta adingabeei laguntza emateko baliabideek zer garrantzi duten nabarmendu du. 2012. urte honetan, guztira 86 emakumek eta 83 adingabek erabili dituzte Nafarroako Gobernuak eskura jarritako harrera-baliabideak. Baliabide horiek emakumeen esku jartzen dira genero-indarkeriaren egoeran eta baita haien seme-alaben esku ere.

Gainera, urriaren 31 arte, guztira 65 emakumeri egiaztatu zaie "genero-indarkeriaren biktima" izaera alokairuan edo erosita etxebizitza publikoa erreserbatzeko aukera izan dezaten, 2011n baino 67 gutxiagori. Aipatu ez direla gizarte-larrialdiko laguntzarik eskatu.

Halaber, urriaren 1a arte, guztira 327 babes-neurri eman dira, 205 epai kondenatzaileagatik eta 122 babes-aginduengatik. Urte honetan 115 neurri eten dira guztira.

Azkenik, Tutera eta Lizarrako Gizarte Zerbitzuen Arloetako Genero Indarkeriako Biktimei Arreta Emateko Ekipoek (EAIV) 154 emakumeri eman die arreta; Nafarroako Abokatuen Elkargoek (Iruñea, Tutera, Tafalla eta Lizarra) 400 aldiz eman dute laguntza eta 71 aldiz aholkularitza 2012ko lehen seihilekoan (635 aldiz laguntza eta 125 aholkularitza 2011n).

929 salaketa urtarriletik

Aldiz, INAFIko zuzendari gerentea ere bat dator genero-indarkeriaren aurka borroka egiteko bidea salaketa jartzea dela dioten ahotsekin. "Behin aurkeztuta, emakumeak zurrunbilo batean sartzen dira eta gizartearen laguntza behar dute aurrera egiteko, beren bizimodua berregin behar baitute", gaineratu du.

Aurtengo urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarte 929 salaketa aurkeztu dira Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriagatik, 2011ko aldi berean baino % 11,5 gutxiago. INAFIren datuen arabera, salatzaileak diren emakumeen adin-tarte nagusia 18-24 artekoa da 143 salaketarekin (% 15,4); duela urte batzuk, berriz, 30 eta 35 artean zegoen. "Gai kezkagarria da, nahiz eta aipatu behar den ere sentsibilizazioak adinez lehenago salatzea dakarrela", adierazi du Nagorek, Hark azaldu duenez, salaketa-kopurua "krisi ekonomikoagatik" jaitsi da beharbada, beste faktore batzuk ahaztu gabe, beldurra edo lotsa, esaterako. Aipatu duenez, banantzea edo dibortzioa dakarren salaketa baten ondorioei aurre egiteko baliabide ekonomikoak ez izateak emakume asko atzera eraginarazten du.

Zehazki, salatzaileak diren emakumeen adin-tarte nagusia 18-24 artekoa da 143 salaketarekin (% 15,4); atzetik datoz 30-34 artekoa 122rekin (% 13,3), 35-40 artekoa 118rekin (% 12,7) eta 25-30 artekoa 105 salaketarekin (% 11,3). Hau da, emakume gazteak dira salaketa gehien pilatzen dituztenak eta, lehen aldiz, emakume gazteenak dira gehien salatzen dutenak.

Gizonezkoetan, salatua den adin-tarte nagusia 35-39 artekoa da 118 salaketarekin (% 12,7). Atzetik datoz 30-34 artekoa 116 salaketarekin (% 12,4) eta 40-44 artekoa 97 salaketarekin (% 11,3). Salatuak diren gizonezkoen adina igo egin da.

Indarkeria fisikoa eta psikikoa da ohikoena (salaketen % 42). Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian izan da 2012an salaketa-kopuru handiena, 620 (% 68).

Salaketak jartzen dituzten Espainian jaiotako emakumeen portzentajea beste herrialde batzuetan jaiotakoena baino handiagoa da (% 57 %43ren aurrean); salatuak diren gizonezkoetan ez dago ia alderik (% 51 % 46aren aurrean). Gainerako % 3ari dagokionez, daturik ez da ezagutzen).

Emakumeek salatuekin duten harreman-motari dagokionez, bikoteak dira kasuen % 54an. Gainera, salaketa gehien Foruzaingoan jartzen jarraitzen da: % 53,3.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa